Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2018ko martxoaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1560

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 14koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez publiko egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2018. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko azaroaren 10eko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2018. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2017ko azaroaren 27an eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren 13. artikuluan xedaturikoa betetzeko, Gazteriako zuzendariak ebazpena eman du 2018ko urtarrilaren 26an. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2018. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu. Ebazpen horretan jaso da onartu ez diren proiektuen zerrenda ere.

Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aginduaren 13. artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartu diren eta onartu ez diren proiektuen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2018. ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak 2017ko azaroaren 10ean emandako Aginduaren babespean (2017ko azaroaren 27ko EHAA).

Bigarren artikulua.– Argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, onartu ez diren proiektuen zerrenda (ikus II. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 14a.

Gazteriako zuzendaria,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala