Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2018ko martxoaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1562

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko abenduaren 29koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie udalei eta toki-erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2017ko abenduaren 29ko Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpenaren II eranskinean; ebazpen horren bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie udalei, toki erakunde txikiei, eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko (2018ko martxoaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 54. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

Taularen eskuinean zutabe bat falta da, non (5) ikurrarekin zehazten baitira honako oin-orri honek eragindako espedienteak: «(5) Diru-laguntza aginduan ezarritako % 50etik beherakoa da, aurrekontu-partida nahikoa ez izateagatik». Oin-orri hori eranskin horren amaieran dago ezarrita.

Hauek dira, hain zuzen, aipatu espedienteak:

2018/1431 (13/9) orrialdean:

(Ikus .PDF)

2018/1431 (13/11) orrialdean:

(Ikus .PDF)

2018/1431 (13/12) orrialdean:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala