Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2018ko martxoaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
1551

21/2018 DEKRETUA, otsailaren 20koa, Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako Lanbide Heziketako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia Jasangarriaren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia Jasangarriaren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –zeinaren bidez Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen baitira– hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetaranzko bidea egiteko gauza izango dena.

Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan dago definituta Lanbide Heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako zuzentarauak eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Titulu horien lanbide-profila zehazten du errege-dekretu horren 7. artikuluak. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokie, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, osatutako lanbide-kualifikazio bat, gutxienez, hartuko du barnean titulu bakoitzak; betiere, Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta herritartasun demokratikoa gauzatzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

Azaroaren 22ko 906/2013 Errege Dekretuak, berriz, Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu.

Bestalde, 1147/2011 Errege Dekretuak, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duenak, 8. artikuluaren 2. zenbakian xedatzen du hezkuntza-administrazioek ezarriko dituztela Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege-dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa bete behar dute.

Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntzapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 22ko 906/2013 Errege Dekretuaren babesean.

Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, lehen iturria dira heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta bereganatu behar dituzten ikaskuntza-emaitzak lortzeko.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoa aintzat hartuta, eta Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2018ko otsailaren 20an egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

1.– Dekretu honek Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikari-tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

2.– Ikastetxeak pedagogiaren eta antolamenduaren arloetan duen autonomiaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko xedapenak eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeko irizpideak finkatzeko behar diren erabakiak.

3.– Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu behar du euskarri.

II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE-PROFILA

2.– artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

– Izena: Larrialdien Koordinazioa eta Babes Zibila.

– Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

– Iraupena: 2.000 ordu

– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta Ingurumena.

– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-5b.

– Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da larrialdietan eta babes zibileko nahiz logistika humanitarioko ekintzetan arriskuen ebaluazioa, plangintza eta esku-hartzea koordinatzea eta gainbegiratzea, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatuz, larrialdi horiek jatorri naturala, teknologikoa edo antropikoa dutenean.

2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

a) Larrialdietarako eta babes zibileko planak egitea, berariaz zehaztuta zer baliabide tekniko behar diren eta zer langilek esku hartu behar duten, baita larrialdiari erantzuteko zer prozedura operatibo behar diren ere.

b) Arriskuak ebaluatzea eta prebentzio-neurriak eta alerta- eta zaintza-sistemak ezartzea jatorri natural, teknologiko eta antropikoko larrialdiei aurre egiteko.

c) Prestakuntza-, informazio- eta dibulgazio-ekintzak planifikatzea, babes zibileko eta larrialdietako eremuetan.

d) Jatorri naturaleko larrialdietan, esku-hartzaileen teknikak, ekintzak eta baliabideak zuzentzea, joan-etorrietan, esku-hartzeko unean eta normaltasunera itzultzeko fasean.

e) Jatorri teknologiko eta antropikoko larrialdietan, esku-hartzaileen teknikak, ekintzak eta baliabideak zuzentzea, joan-etorrietan, esku-hartzeko unean eta normaltasunera itzultzeko fasean.

f) Baso-suteak itzaltzeko jardueretan, esku-hartzaileen teknikak, ekintzak eta baliabideak zuzentzea, joan-etorrietan, esku-hartzeko unean eta normaltasunera itzultzeko fasean.

g) Hiri-suteak itzaltzeko jardueretan, esku-hartzaileen teknikak, ekintzak eta baliabideak zuzentzea, joan-etorrietan, esku-hartzeko unean eta normaltasunera itzultzeko fasean.

h) Larrialdietan esku-hartzaileen teknikak, ekintzak eta baliabideak zuzentzea, pertsonak bilatzeko, salbatzeko eta erreskatatzeko.

i) Hondamenak eta katastrofeak jasan dituzten kaltetuei laguntzeko ekintzak eta baliabideak zuzentzea eta berrikustea.

j) Lan-egoera berrietara egokitzea, eguneratuta edukiz bere lan-inguruneko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak, bere prestakuntza eta bizialdi osoko ikaskuntzarako baliabideak kudeatuz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

k) Bere eskumenen barruan, ekimenez eta autonomiaz ebaztea askotariko egoerak, arazoak eta kontingentziak, sormenez, berrikuntzaz eta hobekuntzarako gogoz jokatuz, bere lanari zein taldekideenari begira.

l) Lantaldeak erantzukizunez antolatzea eta koordinatzea, lanaren garapena ikuskatuz, harreman atseginak mantenduz, lidergoz jokatuz eta sortzen diren talde-arazoei konponbideak emanez.

m) Egokiro komunikatzea pareko kideekin, goragokoekin, bezeroekin eta bere ardurapeko langileekin, komunikatzeko bide eraginkorrak erabiliz, informazio eta ezagutza aproposak igorriz eta lan-eremu horretan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumena errespetatuz.

n) Ingurune seguruak sortzea bere lana zein lantaldearena garatzeko, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioko prozedurak berrikusiz eta aplikatuz, araudian ezarritakoa eta enpresen helburuetan adierazitakoa beteta.

ñ) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitatea kudeatzeko prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» aplikatzea eta berrikustea.

o) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea, erantzukizun sozialez jokatuta.

p) Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

q) Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskubideei buruzko arautegia ezagutzea; batez ere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legea eta haren garapenean onartutako xedapenak, hizkuntza-eskubideei buruzkoak.

3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

– Osatutako lanbide-kualifikazioak:

a) Babes zibila eta larrialdiak kudeatzea eta koordinatzea. SEA536_3. (1037/2011 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, lanbide-kualifikazioen katalogo nazionala osatzen duena, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloko zazpi lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

UC1751_3: Babes zibila eta larrialdietako jarduna planifikatzeko eragiketak egin esleitutako eskumen-eremuan, eta maila altuagoko beste batzuetan parte hartu.

UC1752_3: Arriskuen katalogoa egiteko lanetan parte hartu, eta erakunde publiko nahiz pribatuek arrisku horiek aztertzea bultzatu, esleitutako eskumen-eremuan.

UC1753_3: Babes zibilaren eta larrialdien alorreko prebentzio-neurriak eta erakunde nahiz herritarren autobabeserako neurriak hedatu eta proposatu, esleitutako eskumen-eremuan.

UC1754_3: Planetan aurreikusitako babes zibileko eta larrialdietako eragiketetan parte hartu, larrialdia gertatu bitartean.

UC1755_3: Hondamendiek kaltetutako guneak lehengoratzeko jardueretan parte hartu, esleitutako eskumen-eremuan.

b) Baso-suteetan eragiketak koordinatzea eta natura- eta landa-inguruneko kontingentzietan laguntzea. SEA596_3. (1031/2011 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, lanbide-kualifikazioen katalogo nazionala osatzen duena, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloko hiru lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

UC1967_3: Esku hartzeko unitateko giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu, baso-suteen aurkako borrokan eta natura- eta landa-inguruneko gertakizunetan laguntzeko.

UC1968_3: Baso-suteetan esku hartzeko unitateen zaintza-, detekzio-, itzaltze- eta prebentzio-eragiketak planifikatu eta koordinatu.

UC1969_3: Natura- eta landa-inguruneko gertakizunetan, babes zibilerako talde operatiboei laguntza emateko esku-hartze unitateak koordinatu.

UC1970_2: Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko alorrean lan-arriskuen prebentziorako oinarrizko funtzioak gauzatu.

UC0272_2: Istripu edo larrialdi-egoeraren bat gertatuz gero lehen parte-hartzaile gisa jardutea.

4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.

1.– Lanbide-titulu hau lortzen dutenek babes zibilaren eta larrialdien esparruan lan egiten dute; batez ere, Estatuko babes zibileko zerbitzuetan, larrialdietako unitate militarrean, autonomia-erkidegoetako, udalez gaindiko eta udaletako babes zibileko eta larrialdietako zerbitzuetan, larrialdietan eta katastrofeetan arreta humanitarioa emateko erakundeetan eta enpresa pribatuetako suhiltzaile-arloetan.

2.– Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:

Larrialdietako eta babes zibileko kudeaketa-teknikaria.

Baso-suteetako kudeaketa-teknikaria.

Babes zibileko eta larrialdietako koordinatzailea.

Baso-suteetako koordinatzailea.

Ohiko eta ohiz kanpoko larrialdietako koordinatzailea.

Hiriko suhiltzaile-zerbitzuetako burua.

Jatorri naturala, teknologikoa eta antropikoa duten larrialdien aurrean esku hartzeko zerbitzuetako burua.

III. KAPITULUA
HEZIKETA-ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.

1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

a) Osasun-dokumentazioa interpretatzea eta betetzea eta, horretarako, aplikazio informatikoak erabiltzea, lan-eremua antolatzeko eta kudeatzeko.

b) Larrialdiei erantzuteko prozedura operatiboak egitea, helburuak, jardun-lerroak, bitartekoak eta baliabideak baloratuz, eta simulakroak egitea, larrialdietarako eta babes zibileko planak egiteko.

c) Geomorfologiaren, natura-ingurunearen eta klimatologiaren ezaugarriak aztertzea, baita arrisku kimikoak, nuklearrak eta gai arriskutsuak garraiatzeagatiko arriskuak ere, bai, halaber, trafiko-istripuak, trafiko-bideak eta giza kontzentrazio handiak. Horretarako, dokumentazio-iturri historikoak eta azterlan tekniko espezializatuak erabili behar dira, bai arriskuak ebaluatzeko, bai prebentzio-neurriak eta alerta-sistemak ezartzeko, larrialdi natural, teknologiko eta antropikoak gertatzen direnean.

d) Honako hauek aztertzea: eraikinen instalazioak eta egiturak; industria kimiko, biologiko eta nuklearrak; erregaiak eta horietatik lortutako produktuak. Hartara, horien arriskuak ebaluatu eta prebentzio-neurriak eta alerta-sistemak ezarri ahal izango dira larrialdi natural, teknologiko eta antropikoak gertatzen direnean.

e) Larrialdietako langile operatiboentzako eta oro har biztanleriarentzako prestakuntza-ekintzak ezartzeko beharra aztertzea, irakasleen eta bitartekoen beharrizanak baloratuz, babes zibilaren eta larrialdien esparruan prestakuntza-ekintzak planifikatzeko.

f) Hartzaileen informazio- eta dibulgazio-beharrak aztertzea, hauteman diren edo aurreikus daitezkeen arrisku edo mehatxuak aintzat hartuz eta biztanleriaren erantzuna baloratuz, babes zibileko eta larrialdietako informazio- eta dibulgazio-ekintzak planifikatzeko.

g) Fenomeno naturalek eragindako intzidenteetan esku hartzeko laneko planak ezartzea, elementu hauek baloratuz eta egokituz: prozedurak, ur-masei eusteko eta horiek kontrolatzeko teknikak, komunikazio-bideak eta elurretako bideak irekitzeko moduak eta benetako intzidente batean erabili behar diren bitartekoak, jatorri naturaleko larrialdietan esku-hartzaileen ekintzak zuzentzeko, esku-hartzeetarako baliabideak antolatzeko eta normaltasunera itzultzeko.

h) Jatorri teknologiko eta antropikoa duten intzidenteetan esku hartzeko laneko planak ezartzea, elementu hauek baloratuz eta egokituz: prozedurak; elementu kutsakor eta arriskutsuak neurtzeko, kontrolatzeko eta konfinatzeko teknikak; eta benetako intzidente batean erabili behar diren bitartekoak, jatorri teknologiko eta antropikoko larrialdietan esku-hartzaileen ekintzak zuzentzeko, esku-hartzeetarako baliabideak antolatzeko eta normaltasunera itzultzeko.

i) Baso-suteetan esku hartzeko laneko planak ezartzea, elementu hauek baloratuz eta egokituz: prozedurak, zuzeneko eta zeharkako eraso-teknikak eta benetako intzidente batean erabili behar diren lurreko nahiz aireko bitartekoen koordinazioa, baso-suteak itzaltzean esku-hartzaileen ekintzak zuzentzeko, esku-hartzeetarako baliabideak antolatzeko eta normaltasunera itzultzeko.

j) Hiriko suteetan eta ohiko larrialdietan esku hartzeko laneko planak ezartzea, elementu hauek baloratuz eta egokituz: sute elektrikoetan, eraikinetakoetan, industriakoetan, substantzia arriskutsuak daudenean eta ibilgailuak tartean direnean iristeko eta sutea itzaltzeko erabili beharreko teknikak eta prozedurak, hartara hiriko suteak itzaltzean esku-hartzaileen ekintzak zuzentzeko, esku-hartzeetarako baliabideak antolatzeko eta normaltasunera itzultzeko.

k) Erreskate- eta salbamendu-planak ezartzea egoera hauetarako: altueran dauden pertsonak; hondoratzeen ondorioz, elur-jausiengatik edo lur azpian geratu direlako erreskatatu behar direnak; trafikoko istripuak eta bestelako garraiobide-istripuak; uretako istripuak; eta hiriko eta basoko suteak. Horietan guztietan, kontuan hartu behar dira bilaketa-eremuak; lehentasuna eman behar zaie jarduerei, eta lurreko edo uretako bilaketa-estrategiak egokitu behar dira, esku-hartzaileen ekintzak, bilaketarako baliabideak eta larrialdietako pertsonen erreskatea zuzentzeko.

l) Logistikaren arloko laneko planak ezartzea pertsonak ebakuatzeko, konfinatzeko eta haiei behin-behineko aterpea emateko; horretarako, behin-behineko aterperako guneak in situ antolatzeko prozedurak baloratu eta egokitu behar dira, baita larrialdietako lehen arreta fisiko, emozional eta psikosozialaz arduratuko diren taldeak prestatu eta hondamenak eta katastrofeak jasan dituzten kaltetuei laguntzeko baliabideak antolatu ere.

m) Taldeak eta bitartekoak koordinatzeko eta zuzentzeko teknikak aplikatzea, aintzat hartuta esku-hartzaileen funtzioak, zereginen esleipena, lanaldiaren eta erreleboen beharra, egin beharreko ahalegina, eta esku hartzeko babes- eta segurtasun-ekipamendu espezifikoa. Hain zuzen ere, hori guztia hartu behar da kontuan jatorri naturaleko larrialdietan esku-hartzaileen ekintzak zuzentzeko, esku-hartzeetarako baliabideak antolatzeko eta normaltasunera itzultzeko.

n) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotutako ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratzeko gogoari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

ñ) Sormena eta berrikuntzarako gogoa garatzea, lanarekin eta norberaren bizitzarekin lotutako prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

o) Erabakiak arrazoituta hartzea, eta, horretarako, tartean diren aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo kontingentziei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

p) Gidaritza-, motibazio-, gainbegiratze- eta komunikazio-teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lantaldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

q) Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

r) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, ingurune seguruak bermatzeko.

s) Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko behar diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

t) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioesteko eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko gai izateko.

v) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

w) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

2.– Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

Larrialdietako eta babes zibileko plangintza.

Arriskuen eta prebentzio-neurrien ebaluazioa.

Babes zibilaren eta larrialdien inguruko prestakuntza-, informazio- eta dibulgazio-ekintzak planifikatzea eta garatzea.

Fenomeno naturalek eragindako arriskuen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea.

Arrisku teknologiko eta antropikoen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea.

Baso-suteen eta agindutako erretzeen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea.

Hiriko suteetako eta ohiko larrialdietako eragiketen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea.

Salbamendu- eta erreskate-eragiketen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea.

Hondamenak eta katastrofeak jasan dituzten pertsonei laguntzeko ekintzak gainbegiratzea.

Larrialdietako eta babes zibileko baliabideak kudeatzea.

Larrialdiak eta babes zibila koordinatzeko proiektua.

Ingeles teknikoa.

Laneko prestakuntza eta orientabidea.

Enpresa eta ekimen sortzailea.

Lantokiko prestakuntza.

I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

Hezkuntzaren alorrean eskumena duen Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena azaltzen dute), ebaluazio-irizpideak, eta irakatsi beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 13 asteetan gauzatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien aldeko ebaluazioa lortuta egingo da.

5.– Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

7. artikulua.– Irakasleak.

1.– Heziketa-ziklo honetako irakasgaiak osatzen dituzten lanbide-moduluen irakaskuntza honako hauen esku egongo da: Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko irakasleak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak, dekretu honetako IV. eranskinaren 1. atalean ezarritako espezialitateek eskatzen dutenaren arabera.

2.– Aipatu irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, errege-dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Ondorio horietarako, aipatu titulazioen baliokideak –irakaskuntza-espezialitateen arabera– dekretu honen IV. eranskineko 2. atalean jasotakoak dira.

3.– Irakasle espezialistek eskumena izango dute dekretu honen IV. eranskinaren 1. atalean zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.

4.– Irakasle espezialistek otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan xedatutako betekizun orokorrak bete beharko dituzte irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko. Errege-dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena.

5.– Gainera, lanbide-moduluko prozesuen beharrizanei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, dagokien lan-esparruan aitortutarik duten lanbide-esperientzia egiaztatu behar dute, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu behar dute.

6.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» baten bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.

7.– Sailaren ardura izango da lanbide-moduluak ematen dituzten irakasleek zehaztutako eskakizunak betetzen dituztela zaintzea, irakaskuntza horien kalitatea bermatzeko.

IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK

8. artikulua.– Heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna, ikasitako batxilergo-modalitateen arabera.

Zientzien eta Teknologiaren batxilergo-modalitatea ikasi dutenek izango dute heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna.

9. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta lotura.

1.– Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzak betetzen baldin badira.

2.– Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du Graduko unibertsitate-tituluetako ikasketetara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzak betetzen baldin badira.

3.– Hezkuntzaren alorrean eskumena duen Sailak Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren eta hari lotutako graduko unibertsitate-tituluen arteko baliozkotze-araubidea zehaztuko du. Baliozkotze-araubide hori bideratze aldera, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako ikasketetan, heziketa-zikloaren lanbide-moduluen artean.

10. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak.

1.– Dekretu honen V. eranskinean dago jasota Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek baliozkotzeko edo salbuesteko– eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek egiaztatzeko–.

2.– Heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetarako baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan daude jasota (32/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena) eta, halaber, esparru horretan betetzekoa den gainerako araudian.

11. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.

Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak arautuko ditu ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa).

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

Errege-dekretu honetan laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du lanbide-ardurak betetzeko, hau da, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren pareko lanbide-ardurak, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen baldin badira. Urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzekoak, arautzen ditu ardura horiek.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Metodologia berriekin egindako proiektuak baimentzea.

Ikastetxeek aukera izango dute, beren autonomia pedagogikoaz eta antolamendukoaz baliatuta eta ikasketa-proiektuko aurreikuspenen arabera, dekretu honen eranskinetan lanbide-moduluek duten iraupena zertxobait aldatzea proposatzen duten proiektuak prestatzeko, heziketa-zikloak emateari buruzko estrategietan eta metodologietan oinarrituta. Hori egin ahal izango da, baldin eta ez bada aldatzen haien mailakako banaketa, eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzerako ezarri diren gutxieneko ordutegiak errespetatzen badira. Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren baimena beharko dute proiektuek.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko otsailaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Hezkuntza sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

OTSAILAREN 20KOA 21/2018 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
LANBIDE-MODULUEN ZERRENDA, ORDU-ESLEIPENA ETA KURTSOA
(Ikus .PDF)
OTSAILAREN 20KOA 21/2018 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
LANBIDE-MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

1. lanbide-modulua: Larrialdietako eta babes zibileko plangintza.

Kodea: 1501.

Kurtsoa: 2.

Iraupena: 180 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 9.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Larrialdietako eta babes zibileko planen helburuak ezartzen ditu, arriskuak aintzat hartuz eta proposameneko betekizun espezifikoak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Planak lurralde-eremu eta jardun-denbora jakin baterako ezartzen dituen misioa eta helburu garrantzitsuenak zehaztu ditu, kontuan hartuta kasuan kasuko esku-hartzea eta indarreko legerian ezarritako preskripzio legal eta teknikoak.

b) Plan batek aintzat hartutako esku-hartzearen eremu geografikoko arriskuak zehaztu ditu, esparru desberdinetako lurralde-planak eta plan horien preskripzioen ahulguneak eta indarguneak aztertuz.

c) Planari lotutako babes zibileko erakundeak zehaztu ditu, eta kasuan kasuko larrialdi-egoeretan dituzten eskumenak, egitura eta funtzioak aztertu ditu.

d) Larrialdi-planen eskumen-esparrua zehaztu du; horretarako, indarreko legeria aztertu du, eta dagokion eskumeneko araudia baloratu du, hainbat faktore aintzat hartuta: administrazio publikoek dituzten eskumenak, zenbait administrazio publikoren indarreko araudietan dauden kontraesanak eta ezarritako mugak eta betebeharrak (espazioa dela, denbora dela edo teknikak direla besteak beste).

e) Planaren helburua betetzeko egin beharreko zeregin esplizitu eta inplizituak identifikatu ditu; halaber, zehaztu du zein diren zeregin funtsezkoenak eta arrisku-maila onargarria.

f) Erabilgarri duen denbora aztertu eta banatu du, erabil daitezkeen baliabideen optimizazioa kontuan edukita.

2.– Planen helburuak lortzeko ekintza-ildoak zehazten ditu; horretarako, erabilgarri dituen bitartekoak, erabilitako denbora eta onartutako arriskuak baloratzen ditu, eta beste aukera batzuk proposatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Planaren helburua lortzeko aukeran eragina duten faktoreak aztertu ditu (biztanleria, azpiegiturak, lurzorua, meteorologia eta arriskua, besteak beste).

b) Larrialdietako eragiketetan parte hartzen duten zerbitzu eta talde operatiboen funtzionamendurako gidalerroak aztertu ditu.

c) Gertakari ezagunak egiaztatu ditu, bai bitarteko eta baliabideen erabilgarritasunaren ikuspegitik, bai arriskuaren ikuspegitik.

d) Larrialdiaren bilakaerari buruzko hipotesiak zehaztu ditu, eta esku-hartzaileek gauzatu ditzaketen ekintzak baloratu ditu.

e) Planaren helburua lortzeko zer jardun-lerrori jarraitu dakiokeen zehaztu du, kontuan hartuta ildo horiek osatuak, betetzeko modukoak, onargarriak, egokiak, bakarrak eta malguak izan behar dutela.

f) Ekintza-ildo bakoitza baloratu du, eta horien eraginkortasun-maila zehaztu du, arriskuaren arabera eraginkorrenak direnak eta egokientzat jotzen direnak aukeratuz.

g) Aukeratutako ekintza-ildoak alderatu ditu, eta planaren helburua lortzeko egokiena proposatu du; horretarako, eskura dituen bitartekoak, erabilitako denbora eta onartutako arriskuak aztertu ditu, besteak beste.

3.– Baliabideak eta bitartekoak zehazten ditu, baita horien egitura, funtzioak, sinkronizazioa, aginte- eta kontrol-sistema eta euskarri logistikoa ere, eta funtzioak, gaitasun operatiboak eta hartutako segurtasun-neurriak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Dagokion planari esleitutako giza baliabideak zehaztu ditu, planarekin lortu nahi den helburuarekin bat.

b) Dagokion planari lotutako bitarteko materialak eta teknikoak ezarri ditu, lortu nahi duen helburuaren arabera.

c) Kaltetuentzako banakako eta taldeko babes-neurriak ezarri ditu, larrialdiaren ezaugarrien arabera.

d) Alerta emateko eta herritarrei ohartarazteko sistema zehaztu du, larrialdian babestuta egongo direla bermatzeko.

e) Esku hartu duten talde guztien egitura operatiboa eta funtzioen esleipena zehaztu du, esku hartzen duten zerbitzuen gaitasun operatiboen analisitik abiatuta.

f) Esku hartzen duten taldeak denboran eta espazioan koordinatzeko mekanismoak ezarri ditu.

g) Larrialdi-eragiketak denbora errealean zuzentzeko aginte- eta kontrol-sistema bat ezarri du.

h) Esku-hartzearen eraginkortasuna eta jarraipena bermatzeko euskarri logistikoko sistema bat ezarri du, kontuan edukita ostatua, erregaia eta hornidura, osasun-laguntza, eta ekipo, tresna eta materialak mantentzeko eta berrezartzeko lanak, besteak beste.

4.– Larrialdiei erantzuteko prozedura operatiboak egiten ditu, babes zibileko eta larrialdietako planen neurriak garatuz eta horien aplikazioa optimizatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Protokolizatu behar diren planeko ekintzak identifikatu ditu, horien konplexutasunaren eta mekanizazio- eta normalizazio-potentzialaren arabera, erantzunaren berehalakotasuna bermatzeko.

b) Protokolo bakoitzean gauzatu beharreko jarduerak eta horiek eraginkortasunez aplikatu ahal izateko sekuentzia egokia zehaztu ditu, hala esku hartzeko nola aktibatzeko protokoloetarako.

c) Isokronoak zehaztu ditu, baita larrialdi-zerbitzuak intzidentea/istripua gertatu den lekura iristeko bide egokienak eta ordezko hautabideak ere.

d) Sailkatutako larrialdi-egoerei erantzuteko antolamendua zehaztu du.

e) Esku-hartzaileentzako babesa bermatzen duten taldeko nahiz banakako segurtasun-neurriak ezarri ditu.

f) Aginte- eta kontrol-sistema osatzen duten prozedura operatiboak garatu ditu.

g) Laguntza logistikoko prozedura operatiboak garatu ditu, esku hartzeko eragiketak ezarritako autonomiaren araberakoak direla bermatuz.

5.– Ariketak eta simulakroak antolatu eta garatzen ditu, babes zibileko eta larrialdietako planen eraginkortasuna egiaztatuz eta kontrastatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Indarrean dauden plan eta prozedura operatiboak aktibatzeko ariketak eta simulakroak planifikatu ditu; horretarako, ariketa edo simulakroaren gidoia edo plana idatzi, eta honako hauek zehaztu ditu: helburua, irismena, talde kudeatzailea (zuzendaritza, segurtasuna, ebaluazioa, babesa eta figuranteak), esku-hartzaileak, agertokia (esparrua, bitartekoak eta taldea, istripuaren hipotesia...) eta segurtasun-plana.

b) Laneko egutegia programatu du, eta zereginak eta epeak esleitu dizkie prestaketa-fasean dagoen talde kudeatzaileko kideei; horrez gain, istripu-hipotesiak garatzeko kronograma ezarri du gauzatze-fasean.

c) Parte-hartzaileentzako informazio- eta prestakuntza-materiala diseinatu du.

d) Esku-hartzaileak ebaluatzeko prozedura ezarri du, eta ebaluazio-helburuak, ebaluatzaile kopurua, ebaluazio-lekuak eta -formularioak zehaztu ditu (burututako ekintzak egiaztatzeko zerrendak; erantzun-denborak kontrolatzeko kronogramak; parte-hartzaileen erantzun tekniko, fisiko eta psikologikoaren behaketa kualitatiborako fitxak, besteak beste).

e) Planifikatutako ariketa edo simulakroa gainbegiratu du, eta egiaztatu du ariketaren edo simulakroaren gidoian edo plangintzan zehaztutako gidalerro eta zehaztapen guztiak bete direla (aurreikusitako agertokiak, segurtasun-plana, ebaluazio-prozedura, esleitutako erantzukizunak, besteak beste).

f) Begiratu du ea bitartekoak bat datozen ariketa edo simulakroan ezarritako helburuekin.

g) Erantzun operatiboa emateko gaitasuna areagotze aldera, teknologia sortu berriak ustiatzeko beharrari buruzko ondorio argi eta zehatzak atera ditu.

h) Plan edo prozedura operatiboan ezarritako segurtasunerako eta laneko osasunerako neurrien eraginkortasunari buruzko ondorio argi eta zehatzak atera ditu.

i) Plan eta prozedura operatiboak hobetzeko eta eguneratzeko proposamenak egin ditu, ariketa eta simulakroetan eskuratutako ikaskuntzetatik abiatuta.

B) Edukiak:

1.– Larrialdietako eta babes zibileko planen helburuak ezartzea

Helburuen araberako plangintza:

– Informazioa biltzea, hautatzea eta aztertzea.

– Lehentasunak ezartzea.

– Helburuen sekuentziazioa zehaztea.

Babes zibilerako planak identifikatzea eta aplikatzea.

Norbera babesteko planak eta barneko larrialdi-planak identifikatzea eta aplikatzea: aurreikus daitezkeen arriskuetarako gailuak.

Plangintza-teknikak.

Babes zibileko planak:

– Motak eta ezaugarriak.

– Egitura eta edukia.

Norbera babesteko planak eta barneko larrialdi-planak: aurreikus daitezkeen arriskuetarako gailuak.

Babes zibileko eta larrialdietako plangintzak egiteko araudia eta gomendio teknikoak:

– Nazioarteko esparrua.

– Esparru nazionala.

– Autonomia erkidegoko eta tokian tokiko esparrua, orokorra eta espezifikoa.

Babes zibileko sistema nazionala, eskumenak, antolaketa-egitura eta funtzioak. Lotutako zerbitzua eta sistemako laguntzaileak.

Nazioarteko babes zibileko eta larrialdietako sistemak.

Babes zibilerako Europako mekanismoa.

Larrialdiak prebenitzeko eta horietan esku hartzeko Nazio Batuen ekintza.

Bere funtzioak betetzean erantzukizunez jardutea.

Jarduerak zehaztasunez gauzatzea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

2.– Babes zibileko planetarako jardun-lerroak zehaztea.

Larrialdiei erantzuteko hipotesiak sortzea eta azaltzea.

Egindako hipotesien estaldura baloratzea. Erantzun-mailak.

Kostuen eta onuren analisia (ekonomikoak eta sozialak).

Inguruneko arrisku-faktoreak: larrialdiko eta babes zibileko intzidenteen ondoriozko faktoreak.

Larrialdietarako erantzunak eta babes zibileko zerbitzu publikoaren kalitatea aztertzeko eta baloratzeko teknikak.

Bideragarritasuna aztertzeko teknikak.

Larrialdietako eta babes zibileko arrisku onargarriaren adierazleak.

Jarduerak zehaztasunez gauzatzea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Datuak zuhurtasunez erabiltzea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

3.– Babes zibileko planen egiturak, bitartekoak eta baliabideak zehaztea.

Esku hartzeko bitartekoak eta baliabideak aukeratzea.

Babes zibilerako baliabideak eta prestazio-gaitasunak katalogatzeko teknikak aplikatzea.

Larrialdietarako talde operatiboak zehaztea.

Esku hartzeko baliabideak eta bitartekoak. Motak, ezaugarriak, gaitasunak eta titulartasuna.

Taldea eta banakoak arriskuetatik babesteko neurriak.

Larrialdietarako talde operatiboak.

– Motak, osaera eta ezaugarriak.

– Antolaketa-egitura.

– Egitura funtzionala.

Larrialdietan koordinatzeko mekanismoak:

– Koordinazio-zentroa (KZ).

– Koordinazio-zentro operatiboa (KZO).

– Koordinazio-zentro operatibo integratuak (KZOI).

Larrialdietako laguntza logistikoa.

Indarrean dagoen legeria errespetatzea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4.– Larrialdietarako prozedura operatiboak egitea.

Ezarri behar diren prozedura operatiboak identifikatzea.

Egitura operatibo egokiak ezaugarritzea.

Esku-hartzeko taldeen barruan zereginak eta jarduerak esleitzea.

Kontrol operatiboko neurriak ezartzea.

Segurtasun operatiboko neurriak ezartzea.

Langileen eta materialen erreleboen egitura zehaztea.

Beste zerbitzu batzuekin koordinatzea: etengabeko prestakuntzarako planari eta beste plan batzuei buruzko atzeraelikadura jasotzeko neurriak.

Prozedura teknikoak egiteko teknikak.

Esku hartzeko ekintzak sekuentziatzea eta sinkronizatzea.

Prozedura operatiboko kontingentziak konpontzeko neurriak.

Esku hartzeko laguntza logistikoa.

Jarduteko esparrua, jarduteko planak eta fitxa operatiboak, honako hauek barnean direla:

– Jarduteko esparrutik kanpoko erakundeekin lankidetzan aritzeko akordioak eta hitzarmenak.

– Egin beharreko lanaren eraginpeko eremuarekin lotura duten larrialdi-planak.

– Langileen, ekipoen edo sistemen datu-baseak.

Bere funtzioak betetzean erantzukizunez jardutea.

Jarduerak zehaztasunez gauzatzea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

5.– Babes zibileko simulakroak eta ariketak antolatzea eta egitea

Simulakro-proiektuak planifikatzea eta kudeatzea.

Lortu beharreko helburuak zehaztea.

Simulakro mota aukeratzea.

Ariketak eta simulakroak ebaluatzea.

Emaitzak aztertzea eta informazioa ebaluatzea.

Ebaluazio-txostenak prestatzea.

Ariketak eta simulakroak. Simulakroaren definizioa. Motak, helburuaren arabera.

Gauzatzeko eta bideratzeko tresnak:

– Simulakroaren gidoia.

– Simulakroa bideratzeko prozedurak eta protokoloak.

– Segurtasun-plana.

Ariketen eta simulakroen ebaluazioa:

– Ebaluazio-zerrenda.

– Inkestak.

– Judizio kritikoak.

Indarrean dagoen legeria errespetatzea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

2. lanbide-modulua: Arriskuen eta prebentzio-neurrien ebaluazioa.

Kodea: 1502.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 165 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 10.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Eremu jakin batzuetako arrisku naturalak ebaluatzen ditu, eta arriskugarritasun-aldagaiak aztertzen ditu, intzidenteen ezaugarri fisikoak, biztanleriari dagozkionak eta historikoak kontuan hartuz; horrez gain, arriskuen tamaina kalkulatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Azterketaren helburu den lur-eremuan ager daitezkeen fenomeno natural arriskutsuak aztertu ditu, eta horien arriskugarritasun-aldagaiak zehaztu ditu, honako hauen azterketatik abiatuta: geomorfologia, natura-ingurunea, klimatologia, katastrofe historikoei buruzko dokumentazio-iturriak eta azterketa tekniko espezializatuak.

b) Aztergai duen eremuko biztanle-guneen ezaugarriak aztertu ditu, kontuan hartuta biztanle kopurua, biztanleriaren ezaugarriak eta dentsitatea, eta kalteberatasun-maila zehaztu du.

c) Aztergai duen eremuko hirigintza-ezaugarriak aztertu ditu: besteak beste, tipologia, erabilerak, eraikuntza motak, komunikazio-bideak eta hiriko oinarrizko zerbitzuak; orobat, kalteberatasun-maila zehaztu du.

d) Aztergai duen eremuko ingurumen-ezaugarriak aztertu ditu: naturagune babestuak, galzoriko espezieak nahiz espezie bereziak dauden begiratuz, besteak beste; orobat, kalteberatasun-maila zehaztu du.

e) Aztergai duen eremuaren arrisku-maila kalkulatu du, arriskugarritasun- eta kalteberatasun-parametroen arabera.

f) Bere lurraldeko arrisku naturalen mapa egin du, irudikapen grafikorako sistemak aplikatuz (CAD eta GIS, besteak beste).

g) Arrisku naturalen analisi-azterketak egiteko erakunde eta enpresa espezializatuak zehaztu ditu, haien kaudimen legal eta teknikoaren arabera.

h) Arrisku naturalen analisi-azterketak kontratatzeko preskripzio teknikoen eta administrazio-preskripzioen pleguak egin ditu; eta zerbitzua emateko behar diren administrazio- eta ekonomia-klausulak, metodologiak eta zehaztasuna ezarri ditu.

i) Lanen betearazpena eta harrera gainbegiratu ditu, eta egiaztatu du preskripzio teknikoen eta administrazio-preskripzioen pleguetako baldintzak bete direla.

2.– Eremu jakin batzuetako arrisku teknologikoak ebaluatzen ditu, eta arriskugarritasun-aldagaiak aztertzen ditu, intzidenteen ezaugarri teorikoak eta historikoak eta biztanleentzat ekar dezaketen arriskua aztertuz; horrez gain, arriskuen tamaina kalkulatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aztergai duen eremuan dauden arrisku teknologikoak (kimikoak, nuklearrak eta merkantzia arriskutsuei dagozkienak) aztertu ditu, eta horien arriskugarritasun-aldagaiak zehaztu ditu; horretarako, substantzia arriskutsuak biltegiratzen, egiten eta manipulatzen diren espazioak eta lekuak aztertu ditu, baita sektoreko ezbehar kopuruen estatistikak eta azterketa tekniko espezializatuak ere.

b) Aztergai duen eremuko biztanle-guneen ezaugarriak aztertu ditu, eta kontuan izan du ea jarduera arriskutsuetatik gertu dauden; halaber, bertako biztanleen, azpiegitura garrantzitsuen eta ingurumenaren kalteberatasun-maila zehaztu du.

c) Aztergai duen eremuaren arrisku teknologikoaren tamaina kalkulatu du, larritasun- eta esposizio-parametroen arabera.

d) Aztergai duen eremuko arrisku teknologikoen datu-baseak eta mapak egin ditu, eta arriskuaren espazio-/denbora-banaketa, arrisku handieneko garaiak eta kalteberatasun handieneko espazioak zehaztu ditu.

e) Merkantzia arriskutsuen garraioen fluxu-mapak egin ditu, garraio horien modalitate guztietan (lurrekoa, itsasokoa eta airekoa), eta GIS erako irudikapen grafikoko sistemak aplikatu ditu, besteak beste.

f) Aztergai duen eremuko arrisku teknologikoen datu-baseak eta mapak mantendu ditu, horietan gehituz industria-asentamendu berriak eta egungoetako aldaketak, merkantzia arriskutsuak eramateko bideen aldaketak eta hirigintzako hazkuntza eta garapena.

g) Arrisku teknologikoen analisi-azterketak egiteko erakunde eta enpresa espezializatuak zehaztu ditu, haien kaudimen legal eta teknikoaren arabera.

h) Arrisku teknologikoen analisi-azterketak kontratatzeko preskripzio teknikoen eta administratiboen pleguak egin ditu, zerbitzua emateko behar diren administrazio- eta ekonomia-klausulak, metodologiak eta zehaztasuna ezarriz.

i) Lanen betearazpena eta harrera gainbegiratu ditu, eta egiaztatu du preskripzio teknikoen eta administrazio-preskripzioen pleguetako baldintzak bete direla.

3.– Eremu jakin batzuetako arrisku antropikoak ebaluatzen ditu, eta arriskugarritasun-adierazleak aztertzen ditu, kontuan hartuz trafiko- eta mugimendu-ezaugarriak, espazio naturalak eta hirikoak eta gertakarien historia estatistikoa; horrez gain, arriskuen tamaina kalkulatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aztergai duen eremuan jazo daitezkeen gertakari arriskutsu antropikoak aztertu ditu (trafiko-istripuak eta jende metaketa handiak, besteak beste), eta arriskugarritasun-adierazleak zehaztu ditu, jarduera, dokumentazio-iturriak eta azterketa tekniko espezializatuak aztertuta.

b) Jendetza handia biltzen duten ekitaldietarako espazio eta barrutien ezaugarriak aztertu ditu, eta kontuan hartu ditu horien okupazio-dentsitatea, ebakuatzeko bitartekoak, suteen aurkako neurriak, komunikatzeko bitartekoak eta erabiltzaileei alerta emateko bitartekoak, besteak beste; horrez gain, azpiegituren eta instalazioen kalteberatasun-maila zehaztu du.

c) Zirkulazio-bideak aztertu ditu (hiriko metroak, trenbidea, errepidea, itsasoa eta airea), eta horien puntu kritikoak eta arrisku-adierazleak detektatu ditu; horrez gain, lekuan lekuko segurtasun-neurriak ebaluatu ditu (ebakuazio-bideak, seinaleak, larrialdi-zerbitzuentzako irisgarritasuna, suteen aurka babesteko neurriak), baita komunikatzeko eta erabiltzaileei alerta emateko bitartekoak ere, eta, besteak beste, zirkulazio-bideon kalteberatasun-maila zehaztu du.

d) Jendetza handia biltzen duten egoeretako portaera soziala aztertu du; horretarako, normaltasuneko eta larrialdiko egoerei behatu die, aintzat hartuta ekitaldi mota eta bertaratzen den publikoa, eta publikoak larrialdi-egoera batean zer kalteberatasun-maila duen zehaztu du.

e) Aztergai dituen esparruetan zenbaterainoko arrisku antropikoa dagoen kalkulatu du, gertakarien arriskugarritasun-aldagaien eta barrutien nahiz bertan bildutako publikoaren kalteberatasunaren arabera.

f) Arrisku antropikoen analisi-azterketak egiteko erakunde eta enpresa espezializatuak zehaztu ditu, haien kaudimen legal eta teknikoaren arabera.

g) Arrisku antropikoen analisi-azterketak kontratatzeko preskripzio teknikoen eta administrazio-preskripzioen pleguak egin ditu; eta zerbitzua emateko behar diren administrazio- eta ekonomia-klausulak, metodologiak eta zehaztasuna ezarri ditu.

h) Lanen betearazpena eta harrera gainbegiratu ditu, eta egiaztatu du preskripzio teknikoen eta administrazio-preskripzioen pleguetako baldintzak bete direla.

4.– Arriskua murrizteko prebentzio-neurriak ezartzen ditu; horretarako, larrialdien kausei buruzko ikerlanak aztertzen ditu, esperientziak biltzen ditu eta halako egoerak arintzeko ekintzak baloratzen eta justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Arriskua murrizteko egiturazko prebentzio-neurriak proposatu ditu, gertakari arriskutsuak murrizteko ekintzen bidez (ijezketa-presak, ubideak desbideratzea eta hegal ezegonkorrak finkatzea, besteak beste).

b) Arriskua murrizteko egiturazkoak ez diren prebentzio-neurriak proposatu ditu; horretarako, ekitaldi edo gertakari arriskutsuen eraginpeko elementuak murriztu ditu (lurralde-zonakatzea eta ubideen zuzenketa hidrologikoa nahiz basokoa, besteak beste), eta bertako biztanleriak katastrofeen aurrean daukan erresilientzia areagotu du (arriskuen berri zabaltzea, autobabesa sustatzea eta ohartarazteko sistemak ezartzea, besteak beste).

c) Eraikinetako eta instalazioetako arriskuak murrizteko hartu behar diren neurri zuzentzaileak proposatu ditu, arlo horri buruzko babes zibileko araudian ezarritakoari jarraikiz eta arriskutsuak izan daitezkeen jardueretarako autobabes-planen analisia hartuz abiapuntutzat.

d) Larrialdi-egoeretan kalteak arintzeko prebentzio-neurriak proposatu ditu: adibidez, herritarrak ebakuatzea, konfinatzea eta informazioa ematea.

e) Aztergai duen eremuari lotutako gertakari arriskutsu teknologiko eta antropikoetan herritarrentzako oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzeko prebentzio-neurri egokienak proposatu ditu, egindako arriskuen analisia oinarri hartuta.

f) Larrialdien kausei buruzko ikerlanak aztertu ditu, eta hainbat esperientzia (ikasbide izan dituenak) atera ditu horietatik, prebentzio eraginkorra egin eta gertakarien historien datu-baseak hobetzeko.

g) Arriskutsuak izan daitezkeen eta lurraldean gauzatzen diren jardueren prebentziozko ikuskapenak proposatu ditu, bat etorriz arriskua murrizteko neurriekin eta aurrez zehaztutako prozedurekin.

h) Arriskutsuak izan daitezkeen jardueren ondorioen prebentziozko ikuskapenak egin ditu, aintzat hartuta seinaleak, ebakuatzeko bideak eta konpartimentuak bereizteko eta suaren aurka babesteko elementuak, besteak beste.

i) Arriskua murrizteko har daitezkeen neurrien gastu-onura erlazioa ebaluatu du, prozeduraren optimizazioa eta eraginkortasuna kontuan hartuta.

5.– Jatorri natural, teknologiko eta antropikoko arriskuak kontrolatzeko zaintza- eta alerta-sistemak ezartzen ditu, eta arrisku horietarako alerta goiztiarreko sistemak eta komunikazio-sistemak baloratzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Arrisku naturalak (sumendiak, lurrikarak, uholdeak eta baso-suteak, besteak beste) kontrolatzeko zaintza-sistema proposatu du; horretarako, alerta goiztiarreko zenbait sistema eta horiek kudeatzen dituzten erakunde nazionalak nahiz nazioartekoak aztertu ditu.

b) Arrisku teknologikoak kontrolatzeko zaintza- eta alerta-sistema proposatu du, eta arriskutsuak izan daitezkeen jarduera industrialetarako prebentziozko ikuskaritza-programak zehaztu ditu.

c) Jatorri natural, teknologiko eta antropikoko larrialdietan alerta emateko informazio-mekanismoak eta komunikazio-bideak zehaztu ditu; horien bidez, erantzun-protokoloak eta babes zibileko planak aktibatu ditu, eta denontzako diseinuaren baldintzak betetzen direla bermatu du.

d) Lankidetza-hitzarmenak ezarri ditu zaintza-sistemak kudeatzen dituzten erakundeen eta babes zibileko erakundeen artean, horiek erabiltzeko eta emandako informazioaren aldizkakotasuna, kanala, kalitatea eta kopurua zehazteko.

e) Herritarrei alerta eta autobabeserako mezuak helarazteko informazio- eta komunikazio-kanalak ezarri ditu: seinale akustikoak, abisu masiboak, gizarte-bitartekariak, gizarte-komunikaziorako bitartekoak, gizarte-sare mugikorrak eta denontzako diseinuaren bitartekoak, besteak beste.

f) Bere horretan eutsi die herritarrei alerta-mailen gaineko informazioa eta gaikuntza emateko sare eta kanalei.

g) Larrialdi historikoetako alerta-sistemen eraginkortasuna ikertu du, eta herritarren erantzuna eta autobabeserako duten eraginkortasuna aztertu ditu.

B) Edukiak:

1.– Arrisku naturalak ebaluatzea.

Egitura kalteberatasun sismikoaren mailen arabera sailkatzea.

Fenomeno naturalei lotutako kalteak eta patologiak sailkatzea (hidrologikoak eta meteorologikoak, sismikoak, sumendiak eta mendi-hegalen mugimenduak, besteak beste).

Planoak irakurtzeko eta egiteko irudikapen grafikoko sistemak erabiltzea. Datuak sartzea.

Aireko argazkiak eta satelite bidezko irudiak interpretatzea.

Datuak transmititzeko posizionamendu globaleko sistemak (GPS) erabiltzea.

Fenomeno natural arriskutsuak: arriskugarritasunaren sorrera, garapena eta aldagaiak, besteak beste:

– Fenomeno geofisikoak.

– Fenomeno meteorologiko gogorrak.

– Fenomeno biologikoak.

– Baso-suteak.

Fenomeno natural arriskutsuekiko kalteberatasuna:

– Eraikinen egiturek fenomeno naturalen aurrean duten kalteberatasuna. Geometria eta antolamendua. Egiturari dagozkion tipologiak: egiturazko elementuak. Fenomeno naturalen ekintzak.

– Espazio eta baliabide naturalen kalteberatasuna. Espazio natural babestuak.

– Biztanleen kalteberatasuna. Talde kritikoak.

Irudikapen grafikoko sistemak (CAD erakoak) eta informazio geografikoko sistemak (GIS erakoak).

Posizionamendu globaleko sistemak (GPS).

Larrialdi-egoeren simulagailuak.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Datuak zuhurtasunez erabiltzea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

2.– Arrisku teknologikoak ebaluatzea.

Arriskua aztertzea eta ebaluatzea.

Ebaluazio-metodoak aplikatzea:

– Metodo kualitatiboak. What if. Akatsen eta gertakarien zuhaitzak.

– Metodo erdikualitatiboak.

– Metodo kuantitatiboak. Gretener eta Purt.

Arriskutsuak izan daitezkeen jarduera industrialak:

– Substantzia kimikoekin egindako jarduerak.

– Substantzia erradioaktiboekin egindako jarduerak.

– Energia sortzeko jarduerak.

– Gai arriskutsuak garraiatzeko jarduerak.

Gertakari edo fenomeno arriskutsuak eta arriskugarritasunaren sorrera, bilakaera eta aldagaiak; besteak beste:

– Fenomeno mekanikoak: presio-uhinak eta jaurtigaiak, besteak beste.

– Fenomeno termikoak: suteak eta leherketak, besteak beste.

– Fenomeno kimikoak: ihesak eta isurketak, besteak beste.

– Fenomeno erradiologikoak.

Pertsonek gertakari teknologikoen aurrean duten kalteberatasuna. Ondorioak osasunean.

Eraikin eta azpiegiturek jatorri teknologikoko gertakari arriskutsuen aurrean daukaten kalteberatasuna. Presio-uhinek, jaurtigaiek, suteek, leherketek eta abarrek eragindako ondorioak.

Azpiegitura kritikoek eta oinarrizko zerbitzu publikoek gertakari teknologikoen aurrean daukaten kalteberatasuna.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Indarrean dagoen legeria errespetatzea.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

3.– Arrisku antropikoak ebaluatzea.

Arriskutsuak izan daitezkeen jarduera sozialak aztertzea.

Publikoari irekitako lokalak ezaugarritzea.

Inkestak prestatzea, egitea eta ebaluatzea.

Dokumentazio-iturrietako informazioa bilatzea, interpretatzea eta erabiltzea.

Herritarren kalteberatasunari buruzko azterketak baloratzea.

Talde kritikoak detektatzea.

Arriskutsuak izan daitezkeen jarduera sozialak.

– Jendetza handia biltzen duten ekitaldiak.

– Trafikoa.

Gertakari arriskutsu antropikoak: arriskugarritasunaren sorrera, bilakaera eta aldagaiak, besteak beste (bandalismoa, sabotajea, terrorismoa, izua eta abar).

Publikoari irekitako lokalak:

– Tipologiak. Ezaugarriak.

Nolako kalteberatasuna duen suteen aurrean, besteak beste.

Suteak prebenitzeko eta haiek itzaltzeko araudia.

Gizarteak zer arrisku-pertzepzio eta zer erresilientzia duen katastrofearen aurrean.

Laguntza teknikoen kontratazio publikoa:

– Preskripzio teknikoen pleguak.

– Administrazio-klausulen pleguak.

– Aurrekontua. Kronograma.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Datuak zuhurtasunez erabiltzea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4.– Prebentzio-neurriak ezartzea.

Arrisku naturalak prebenitzeko egiturazko neurriak aztertzea.

Arrisku naturalak eta teknologikoak prebenitzeko egiturazkoak ez diren neurriak aztertzea:

– Lurralde- eta hiri-plangintza.

– Lurzoruaren erabileraren erregulazioa arriskugarritasun natural eta teknologikoko sektoreetan. Agindutako erretzeen plangintza.

– Aginduen fitxa teknikoak diseinatzea.

– Hiriaren eta basoaren arteko interfazean prebentzio- eta autobabes-neurriak planifikatzea.

Bildutako informazioak eta datuak aztertzea.

Txostena egitea.

Prebentzio-neurrien kostuak eta onurak ebaluatzea.

Arrisku naturalak prebenitzeko egiturazko neurriak:

– Uholdeen aurkako defentsak: besteak beste, dikeak, lubetak, euste-hormak, ibai-oheak kanalizatzea, zuzenketa hidrologikoak eta basokoak, ibaiaren ibilbidea desbideratzea, presak eta urtegiak.

– Hegalen mugimenduen aurkako defentsak: besteak beste, ezponden inklinazioa aldatzea, drainatze-lanak, ainguratzeko takoen bidez ezponda sendotzeko lanak, hormak, elur-jausiei eusteko defentsak eta landare-sareak.

– Kolapso eta subsidentzien aurkako defentsak. Zuloguneak betetzea. Harkaitzezko eta harrizko elementuak kentzea.

Arrisku naturalak eta teknologikoak prebenitzeko, egiturazkoak ez diren neurriak:

– Arriskuak prebenitzeko lurraldearen antolamendu-plan sektorialak.

– Prebentzio-kultura eta autobabesa.

– Babes zibileko eta larrialdietako planak.

Autobabes-planen xede diren eraikin eta jardueretako arrisku nagusietatik prebenitzeko bitartekoak eta neurriak:

– Suaren aurkako babes pasiborako neurriak: suteak sektorizatzea, ebakuatzeko azpiegiturak, larrialdietako argiak eta seinaleak eta beste batzuk.

– Suaren aurkako babes aktiborako neurriak: suteak detektatzeko, itzaltzeko eta alarma emateko instalazioak, aireztatzeko eta keak kontrolatzeko sistemak eta beste batzuk.

Ebakuatzea eta konfinatzea.

Substantziekin gertatutako istripuak prebenitzeko neurriak. Substantzia arriskutsuak: substantzia arriskutsuekin gerta daitezkeen istripu larrien berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak.

Prebentzio-ikuskapenak. Ikuskatzeko araudi-eskakizunak eta zehapen-araubidea.

Istripuen ikerketa teknikoa.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Indarrean dagoen legeria errespetatzea.

Jarduerak zehaztasunez gauzatzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

5.– Zaintza- eta alerta-sistemak ezartzea.

Lurzoruaren mugimenduen iragarpena eta zaintza:

– Detektatzeko metodo nagusiak.

– Puntu kritikoak zaintzeko tresnak prestatzea eta monitorizatzea.

Fenomeno meteorologiko gogorrak aurreikustea eta zaintzea.

Baso-suteak aurreikustea eta zaintzea.

Fenomeno sismikoak detektatzeko sistemak:

– Parametro sismikoak detektatzeko eta neurtzeko tresnak.

– Zainketa sismikorako sareak.

– Sare sismiko nazionala.

Erupzio bolkanikoak zaintzeko eta aurreikusteko sistemak.

Fenomeno meteorologikoak detektatzeko sistemak.

Kontrol hidrologikoko sistemak.

Gerta daitezkeen larrialdi-egoeretan alerta goiztiarra emateko sistemak:

Arriskuen atalase-balioak eta alerta-mailak.

Alerta-abisuak zabaltzeko sareak.

Administrazio publikoen, erakunde publiko eta pribatuen eta enpresen arteko lankidetza eta kooperazioa, hondamendiak prebenitzeko eta kudeatzeko.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Indarrean dagoen legeria errespetatzea.

Jarduerak zehaztasunez gauzatzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

3. lanbide-modulua: Babes zibilaren eta larrialdien inguruko prestakuntza-, informazio- eta dibulgazio-ekintzak planifikatzea eta garatzea.

Kodea: 1503.

Kurtsoa: 2.

Iraupena: 120 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Prestakuntza-planak programatzen ditu, programazio egituratuko estrategiak aplikatuz eta beharren lehentasuna eta erabilgarri dauden bitartekoen erantzuteko gaitasuna baloratuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Babes zibilaren arloko prestakuntza-beharrak zehaztu ditu, honako hauek aintzat hartuz: legegintza-aldaketak, indarreko larrialdi-planak eta erabilgarri dauden ekipamendu eta bitartekoak, besteak beste.

b) Prestakuntza-planen hartzaileak zein diren zehaztu du (herritarrak, enpresak, erakundeak, larrialdietako profesionalak eta boluntarioak).

c) Prestakuntza-ekintzak aukeratu ditu, hainbat alderdi kontuan hartuta: hautemandako beharrak, hartzaileak, erabilgarri dauden baliabideak eta denontzako diseinuaren baldintzak.

d) Lantaldearen osaera eta funtzioak zehaztu ditu (irakasleak, barneko langileak, kanpoko laguntzaileak eta aholkularitza-enpresak, besteak beste), prestakuntza-ekintzetarako zehaztutako gaien eta edukien arabera.

e) Prestakuntza-ekintzetarako behar diren bitartekoak zehaztu ditu, bai irakaskuntzarako behar direnak bai larrialdietarako espezifikoak direnak, eta horien eskuragarritasuna eta denontzako diseinurako baliabideak baloratu ditu.

f) Prestakuntza-programa egin du, eta, horretarako, helburuak, ekintzen sekuentzia eta ebaluazio-irizpideak definitu ditu, indarreko legeriaren eta zerbitzuaren beharren arabera.

g) Enpresa edo erakundeetako autobabesa sustatzeko prestakuntza-ekintzak zehaztu ditu, indarreko legeriaren eta agertu daitekeen arrisku-mailaren arabera.

2.– Informazio- eta dibulgazio-planak programatzen ditu, eta horretarako kanalak eta baliabideak aztertu eta informazio- eta dibulgazio-ekintzak definitzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informazio-beharrak zehaztu ditu, hartzaileen arabera eta hautemandako edo aurreikusitako arrisku eta mehatxuen arabera; horretarako, behar den informazio-fluxua baloratu du, herritarren erantzunaren arabera, mehatxu edo arrisku jakin batzuek gizartean eragin dezaketen antsietatea edo kezka arintze aldera.

b) Goi-mailako plana eremura eta laneko agertokira egokitu du, hautemandako arriskuak aintzat hartuta; horretarako, behar diren baliabide pertsonalak eta materialak identifikatu ditu, larrialdietan erabiltzeko (boluntarioak, bitarteko eta baliabide profesionalak eta fortuna-bitartekoak, besteak beste).

c) Herritarrek, enpresak, profesionalek eta beste kolektibo batzuek emandako informazioa eskuratzeko kanalak eta baliabideak ezarri ditu, helburuak nahiz informazio- eta dibulgazio-ekintzak baloratzeko.

d) Dibulgazio- eta informazio-helburuak zehaztu ditu, eta ezarritako feedbacka eta beharrak aztertu ditu, mehatxu edo arrisku jakin batzuen aurrean gizartean ager daitekeen antsietatea edo kezka arintzeko.

e) Dibulgazio-bitartekoak, -estrategiak eta -ekintzak zehaztu ditu, helburuen, kaltetutako jende kopuruaren eta denontzako diseinuaren baldintzatzaileen arabera.

f) Informazio- eta dibulgazio-ekintzak programatu ditu, hautemandako beharren arabera.

g) Dibulgazio- eta informazio-ekintzen ebaluazioaren helburuak zehaztu ditu.

3.– Prestakuntza-, informazio- eta dibulgazio-dokumentazioa egiten du, edukiak antolatuz eta hartzaileen araberako euskarri egokiak erabiliz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Komunikazio-asmoak eta mezuak planetik abiatuta zehaztu ditu, hartzaileen arabera.

b) Ekintza motaren araberako bitarteko eta euskarri egokienak zehaztu ditu.

c) Informazioaren edukiak antolatu ditu, euskarri bakoitzaren eskakizun teknikoen arabera.

d) Informazio-, prestakuntza- eta dibulgazio-dokumentuak egin ditu, eta bitarteko eta baliabide informatikoak plan edo ekintza bakoitzaren helburuetara egokituta erabili ditu.

e) Autobabeserako bilera baten gidoia edo aurkezpena egin du, hartzaileak nor diren aintzat hartuta.

f) Larrialdi-jardueretan inplikatutako agenteekin egin beharreko dibulgazio-bileretan erabiliko den dokumentazio teknikoa prestatu du (segurtasun-kidegoak eta -indarrak, garraio- eta logistika-enpresak eta osasun-larrialdiak, besteak beste).

4.– Informazio-, prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzak egiten ditu, taldeko behaketa- eta dinamika-teknikak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Prestakuntza-ekintzaren baliabideak egokitu ditu, definitutako programazioaren arabera, euskarri egokiak hautatuta eta baliabideak zehaztasunez baliatuta.

b) Prestakuntza-ekintzak programatu ditu, eta helburuak, baliabideak, tenporalizazioa, dinamizatzeko estrategiak eta ebaluatzeko metodoak zehaztu ditu.

c) Informazio-bilerak zuzentzeko teknikak eta estrategiak aplikatu ditu, definitutako helburuen eta hartzaileen arabera.

d) Prestakuntza-estrategiak erabili ditu, kasuan kasuko helburu eta hartzaileentzat egokiak diren baloratuz eta ekintzaren garapenean zegozkion zuzenketak eginez, egindako oharren arabera.

e) Zehaztutako dinamizazio-estrategiak aplikatu ditu, kasuan kasuko helburu eta hartzaileentzat egokiak diren baloratuz eta ekintzaren garapenean zegozkion zuzenketak eginez, egindako oharren arabera.

f) Komunikatzeko eta harreman sozialetarako teknikak eta estrategiak aplikatu ditu.

g) Prestakuntza eta informazioa ebaluatzeko tresnak aplikatu ditu, zehaztutako metodoetatik abiatuta.

5.– Informazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-ekintzak eta planak ebaluatzen ditu, lortutako helburuak eta horien kostua baloratuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Prestakuntza-ekintzak ebaluatzeko metodoak eta tresnak zehaztu ditu.

b) Prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzak ebaluatzeko metodoak eta tresnak zehaztu ditu.

c) Informazio- eta dibulgazio-kanpainak baloratzeko inkestak aztertu ditu.

d) Informazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-ekintzen lorpenak baloratu ditu, ebaluazio-tresnetatik lortutako informazioa aztertuz, zehaztutako helburuen arabera.

e) Prestakuntza-, informazio- eta dibulgazio-ekintzen kostuen eta planean aurreikusitako aurrekontuen arteko erlazioa baloratu du, efizientzia-maila baloratuz.

f) Martxan jarritako planen eta ekintzen lorpenak eta kostuak ebaluatzeko txostena egin du, baita hobetzeko proposamenak ere, lortutako emaitzen arabera.

B) Edukiak:

1.– Prestakuntza-planak programatzea.

Prestakuntza-ekintzen programazio didaktikoa:

– Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko adinak eta sektoreak.

– Autonomia eta autoikaskuntza.

– Metodo eta baliabide didaktikoak.

– Babes zibileko eta larrialdietako prestakuntza-ekintzak programatzeko metodoak.

– Balorazio-helburuen eta -irizpideen definizioa.

– Prestakuntza-jarduerak aukeratzeko irizpideak.

– Prestakuntza-jardueren egitura eta garapena.

Edukien definizioa eta sekuentziazioa: unitate didaktikoak prestatzea.

Autobabeserako planak ezartzeko prestakuntza-jarduerak aztertzea.

Autonomia eta autoikaskuntza sustatzea.

Prestakuntza-premien zundaketak egiteko teknikak.

Prestakuntza-planak planifikatzeko teknikak.

Prebentzio-kultura sustatzea.

Arrisku eta larrialdietarako jarrerak eta portaera-jarraibideak sortzeko prestakuntza-teknikak.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Datuak zuhurtasunez erabiltzea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

2.– Informazio- eta dibulgazio-planak programatzea.

Aurrekontuak egitea.

Arriskuak prebenitzeko ohitura eta portaera sozialak eratzea.

Informazio- eta dibulgazio-proiektuak egitea eta garatzea.

Prebentzioari eta autobabesari aplikatutako ikerketa sozialeko teknikak.

Arriskuaren aurkako babesaren hartzaileak:

– Mugimendu sozialak.

– Boluntarioak.

– Bitartekari sozialak.

Arriskua sor dezaketen enpresekin dibulgazio-hitzarmenak ezartzeko jarraibideak.

Arriskuen aurrean sentsibilizatzeko kanpainak. Horiek diseinatzeko jarraibideak. Sentsibilizazio-bitartekarien eta -eragileen parte-hartzea. Baliabideak biltzea. Gizarte-arloko komunikabideak.

Desgaitasuna duten pertsonek arriskuen eta larrialdien inguruko informazioa eta prestakuntza eskuratu ditzaketela bermatzeko neurriak.

Jarduerak erantzukizunez garatzea.

Talde-lanarekiko interesa izatea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

3.– Informazio, dibulgazio eta prestakuntzarako dokumentazioa egitea.

Prebentzio-mezuak sortzea.

Material didaktikoak egitea: materialak aukeratzea.

Prestakuntza-materiala egitea, hainbat bitarteko eta euskarri erabilita (inprimatutako materiala, ikus-entzunezkoak eta baliabide informatikoak, besteak beste).

Prebentzio-kanal dinamikoak maneiatzea eta mantentzea: web erremintak eta jarduerak ebaluatzeko txostenak edo memoriak, besteak beste.

Autobabeserako planen ezaugarriei buruzko eduki teknikoen material didaktikoa prestatzeko teknikak.

Hizkuntzen erabilera prebentzio-mezuak sortzean.

Jabetza intelektualari buruzko arauak.

Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa izatea.

Jarduerak erantzukizunez garatzea.

Talde-lanarekiko interesa izatea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Datuak zuhurtasunez erabiltzea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4.– Informazio-, prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzak gauzatzea.

Bilera bateko helburuak sekuentziatzeko teknikak aplikatzea.

Gizarte-harremanak eta komunikazioa errazten dituzten estrategiak eta teknikak ezartzea:

– Laguntza-harremaneko jarreren garrantzia baloratzea.

– Informazio-, prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzetara aplikatutako komunikazio-programa eta -teknikak eta gizarte-trebetasunak.

Irakasteko teknikak aztertzea. Eskolen gidoia.

Esperientzien emaitzak baloratzea.

Bileren zuzendaritza:

– Bilera, talde-lan moduan hartuta.

– Bilera motak eta haien funtzioak.

– Bilera bat garatzeko etapak.

– Lidergoa. Bilerak moderatzeko teknikak.

– Bilerako parte-hartzaileen tipologia.

Prestakuntza- eta informazio-jarduerak:

– Jardueren zuzendaritza.

– Motibatzeko inguruneak eta baliabideak.

– Banan-banako arretarako estrategiak.

– Taldeko jardueren dinamizazioa.

– Talde-dinamikak. Talde-dinamikei aplikatutako oinarri psikosoziologikoak.

– Bakarkako lana eta talde-lana.

– Gatazkaren balorazioa talde-dinamiketan.

– Arazoak eta gatazkak ebazteko garaian errespetuak eta tolerantziak duten zeregina baloratzea.

– Hezkuntza emozionala. Defentsa-mekanismoak.

– Taldea. Motak eta ezaugarriak. Talde-garapena.

– Talde-egitura eta -prozesuak aztertzea.

– Gatazkak kudeatzeko eta erabakiak hartzeko estrategiak ezartzeko teknikak. Negoziazioa eta bitartekaritza.

Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa izatea.

Jarduerak erantzukizunez garatzea.

Talde-lanarekiko interesa izatea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Datuak zuhurtasunez erabiltzea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

5.– Informazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-ekintzak eta -planak ebaluatzea.

Adierazleak hautatzea.

Ebaluazioaren plangintza: estrategiak eta sekuentzia.

Ebaluazio-teknikak eta -tresnak aplikatzea. Diseinu- eta eraketa-jarraibideak.

Ebaluazio-tresnen banako eta taldeko aplikazioa.

Ebaluazio-teknikak eta -tresnak. Diseinu- eta eraketa-jarraibideak:

– Behaketa.

– Probak.

– Autoebaluaziorako tresnak.

– Ebaluazio-tresnen banako eta taldeko aplikazioa.

Ebaluazioari buruzko informazioaren tratamendua:

– Emaitzak aztertzeko eta informazioa ebaluatzeko teknikak.

– Plangintzaren eta gauzatutakoaren arteko kontrastea.

– Hobekuntza-proposamenak egitea.

Ebaluazio-txostenak: Memoria ekonomikoak. Jarduera-memoriak.

Ezagutza zientifikoak eguneratzeko interesa izatea.

Jarduerak erantzukizunez garatzea.

Talde-lanarekiko interesa izatea.

Hizkuntza eta terminologia espezifikoa zehaztasunez erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Datuak zuhurtasunez erabiltzea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4. lanbide-modulua: Fenomeno naturalek eragindako arriskuen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea.

Kodea: 1504.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 132 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 7.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Esku hartzeko bitartekoak lan-eremura (intzidentearen lekura) eramango direla bermatzeko ekintzak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu, eta fenomeno naturalen ondorioz sortutako gertakarien arriskuak aztertu eta erantzun operatiboa optimizatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Fenomeno natural batek eragindako intzidentearen tipologia zehaztu du; horretarako, beharrezko informazioa eskuratu eta kontrastatu du (koordinazio-zentroa, sorospen-eskaerak, base espezializatuak eta beste batzuk), esku hartzeko jarraibideak eta esku hartzeko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak aztertu ditu, eta kudeaketa-programak eta datu-baseak aplikatu ditu.

b) Inguruneko aldagaiei buruzko informazioa bildu eta kontrastatu du (meteorologia, kaltetutako jende kopurua eta dispertsio-maila, kaltetutako lurraldea eta gertakariarekin lotura duten ezaugarriak, besteak beste); horrez gain, zuzendaritza-organoei eta talde operatiboei helarazi die informazio hori, intzidentearen bilakaerari buruzko hipotesi bat baloratuta eta informazio georreferentziaturako teknikak eta arrisku atmosferiko-klimatikoak edo geologikoak kalkulatzeko sistemak aplikatuta.

c) Esku-hartzeko lekura iristeko bide seguruenak definitu ditu, baita gertakariaren ondorioz kalterik jasango ez dutela aurreikusten diren bideak ere, eta langileak eta bitarteko teknikoak gertakariaren lekura bide seguruenetik joan daitezela agindu du; horretarako, egon daitezkeen isokronoak zehaztu ditu, eta bide horietan gorabeherarik ez dagoela egiaztatu du, baita komunikazio-lineak ezarri ere (irrati-maiztasuna, satelitea eta telefonia, besteak beste), baliabideen katalogoaren eta eremu operatiboen arabera egokienak diren baliabideak mobilizatuz eta kartografia- eta nabigazio-teknikak aplikatuz.

d) In situ identifikatu ditu intzidentea behar bezala kontrolatzeko eta erasotzeko behar diren ekipo bereziak, makinak, ibilgailuak eta bestelakoak, eta, orobat, behar bezala ebakuatzeko eta konfinatzeko kaltetutako pertsonak, haien osasun-egoeraren arabera, egoera ebaluatzeko eta aztertzeko prozedurak aplikatuz.

e) Egoerari buruzko txostena bidali du koordinazio-zentrora, honako hauen berri emanez: benetako premiak, egoera eta egin beharreko ekintzak, kaltetutako biktimen kopurua (haien osasun-egoeraren arabera sailkatuta) eta lekura iristeko bideen kalteak. Horrez gain, intzidenteari buruzko informazioa eskatu du, eta egoeraren txostenak aplikatzeko eta garatzeko prozedurak erabili ditu.

f) Esku hartzeko espazioa antolatu du, gertakariaren ondorioz kaltetutako eremuaren eta herritarrengana iristeko lehentasunen arabera; horretarako, fenomenoa kontrolatzeko neurriak zehaztu ditu (urari eta haizeari eusteko edo horiek desbideratzeko egiturak, eraikinak eta lurzoruak finkatzea, bertara iristeko bideak garbitzea eta igarotzeko moduan jartzea) eta ibilgailuak eta giza baliabideak leku jakin batean jartzeko agindua eman eta gainbegiratze-lanak egin ditu, arriskuak murrizteko eta fenomenoari eusteko erantzun operatiboa bermatzeko, baita kaltetutako jendearengana iristeko ere.

g) Komunikazio eta koordinazio operatiboko lineak ezarri ditu, kaltetutako eremuan edo bertara iristeko bidean beste esku-hartzaile batzuekin batera lanean jarduteko (Estatuko segurtasun-kidegoak eta -indarrak, eta eskumeneko beste zerbitzu publiko batzuk); horretarako, egoeraren, arriskuen, segurtasunaren eta lehentasunen berri eman die, eta bakoitzak egin beharreko zereginak mugatu ditu, baita erreminta telematikoak erabili ere (ordenagailu eramangarriak, tabletak, satelite bidezko telefonoak, nabigatzaileak, GPSak, irrati-maiztasuneko ekipoak eta telefonia, besteak beste).

2.– Fenomeno naturalek eragindako intzidentearen eremua kontrolatzeko ekintzak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu; horretarako, konfinatzeko eta ebakuatzeko neurriak zehazten ditu, eta presentzia- eta lan-sektoreak egituratzen ditu, erantzun operatiboa eta segurtasun-baldintzak optimizatzeko asmoz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) In situ baloratu ditu intzidentearen inguruneko baldintzak, faktore meteorologikoak (prezipitazioak areagotzea eta kokapena zehaztea, abiadura eta norabidea zehaztea), mihi magmatikoen bilakaerari buruzko epe labur eta ertainerako aurreikuspenak, urak aurrera egiteko bideak eta ura pilatzen den lekuak edo lurzoru-mugimenduen ondorioz kaltetutako eremuak; horretarako, dokumentazio-iturriak edo babes-programak erabili ditu, zehaztutako lan-estrategia mantentzeko, aldatzeko edo deuseztatzeko asmoz.

b) Intzidentearen aitzinamenduaren simulazioa gainbegiratu eta egin du; horretarako, arriskua areagotzen duten faktoreak neurtzeko teknikak eta ekipoak aplikatu ditu. Honako faktore hauek hauek dira, besteak beste: toxikotasuna (erupzio bolkanikoa), luiziak (elurra, lurra edo harkaitzak), uraren abiadura eta emaria, aire-masen lekualdaketak (tornadoak, urakanak) eta marea biziak (arrazoi natural, meteorologiko edo sismikoengatik).

c) Esku hartzeko eremuak mugatu ditu, arriskuen arabera, lehentasunak aztertzeko eta baloratzeko teknika egokiak aplikatuz (iristeko eta irteteko bidea, garraiobideak, harrapatutako pertsonen erreskatea).

d) Egiaztatu du unitateko eta parte hartzen duten beste zerbitzuetako kideen ekintzak egokiak direla esleitutako eremuetarako eta egon daitezkeen arriskuetarako; horretarako, besteak beste, eremuak balizatzeko eta seinaleztatzeko, igarobideak mugatzeko eta materialak pilatzeko prozedurak edo estrategiak aplikatu ditu, eta egiaztatu du kide guztiek horiek ulertu eta ondo gauzatu dituztela.

e) Kaltetuengana iristeko bideak eta ebakuatzeko bideak ezarri ditu; egiaztatu du bide nagusiak eta ordezkoak erabilgarri daudela, eta horiek irekitzeko eta erabilgarri edukitzeko bitartekoak zehaztu ditu, baita, beharrezkoa bada, zirkulazio-fluxuak aldatu ere, eskumeneko zerbitzu publikoekin koordinatuz.

f) Ebakuazio- edo konfinamendu-programa zehaztu du, eta honako alderdi hauek zehaztu ditu ebakuazio-kasuetarako: jendea biltzeko guneak, ontziratzeko guneak, garraiobideak, ebakuatutako jende multzoen lehentasuna eta ebakuazio-sekuentzia, hala badagokio; kontuan izan ditu, halaber, zehaztutako ebakuazio- eta konfinamendu-bideak eta kaltetuei informazioa emateko mekanismoak, zehaztutako biztanleria-sailkapenetik abiatuta.

g) Ebakuazio- edo konfinamendu-zereginak egin ditu, egin beharreko ekintzei buruzko informazioa emanez taldeari, ezarritako programaziotik abiatuta, istripuak jasateko arriskua gutxitzeko eta esku hartzeko zereginak (uholdeak, lurrikara eta luizietako salbamenduak, desagertutako pertsonak bilatzea eta abar) azkar eta ordenatuki egin ahal izateko.

h) Ezarritako eremuetako beharrezko babes-mailak zehaztu ditu, baita sartzeko eta komunikatzeko urratsak eta biktimek behar izan dezaketen laguntza ere; mediku-arretaren beharra, larrialdietako laguntza psikologikoa eta eremu seguruetan dauden kaltetuen hasierako sorospena (gas bolkanikoen ondoriozko intoxikazioa, itotzeak, nahasmenduak eta lehen hornidurak, besteak beste). Horretarako, taldeari informazioa eman dio eta aginduak betetzen dituztela egiaztatu du.

i) Bere ardurapeko taldeari informazioa eman dio, in situ, honako hauei buruz: arriskuak, babes-premiak, aurrera egiteko aukerak edo egoeraren bat-bateko aldaketa, langileek emandako alarma- eta ebakuazio-seinaleak, ihes egiteko bideak eta taldea elkartzeko puntua. Egiaztatu du, halaber, informazioa ondo ulertu dutela eta lanak behar bezala gauzatu dituztela, eta taldekideen iradokizunak entzun ditu.

3.– Fenomeno natural baten ondoriozko arriskua arintzeko eragiketak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu, erantzun-prozedurak eta segurtasun-neurriak justifikatuz, eta laneko plana eta erabili beharreko bitartekoak justifikatuz, eremuan esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Intzidente atmosferiko edo geologikoaren tipologiarako egokiena den erantzun-prozedura zehaztu du (kontrol- eta arintze-taktika), analisi- eta ebaluazio-teknikak aplikatuz.

b) Jarraitu beharreko taktika, behar diren bitartekoak, segurtasun- eta kontrol-mekanismoak eta baldintzak aldatuz gero aplikatu beharreko ebakuazio-plana jakinarazi dizkie esku-hartzeko taldeei, jardunbide-sekuentziak laburbilduta, eta egiaztatu du azalpenak ulertu eta ondo gauzatzen dituztela.

c) Kontrol- eta arintze-maniobrak zuzentzeko dinamika positiboak sortu ditu, gauzatutako ekintzen emaitzak ebaluatuz.

d) Berrebaluatu eta egokitu egin du lan-plana, hautemandako kontingentzien arabera, erantzun operatiboa azkarra, segurua eta eraginkorra izan dadin, egoeraren eta erabilgarri dauden bitartekoen arabera.

e) Erantzun-prozeduran edo lan- eta segurtasun-planean ezarri gabeko ekintzak zehaztu, baimendu eta kontrolatu ditu, uste izan duenean jardunbidea hobetu dezaketela.

f) Kaltetuen erreskatea edo ebakuazioa gainbegiratu du, arrisku-eremutik nola ateratzen diren kontrolatuz eta intzidentearen tamainarekin bat datozen prozedurak aplikatuz.

g) Egiaztatu du erabilitako ekipoak, sistemak eta erremintak erabilera-egoeran onean utzi direla, ezarritako prozedurari jarraikiz eta ahalik eta denbora laburrenean.

4.– Ekipoak eta bitartekoak talde operatibora egokitzen direla bermatzeko zereginak zuzentzen eta gauzatzen ditu, baita aginteen erreleboak, erremate-zereginak eta fenomeno naturalek eragindako intzidentea amaitzeko lanak ere; horretarako, erantzun operatiboa segurtasun-baldintzetan optimizatzeko aukera ematen duten lan-planak egiten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eremu operatiboko bitarteko teknikoak eta giza baliabideak egoki txandatzen direla bermatzeko beharrezko neurriak proposatu eta hartu ditu, iraupen luzeko intzidenteetan gauzatutako erantzun-mailari bere horretan eusten zaiola bermatzeko, kontuan hartuta intzidentea luza daitekeela, egoera alda daitekeela edo hori arintzean arazoak sor daitezkeela.

b) Bitartekoen esleipena egoera berrira egokitu du, eragiketen eremutik kanpoko bitarteko teknikoak eta giza baliabideak erabiliz, lan-sektore berriak zehaztuz, kargura aginte berriak sartuz eta eragiketen kontrol dokumentalerako sistemak erabiliz.

c) Tartean diren zerbitzuen laneko prozedurak, egitura hierarkikoa eta integrazio-aukerak ebaluatu ditu; horretarako, eremuan dauden eta intzidentean laguntzen ari diren beste zerbitzu batzuekin komunikatzeko eta koordinatzeko bitartekoak zehaztu ditu, eta gauzatu beharreko ekintzei eta behar diren laguntzei buruzko informazioa eman die, baita eragiketetarako interesgarria izan daitekeen bestelako informazioa ere.

d) Ordezko lan-plan bat egin du, baita segurtasun-plan bat ere; horretarako, kanpoko bitartekoekin koordinatu da (espezialistak, jardun-lantalde ezezagunak eta enpresetako langileak, besteak beste), salbuespenezko kontrol- eta arintze-neurriak ezartze aldera disfuntzioa dagoenean, aurrez ezarritako plana gauzatu ezin denean edo martxan jarritako neurriek emaitza egokiak ematen ez dituztenean.

e) Esku-hartzaileei alerta goiztiarra emango zaiela bermatzeko behar diren zaintza-neurriak ezarri ditu, zerbitzu guztietako esku-hartzaileei abisatzeko edo alerta emateko kodeak eta sistemak erabiliz.

f) Eragiketen zuzendaritza-erreleboa egin du, eta honako hauen berri eman du: gauzatutako ekintzak, lortutako emaitzak, hautemandako arazoak eta beharrak; horrez gain, beste zerbitzu laguntzaile batzuetako arduradunen berri eman du, eta gertaerarekin loturan erabilgarri dauden txostenak eman dizkie arduradunoi.

g) Sektore edo lantaldeetako kide guztiei eman die taldearen edo sektorearen buruzagitzan izan den erreleboaren berri, baita arduradun berriaren, kokapenaren eta, hala badagokio, aginte-katearen berregituraketaren berri ere; horretarako, taldea informatu du, eta egiaztatu du egoera berria ondo ulertu dutela.

5.– Fenomeno naturalek kaltetutako eremuko larrialdi-faseko kontrol- eta birgaitze-lanak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu; horretarako, eremuan izan daitezkeen enpresa edo zerbitzu espezializatuen koordinazioa edo laguntza baloratzen du, kaltetuei laguntzeko eta erabilera-, bizigarritasun- eta lehengoratze-baldintza egokiak ahalbidetzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Fenomeno naturalek eraikinetan, komunikazio-bideetan, azpiegituretan eta askotariko ondasunetan eragindako kalteak zehaztu ditu; horretarako, zuzeneko behaketa, kaltetuen salaketa edo fortunako beste edozein prozedura erabili ditu.

b) Kaltetuei laguntzeko ekintza goiztiarrak baloratu ditu (ostatua, mantenua, oinarrizko hornidurak, osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa eta abar), baita bestelako ekintza batzuk ere: hondakinak ateratzea, ura eta lohia kentzea, oztopoak kentzea, eskoramenduak egitea, erlaitzak botatzea, ihesak buxatzea eta abar, hori guztia oinarrizko zerbitzu publikoak eta pertsonen eta merkantzien zirkulazioa berrezartzeko, eskumeneko zerbitzuekin koordinatuta eta intzidentearen eremuan kalteak murriztuta.

c) Lan-plan bat garatu du, haren emaitza logikoak deduzituta, eremu kaltetua ahalik eta denbora gutxienean birgaitzeko (lehen mailako birgaikuntza) eta bideak, jarduerak eta bestelako ekintza batzuk martxan jartzeko, gutxieneko segurtasun-bermeekin; horretarako, kontuan izan ditu erabilgarri dauden bitartekoak eta horiek ezartzeko aukera teknikoak, baita eraikinen instalazioen mapak ere, hauei buruzko datuekin: gasa, argia, ura, klimatizazioa, aireztapena eta babesteko bitartekoak.

d) Kaltetutako espazioen, eraikinen edo guneen lehen mailako saneamendu-, lehengoratze- edo birgaikuntza-lanak zuzendu ditu, eta bermatu du lan-teknika egokienak eta intzidentearen ezaugarrietarako ezarritako segurtasun-prozedurak aplikatu direla.

e) Norberaren edo besteen bizitza arriskuan jartzen duten animaliak edo intsektuak desagerrarazteko edo kentzeko zereginak zuzendu ditu, eta egiaztatu du jarduerak eraginkorrak direla eta arriskuak murriztu egin direla.

f) Katastrofearen berri eman dio biztanleriari, baita oinarrizko zerbitzuak lehengoratzeko eta eragindako kaltea murrizteko ezarritako babes-neurrien berri ere.

g) Laguntza tekniko eta ekonomikoak azkarrago iristeko laguntza horiek nola eskatu eta kudeatu azaldu dio biztanleriari.

h) Ondorengo emaitzen txostenak eta jarduera-parteak egin ditu, eta intzidentearen informazio grafiko eta kontzeptual guztia aztertu du, ondoren hobekuntza- edo aldaketa-balorazioak egiteko.

B) Edukiak:

1.– Bitartekoen lekualdaketa zuzentzea eta gainbegiratzea, fenomeno natural batek eragindako arrisku baten aurrean.

Fenomeno natural batek eragindako larrialdien hasierako eta etengabeko ebaluazioa egitea, eta kartografia digitaleko sistemak, simulazioak eta neurtzeko teknikak aplikatzea.

Intzidentearen bilakaeraren hipotesia egitea.

Intzidentearen lekura iristeko bide seguruenak zehaztea.

Planak kudeatzeko, alerta-abisuak emateko eta bitartekoak lekualdatzeko programak aplikatzea, fenomeno naturalek eragindako arriskuen aurrean.

Ekipo berezien, makinen, ibilgailuen edo bestelakoen beharrak in situ identifikatzea. Fenomeno naturalek eragindako kaltearen jardun-eremuetan baliabide teknikoak eta giza baliabideak banatzeko teknikak eta prozedurak aplikatzea.

Esku-hartzeko espazioa antolatzea. Komunikazio- eta koordinazio-linea operatiboak ezartzea esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin.

Egoeraren txostenak aplikatzea eta garatzea.

Masek katastrofe-egoeretan duten portaera baloratzea eta kontrolatzea.

Zuzendaritza- eta kontrol-sistemak aplikatzea arrisku naturalen ondoriozko larrialdietan esku hartu behar duten bitartekoen lekualdaketetan.

Funtzioak eta zereginak esleitzea, erabilgarri dauden giza baliabideen gaitasunen eta jarreren arabera.

Estazio meteorologiko eramangarria.

Datuak hartzeko eta kontrolatzeko eskuzko sistemak.

Gas-detektagailuak eta beste neurketa-sistema batzuk.

Erabilerari eta mantentze-lanei buruzko eskuliburu teknikoak.

Fenomeno naturalek eragindako arriskuak.

Fenomeno naturalek eragindako arriskuetan planak kudeatzeko, alerta-abisuak emateko eta bitartekoak lekualdatzeko programak.

Esku-hartzearen eremua: komunikazio-lineak, beste zerbitzu batzuekiko koordinazio operatiboa eta beste batzuk.

Ezarritako protokoloak zehaztasunez aplikatzea.

Indarrean dagoen araudia eta legeria errespetatzea.

Lantaldeak planteatutako helburuetan laguntzeko interesa.

Ingurumenaren aurkako arriskuak eta norberaren aurkakoak prebenitzeko interesa.

Ezagutzak hobetzeko eta eguneratzeko interesa.

2.– Fenomeno naturalek eragindako arriskuak kontrolatzeko ekintzak zuzentzea eta gainbegiratzea.

Honako hauen balorazioa in situ egiteko eta bilakaera aztertzeko prozeduren analisia:

– Uraren aitzinamendua eta pilaketa kaltetutako eremuan. Uraren abiaduraren eta emariaren neurketak. Uraren mailaren neurketa.

– Elur-kontzentrazioaren igoera.

– Elur-jausiak eta luiziak. Kaltetuta egon daitezkeen eremuak behatzeko eta aurreikusteko prozedurak.

– Isurpen bolkanikoak (mihi magmatikoak eta laino toxikoak). Maila toxikoen eta portaeren neurketa. Eragin-mailak.

– Uhin sismikoek hirigunearekin talka eginda luiziak non sortu daitezkeen aurreikustea.

– Itsasoko ur-mailaren gorakada eta marea biziak.

Segurtasun-tarteak gainbegiratzea eta aplikatzea, intzidenteen eta tartean diren gaien edo arriskuen arabera:

– Taldeek esku hartzeko perimetroa.

– Inpaktu sismikoek kaltetutako eremuen kanpoko perimetroak.

– Bolumenean, altueran eta emarian gora egiten duten uren irismenetik kanpoko gune seguruak zehaztea.

– Lekualdatze-distantziak zehaztea, erreplika sismologikoen aurreikuspenetik abiatuta.

– Ebakuazio-bideen eta mihi magmatikoen, uholdeen, uhaldien eta bestelakoen arteko interferentziak.

Arrisku naturaletan esku hartzean aplikatu beharreko norberaren segurtasunerako prozedurak gainbegiratzea eta aplikatzea, barnean direla honako hauek:

– Babes kolektiboko ekipoak: erabilera eta banaketa.

– Norbera babesteko ekipamenduak.

– Babes-ekipo bereziak.

– Erabilera-arriskuetarako alerta-ekipoak.

– Segurtasun eta zaintza aktiboko prozedurak.

Arrisku naturaletako esku-hartzeak zuzentzeko eta kontrolatzeko prozedurak aplikatzea.

Segurtasun-tarteak, intzidenteen eta tartean diren gaien edo arriskuen arabera.

Norberaren segurtasuna esku-hartzeko prozeduretan: babes kolektiboko ekipoak, norbera babesteko ekipamenduak.

Arrisku naturaletako esku-hartzeak zuzentzeko eta kontrolatzeko prozedurak.

Kontrolerako jarraibideak, sartzeko eta irteteko puntuak eta herritarrak ebakuatzeko eta biltzeko eremu seguruak ezartzea.

Ebakuatzeko prozedura operatiboak:

– Bideak in situ aztertzea eta zehaztea. Bide nagusiak eta bestelako aukerak. Segurtasun-irizpideak.

– Bideen egoera aztertzea eta erabiltzeko moduan dauden baloratzea.

– Bideak erabiltzeko moduan daudela ziurtatzeko eta horiek mantentzeko teknikak eta prozedurak. Ekipoak eta bitartekoak. Bidearen irteera- eta helmuga-puntuak zehaztea.

– Zirkulazio-fluxuak: esku hartzeko eremuak eta ebakuazio-guneak.

– Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoekin nahiz eskumeneko beste zerbitzu publiko batzuekin koordinatzeko protokoloak.

– Oinarrizko zerbitzuak jartzea helmuga-puntuetan eta eremu seguruetan. Hasierako laguntza medikoa eta hornikuntza.

– Ebakuaziorako garraiobideak.

– Kontzentrazio- eta ontziratze-eremuak. Kontzentrazioko hiri-espazioen balorazioa: gertakari sozialak eta komunikazio-sareak.

– Kaltetuen gaineko lehentasunak ezartzeko eta ebakuazio-sekuentzia zehazteko prozedurak.

– Gizakiok larrialdi-egoeretan ditugun portaerak eta esku hartzeko jarraibideak.

– Herritarrak ebakuatzeko eta biltzeko prozedurak, eta horiek lehentasunez aplikatzea, komunitatearen onurarako.

Konfinamendu-kasuetan herritarrekin komunikatzeko prozedurak:

– Beharrezko informazioa transmititzea, hedabideen bitartez.

– Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoen bidez nahiz Babes Zibilaren bidez hedatzea informazioa.

Indarrean dagoen araudia eta legeria errespetatzea.

Lantaldeak planteatutako helburuetan laguntzeko interesa.

Ingurumenaren aurkako arriskuak eta norberaren aurkakoak prebenitzeko interesa.

Ezagutzak hobetzeko eta eguneratzeko interesa.

3.– Fenomeno naturalek eragindako arriskuak arintzeko ekintzak zuzentzea eta gainbegiratzea.

Laneko prozedurak aplikatzea uholde naturalak gertatzen diren larrialdietan, barnean direla honako prozedura hauek:

– Euste-dikeak eta ur-masak kontrolatzeko dikeak eraikitzeko teknikak (lur-zakuak eta HESCO bastioia, besteak beste).

– Ura eta lohiak ateratzeko teknikak (edukiera handiko ponpak, motoponpak eta elektroponpak, besteak beste).

– Dikeak botatzeko eta irekitzeko eta makinekin ur-lasterretan oztopoak jartzeko lan-teknikak.

Larrialdietako laneko prozedurak aplikatzea elurte handiak eta baldintza meteorologiko txarrak daudenean, prozedura hauek barnean direla:

– Elurretan komunikazio-bideak eta ibilbideak irekitzeko teknikak.

– Ibilgailuak berreskuratzeko eta dauden lekutik kentzeko teknikak.

– Itxitako komunikazio-bideetan harrapatuta geratu direnei laguntza emateko teknikak.

– Isolatuta geratu direnei laguntza emateko eta ebakuatzeko teknikak.

Lurrikaretan, lur-mugimenduetan eta erupzio bolkanikoetan larrialdietarako lan-prozedurak aplikatzea, barnean direla lurrak mugitzeko teknikak.

Arrisku natural atmosferiko edo geologikoen ondoriozko larrialdiak arintzeko ekipoen eta sistemen erabilera eta mantentze-lanak gainbegiratzea. Ekipo eta sistemen erabilera- eta segurtasun-eskuliburuak.

Fenomeno naturalek eragindako arriskuetan esku hartzeko ekipo eta erremintak erabiltzeko segurtasun-prozedurak eta -eskuliburuak gainbegiratzea eta aplikatzea.

Uholde naturalen ondoriozko larrialdietan lan egiteko protokoloak.

Elurte handiei eta baldintza meteorologiko txarrei aurre egiteko larrialdietarako lan-protokoloak.

Oinarrizko zerbitzuak berrezartzeko laguntza-teknikak.

Kaltetuentzako kanpamentuak ezartzea.

Lurrikara, lur-mugimendu eta erupzio bolkanikoei aurre egiteko larrialdietarako lan-protokoloak.

Ezarritako protokoloak zehaztasunez aplikatzea.

Indarrean dagoen araudia eta legeria errespetatzea.

Lantaldeak planteatutako helburuetan laguntzeko interesa.

Ingurumenaren aurkako arriskuak eta norberaren aurkakoak prebenitzeko interesa.

Ezagutzak hobetzeko eta eguneratzeko interesa.

4.– Jatorri naturaleko larrialdietan ekipoak eta bitartekoak ekintza-taldera eta aginte-erreleboetara egokitzen direla bermatzeko zereginak zuzentzea eta gauzatzea.

Eremuko beste zerbitzu batzuekin komunikatzeko eta koordinatzeko moduak zehaztea. Esku-hartzaileei informazioa ematea.

Esku hartzeko prozedurak eta ekipoak erabiltzea eta egokitzea, intzidenteak kontrolatzeko eta arintzeko zereginak egokiak eta etengabeak direla bermatzeko; horretarako, prozedura hauek gauzatuko dira:

– Kalteak murriztea intzidentearen eraginpean diren pertsonei, ondasunei edo ingurumenari begira.

– Erantzun operatiboari eustea giza baliabideei, baliabide teknikoei eta instalazioei dagokienez.

– Langileak eta bitartekoak behar bezala kudeatzeko datuak sortzea, baita estatistika interesgarriak ere.

– Jardueren ebaluazioari buruz informatzea eta komunikatzea. Segurtasun-arauak gainbegiratzea.

– Esku-hartzeko unitatea antolatzea.

– Unitateko kideen gaitasunak ebaluatzea.

– Informatika-tresnetan datuak sartzea edo ateratzea.

Laneko planak egitea.

Esku-hartzaileen atseden-, hidratazio- edo elikatze-protokoloak gainbegiratzea.

Erantzun-mailari eusteko prozedurak, intzidenteak iraupen luzekoak direnean, egoerak okerrera egiten duenean edo jatorri naturaleko larrialdiak arindu ostean arazoak sortzen direnean.

Eragiketen eremura kanpoko bitarteko teknikoak eta giza baliabideak sartzeko arazoak. Lan-sektore berriak zehaztea. Agintari arduradunak sartzea. Eragiketen kontrol dokumentalerako sistemak.

Ordezko lan-plan bat egitea, baita segurtasun-plan bat ere, kanpoko bitartekoekin koordinatuta (espezialistak, jarduera-talde ezezagunak eta enpresetako langileak, besteak beste).

Esku-hartzaileei alerta goiztiarra ematen zaiela bermatzeko beharrezko zaintza-neurriak:

– Zerbitzu guztietako esku-hartzaileei abisua edo alerta emateko kodeak eta sistemak.

– Esku-hartzaileak eta kaltetuak zaintzeko eta alerta goiztiarra emateko sistemak.

Eragiketen zuzendaritzako erreleboa. Gauzatutako ekintzei, lortutako emaitzei, hautemandako arazoei eta beharrei buruzko informazioa:

– Larrialdi- eta segurtasun-zerbitzuen egitura hierarkikoa, horien jardunbidea, koordinazioko eta interrelazio operatiboko mekanismoak, funtzioak eta seinaletika hierarkikoa.

– Lan- eta zaintza-planak, logistika eta hornidura, lan-denborak eta errotazio-beharrak fenomeno naturalen ondoriozko larrialdietan.

– Hainbat faktoreren aurrean agertutako portaera: ahaleginak, faktore meteorologikoak, bero-kolpeak, deshidratazioa, arranpak, gehiegizko ahaleginak eta ahalmen fisiko eta psikikoen galera (alerta bisuala, entzumenezkoa edo sentsoriala, adibidez).

Erantzun-mailari eusteko prozedurak, intzidenteak iraupen luzekoak direnean, egoerak okerrera egiten duenean edo jatorri naturaleko larrialdiak arindu ostean arazoak sortzen direnean.

Eragiketen eremura kanpoko bitarteko teknikoak eta giza baliabideak sartzeko arazoak. Lan-sektore berriak zehaztea. Agintari arduradunak sartzea. Eragiketen kontrol dokumentalerako sistemak.

Ordezko lan-plan bat egitea, baita segurtasun-plan bat ere, kanpoko bitartekoekin koordinatuta (espezialistak, jarduera-talde ezezagunak eta enpresetako langileak, besteak beste).

Ezarritako protokoloak zehaztasunez aplikatzea.

Lantaldeak planteatutako helburuetan laguntzeko interesa.

Ingurumenaren aurkako arriskuak eta norberaren aurkakoak prebenitzeko interesa.

Ezagutzak hobetzeko eta eguneratzeko interesa.

Baliabideen erabilera efizienteaz arduratzea.

5.– Kaltetutako eremua kontrolatzeko eta birgaitzeko ekintzak zuzentzea eta gainbegiratzea.

Erakundearen eta esku-hartzean in situ laguntzen duten beste erakunde laguntzaile batzuen arteko akordioak aplikatzea fenomeno naturalek eragindako arriskuetan.

Lekua birgaitzeko neurriak hartzea, hauek kontuan hartuta:

– Bideetan, banaketa-instalazioetan, kaleetan edo eraikinetan egon daitezkeen obrak edo gorabeherak, baldin eta lanerako mugak ekar baditzakete.

– Eraikinetako instalazio-mapak, barnean direla: gasa, argia, ura, klimatizazioa, aireztapena eta babesteko bitartekoak.

– Informazioa ematea intzidentearen arriskuei buruz, albo-arriskuei buruz, herritarrek, ondasunek edo ingurumenak duten arriskuari buruz eta sarbide- aukerei eta instalazioen mozketei buruz.

– Koadranteak, gorabeheren orriak, lan-aginduak eta ekipoak kontrolatzeko fitxak.

– Arrisku bereziko eremuak edo lokalak in situ baloratzea.

Katastrofe naturaletan jendeari arriskuen berri emateko teknikak aplikatzea:

– Herritarrei abisatzeko mezuak eta abisuak egitea.

– Kaltetuei informazioa helaraztea.

– Kaltetuek mezuak ulertu eta jaso dituzten baloratzea.

Laguntza tekniko eta ekonomikoen eskaeren kudeaketa gainbegiratzea: laguntzak kudeatzeko administrazio-prozedurak; laguntza jasotzeko bideak eta horri buruzko dokumentazioa.

In situ gauzatutako esku-hartzeei buruzko txostenak egitea.

Katastrofeetan eremua birgaitzeko oinarrizko zerbitzuak, hornikuntzak eta azpiegiturak:

– Bideetan, banaketa-instalazioetan, kaleetan edo eraikinetan egon daitezkeen obrak edo gorabeherak, baldin eta lanerako mugak ekar baditzakete.

– Askotariko informazioa: intzidentearen arriskuak, albo-arriskuak, herritarrek, ondasunek edo ingurumenak duten arriskua, sarbide-aukerak eta instalazioen mozketak.

– Beste zerbitzu laguntzaile batzuen jarduerei buruzko txosten gehigarriak.

– Oinarrizko zerbitzuen funtzionamendua berrezartzea: lehengoratzeko jardun-protokoloak.

Animaliak bildu eta tratatzeari buruz indarrean den araudia; animaliak hartzeko eta tratatzeko zerbitzuak.

Laguntza-eskaerak kontrolatzeko prozedurak. Katastrofe-kasuetarako aseguru-konpentsazioen sistemak.

Indarrean dagoen araudia eta legeria errespetatzea.

Ezagutzak hobetzeko eta eguneratzeko interesa.

Prozedurak ordenaz eta garbitasunez gauzatzea.

5.– Lanbide-modulua: Arrisku teknologiko eta antropikoen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea

Kodea: 1505.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 132 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 9.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Esku hartzeko bitartekoak lan-eremura (intzidentearen lekura) eramango direla bermatzeko ekintzak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu; intzidente teknologiko eta antropikoen ondorioz sortutako arriskuak murrizten ditu, eta erantzun operatiboa koordinatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Intzidente teknologiko edo antropikoaren tipologia zehaztu du; horretarako, beharrezko informazioa eskuratu eta kontrastatu du (koordinazio-zentroa, sorospen-eskaerak, base espezializatuak eta beste batzuk), esku hartzeko jarraibideak eta esku hartzeko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak aztertu ditu, eta kudeaketa-programak eta datu-baseak aplikatu ditu.

b) Intzidente teknologiko edo antropikoaren bilakaeraren hipotesi bat baloratu du, informazioa inguruneko aldagaiekin kontrastatuz (iragarpen meteorologikoa denbora errealean, intzidenteen georreferentziazioa, pertsonen fluxua eta abar) eta informazio georreferentziatua eta arriskuak (arrisku kimikoak eta suteak) kalkulatzeko sistemak aplikatuz.

c) Langile eta bitarteko tekniko egokiak intzidentearen lekura eramateko modua zehaztu eta antolatu du, baliabideen katalogoaren eta eremu operatiboen arabera; horretarako, iristeko biderik seguruena aukeratu du, bideen bideragarritasuna egiaztatu du, isokrono posibleak aztertu ditu eta horietan gorabeherarik ez dagoela begiratu du, kartografia- eta nabigazio-teknikak erabiliz.

d) In situ baloratu ditu intzidentea behar bezala kontrolatzeko eta erasotzeko behar diren ekipo bereziak, makinak, ibilgailuak edo bestelakoak, egoera ebaluatzeko eta aztertzeko prozedurak aplikatuz.

e) Egoerari buruzko txostena bidali du koordinazio-zentrora, honako hauen berri emanez: benetako premiak, egoera eta egin beharreko ekintzak. Horrez gain, intzidenteari buruzko informazioa eskatu du, eta egoeraren txostenak aplikatzeko eta garatzeko prozedurak erabili ditu.

f) Ibilgailuak eta giza baliabideak leku jakin batean antolatu ditu, zer-nolako intzidentea den, eta horien kokapena gainbegiratu du, kontuan hartuta arriskuak murriztu behar direla eta erantzun operatibo eraginkorra eman behar dela, baliabide teknikoak eta giza baliabideak jarduteko eremuetan banatzeko teknikak eta prozedurak aplikatuz.

g) Eremuan edo bertara iristeko bidean esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekiko komunikazio eta koordinazio operatiborako lineak ezarri ditu, eta informazioa eman die egoerari, arriskuari, segurtasunari eta lehentasunei buruz; horrez gain, egin beharreko zereginak zehaztu ditu, eta erreminta telematikoak aplikatu ditu, hala nola ordenagailu eramangarriak, tabletak, satelite bidezko telefonoak, nabigatzaileak, GPSak, irrati-maiztasuneko ekipoak eta telefoniakoak.

2.– Intzidente teknologiko edo antropikoaren eremua kontrolatzeko ekintzak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu; horretarako, konfinatzeko eta ebakuatzeko neurriak zehazten ditu, eta presentzia- eta lan-sektoreak egituratzen ditu, erantzun operatiboa eta segurtasun-baldintzak optimizatzeko asmoz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) In situ baloratu ditu intzidentearen inguruneko baldintzak (faktore meteorologikoak, epe motz eta ertainerako iragarpenak, produktu eta substantzia edo gai arriskutsuek ingurumenean aurrera egiteko aukera eta abar), bilakaeraren garapena tenporizatuz eta dokumentazio-iturriak, fitxategiak edo laguntza-programak erabiliz, zehaztutako lan-estrategia mantentzeko edo aldatzeko.

b) Intzidentearen aitzinamenduaren simulazioa gainbegiratu eta gauzatu du, simulazio-programak eta teknikak aplikatuz eta faktore meteorologikoak eta elementu arriskutsuak (lehertzeko aukera, erradioaktibitatea eta toxikotasuna eta abar) neurtzeko ekipoak erabiliz.

c) Esku hartzeko eremuak mugatu ditu (beroa, epela edo hotza), arriskuen arabera, baita lehentasunak aztertzeko eta baloratzeko teknika egokiak ere.

d) Herritarrak ebakuatzeko eta konfinatzeko beharrak zehaztu ditu, hainbat elementuren arabera: intzidente teknologiko edo antropikoaren aitzinamendua, benetako baldintza meteorologikoak, lurzoruaren topografia eta alderdi teknologikoak.

e) Egiaztatu du unitateko eta parte hartzen duten beste zerbitzuetako kideen ekintzak egokiak direla esleitutako eremuetarako eta egon daitezkeen arriskuetarako; horretarako, besteak beste, eremuak balizatzeko eta seinaleztatzeko, igarobideak mugatzeko eta materialak pilatzeko prozedurak edo estrategiak aplikatu ditu, eta egiaztatu du bere agindupean dauden taldekideek ulertu eta ondo gauzatu dituztela.

f) Ebakuatzeko eta konfinatzeko zereginak gauzatu ditu, eta taldeari jakinarazi dio zer ekintza egin behar diren kanpoko kontaminazioa saihesteko, istripuen arriskua murrizteko eta zereginak azkar eta ordenaz egin ahal izateko.

g) Ezarritako eremuetarako behar diren babes-neurriak, bertara iristeko jarraibideak eta komunikatzeko jarraibideak zehaztu ditu, baita irtetean gunea deskontaminatu beharra dagoela ere; horren berri eman dio taldeari, eta egiaztatu du aginduak bete dituztela.

h) Bere ardurapeko taldeari informazioa eman dio, in situ, honako hauei buruz: arriskuak, babesteko beharrak, aurrera egiteko aukerak edo egoeraren bat-bateko aldaketa, langileek emandako alarma- eta ebakuazio-seinaleak, ihes egiteko bideak eta elkartze-puntua. Egiaztatu du, halaber, informazioa ondo ulertu dutela eta lanak behar bezala gauzatu dituztela, eta taldekideen iradokizunak entzun ditu.

3.– Intzidente teknologiko eta antropiko bat arintzeko eragiketak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu, segurtasun-prozedurak eta -neurriak ezarriz, baita laneko plana eta erabili beharreko bitartekoak ere, eremuan esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Intzidente teknologikoaren tipologiarako eta erabilgarri dauden baliabideetarako kontrol- eta arintze-taktika egokiena zehaztu du, analisi- eta ebaluazio-teknikak aplikatuz.

b) Jarraitu beharreko taktika, behar diren bitartekoak, segurtasun- eta kontrol-mekanismoak eta baldintzak aldatuz gero aplikatu beharreko ebakuazio-plana jakinarazi dizkie esku-hartzeko taldeei, jardunbide-sekuentziak laburbilduta, eta egiaztatu du azalpenak ulertu eta ondo gauzatzen dituztela.

c) Dinamika positiboak eratu ditu intzidente teknologiko edo antropikoa kontrolatzeko eta arintzeko maniobrak zuzentzeko, eta gauzatutako ekintzen emaitzak ebaluatu ditu.

d) Lan-plana aldatu du, hautemandako kontingentziak aintzat hartuta, erantzun operatiboa azkarra, segurua eta eraginkorra izan dadin, egoeraren eta erabilgarri dauden bitartekoen arabera.

e) Prozeduretan edo lan- eta segurtasun-planean ezarri gabeko ekintzak zehaztu eta kontrolatu ditu, ezarritako ekintza-plana hobetu dezaketela uste izan duenean.

f) Konfinatutako, kontaminatutako edo egoera dela-eta harrapatutako pertsonak arrisku-eremutik irtetean deskontaminatu egin direla gainbegiratu du, intzidentearen neurriaren araberako prozedurak aplikatuz.

g) Erabilitako ekipo, sistema eta erreminta guztiak deskontaminatu direla gainbegiratu du, eta berriz ere berehala erabiltzeko baldintza ezin hobetan erabilgarri jarri direla, basera itzultzeko bidean eragiketak egiteko aukera bermatze aldera.

4.– Ekipoak eta bitartekoak operatibora egokitzen direla bermatzen duten zereginak zuzendu eta gauzatzen ditu, baita aginteen erreleboak, erremate-zereginak eta intzidente teknologiko eta antropikoa amaitzeko lanak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Neurriak proposatu eta hartu ditu eremu operatiboko bitarteko teknikoen eta giza baliabideen erreleboak ondo egiten direla bermatzeko eta iraupen luzeko intzidente teknologiko edo antropikoetan garatutako erantzun-mailari eusteko, kontuan hartuta gertakaria luzatu egin daitekeela, egoerak okerrera egin dezakeela edo hori arintzean arazoak agertu daitezkeela.

b) Eragiketen dokumentazio-sistema planifikatu du, eragiketen eremuko agintearen erreleboa errazteko, eta, hartara, bitarteko tekniko berriak, kanpoko giza baliabideak eta lan-sektore berriak tartean sartzeko.

c) Tartean diren zerbitzuen laneko prozedurak, egitura hierarkikoa eta integrazio-aukerak ebaluatu ditu; horretarako, eremuan dauden eta intzidentean laguntzen ari diren beste zerbitzu batzuekin komunikatzeko eta koordinatzeko bitartekoak zehaztu ditu, eta gauzatu beharreko ekintzei eta behar diren laguntzei buruzko informazioa eman die, baita eragiketetarako interesgarria izan daitekeen bestelako informazio zehatz eta garrantzitsua ere.

d) Ordezko lan-plan bat egin du, baita segurtasun-plan bat ere; horretarako, kanpoko bitartekoekin koordinatu da (espezialistak, jardun-lantalde ezezagunak eta enpresetako langileak, besteak beste), salbuespenezko kontrol- eta arintze-neurriak ezartzeko disfuntzio kasuetan, aurrez ezarritako plana gauzatu ezin denean edo martxan jarritako neurriek ez dituztenean emaitza egokiak ematen.

e) Arrisku teknologiko edo antropikoek aurrera egiten dutenean esku-hartzaileei alerta goiztiarra emango zaiela bermatzeko beharrezko zaintza-neurriak ezarri ditu, zerbitzu guztietako esku-hartzaileei abisatzeko edo alerta emateko kodeak eta sistemak erabiliz.

f) Eragiketen zuzendaritza-erreleboa egin du, eta txosten bat eratu du, honako hauei buruzko informazioarekin: gauzatutako ekintzak, lortutako emaitzak, hautemandako arazoak eta beharrak.

g) Sektore edo lantaldeetako kide guztiei eman die taldearen edo sektorearen buruzagitzan izan den erreleboaren berri, baita arduradun berriaren, kokapenaren eta, hala badagokio, aginte-katearen berregituraketaren berri ere; horretarako, taldea informatu du, eta egiaztatu du egoera berria ondo ulertu dutela.

5.– Intzidente teknologiko edo antropikoak kaltetutako eremua kontrolatzeko eta lehen mailako birgaikuntza egiteko eragiketak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu, erabilera-, bizigarritasun- edo leheneratze-baldintza egokiak lortzeko; horretarako, enpresa edo zerbitzu espezializatuen laguntza koordinatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Istripuaren eremuan eragin daitezkeen albo-kalteak zehaztu ditu, hala nola bitarteko hidrikoa kutsatzea, sute-arriskua sortzea edo ingurune naturalean, instalazioetan eta jardueretan beste efektu negatibo batzuk izatea; horretarako, neurketa teknikoak aztertu edo fortuna-bitartekoak erabili ditu.

b) Zenbait ekintza goiztiar baloratu ditu (diluzioa, xurgapena, ponpatzea, errekuntza kontrolatua edo neutralizazioa), intzidentearen eremuan sortutako kalteak murrizte aldera; horretarako, zaintza-taldeek emandako informazioa aztertu du, baita arriskuen gaineko txostenak ere (industria-mailako arriskuak, herritarrenganako arriskuak eta egoeraren araberako arriskuak).

c) Lan-plan bat garatu du, izango dituen emaitza logikoak aurreikusita, eremu kaltetua ahalik eta denbora laburrenean birgaitzeko (lehen mailako birgaikuntza) eta bideak, jarduerak eta bestelako ekintza batzuk martxan jartzeko gutxieneko segurtasun-bermeekin; horretarako, kontuan hartu ditu eskura dituen bitartekoak eta horiek ezartzeko aukera teknikoak, baita eraikinen instalazioen mapak ere, honako instalazio hauek barnean direla: gasa, argia, ura, klimatizazioa, aireztapena eta babes-neurriak.

d) Elementuak leku batetik bestera mugitzeko eta dauden tokitik ateratzeko aurrez ezarritako ekintzak zuzendu ditu, aurrez ezarritako taktikak eta denbora-sekuentziak egokituz.

e) Kaltetutako edo kutsatutako espazioen, eraikinen edo lekuen lehen mailako saneamendua, berreskuratze-lana edo birgaikuntza-lana zuzendu ditu, eta bermatu du lan-teknika egokienak eta intzidentearen ezaugarrietarako ezarritako segurtasun-prozedurak aplikatu direla.

f) Norberaren edo besteen bizitza arriskuan jartzen duten animaliak edo intsektuak desagerrarazteko edo kentzeko zereginak zuzendu ditu, eta egiaztatu du jarduerak eraginkorrak direla eta arriskuak murriztu egin direla.

g) Ondorengo emaitzen txostenak eta jardueren parteak egin ditu, eta intzidentearen informazio grafiko eta kontzeptual guztia aztertu du, ondoren hobekuntza- edo aldaketa-balorazioak egiteko.

B) Edukiak:

1.– Intzidente teknologiko eta antropikoetako baliabideen mobilizazioa zuzentzea eta gainbegiratzea.

Intzidente teknologiko edo antropikoaren bilakaeraren simulazioa aplikatzea. Planak kudeatzeko eta abisuak kudeatzeko programak.

Esku-hartzeko arriskugarritasun-indizeak biltzeko eta kontrolatzeko eskuzko sistemak aplikatzea. Erradiometroak. Leherketa-neurgailuak eta beste neurketa-sistema batzuk.

Erabilerari eta mantentze-lanei buruzko eskuliburu teknikoak aplikatzea.

Intzidenteak, denborak, langileak eta baliabideak kontrolatzeko teknikak eta ekipo digitalizatuak aplikatzea eta erabiltzea.

Intzidente teknologikoaren jardun-eremuetan baliabide teknikoak eta giza baliabideak banatzeko teknikak eta prozedurak aplikatzea.

Arrisku teknologiko eta antropikoek eragindako larrialdietako esku-hartzeen zuzendaritza eta kontrola aplikatzea.

Intzidente teknologiko eta antropikoak:

– Indizeak hartzea eta kontrolatzea.

– Leherketa-neurgailuak.

– Beste neurketa-sistema batzuk.

Arrisku teknologiko eta antropikoek eragindako larrialdietako esku-hartzeen ezaugarriak.

Eremu kaltetuetako baliabideen banaketa: giza baliabideak eta baliabide teknikoak.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

2.– Intzidente teknologikoak edo antropikoak kontrolatzera bideratutako ekintzak zuzentzea eta gainbegiratzea.

Zentral nuklearren funtzionamendua.

Erabilera erradiologikoak dituzten beste instalazio batzuen funtzionamendua, kapsulatutako ekipamenduak eta sistemak hausteagatik edo huts egiteagatik sortutako arriskuak.

Larrialdi teknologikoetan jendea ebakuatzeko, konfinatzeko edo erreskatatzeko prozedurak aplikatzea, honako hauek barnean direla:

– Elementu kontaminatzaileak edo pertsonentzat eta ingurumenarentzat arriskutsuak izan daitezkeen elementuak neurtzea.

– Ingurunean arriskuak hautematea.

– Produktu, gai edo substantzia arriskutsuen ingurumeneko aitzinamendua baloratzea, horien bilakaeraren garapena tenporizatuz.

– Segurtasun-tarteak mantentzeko prozedurak, intzidenteen eta tartean diren gaien edo egon daitezkeen arriskuen arabera.

Arrisku teknologiko eta antropikoetan norberaren segurtasunerako aplikatu beharreko prozedurak aplikatzea, barnean direla honako hauek:

– Babes kolektiboko ekipoak: erabilera eta banaketa.

– Norbera babesteko ekipamenduak.

– Babes-ekipo bereziak.

– Erabilera-arriskuetarako alerta-ekipoak.

– Segurtasun eta zaintza aktiboko prozedurak.

Esku-hartzeak zuzentzeko eta kontrolatzeko prozedurak aplikatzea, barnean direla honako hauek:

– Lehentasunezko arauak eta ardurak.

– Eginkizunak eta ardurak.

– Berehalako erreakzioak.

– Arrazoiketa taktikoa.

Babesteko tekniken aplikazioa, irizpide erradiologikoen, kimikoen eta biologikoen arabera.

Intzidente motak eta tipologia: teknologikoak, kimikoak, biologikoak eta antropikoak.

Kutsatzaile kimiko eta biologikoen portaera, eta pertsonengan, ingurumenean edo instalazioetan duten eragina.

Dosiak, metatze-faktoreak, arriskuak eta beharrezko babesak.

Ebakuaziorako eta konfinamendurako segurtasun-prozedurak, eta horien lehentasunezko aplikazioa komunitatearen onerako, kaltetuen edo biktimen kontaminazio-mailen arabera.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

3.– Intzidente teknologikoak edo antropikoak arintzeko eragiketak zuzentzea eta gainbegiratzea.

Larrialdi teknologikoetan laneko prozedurak aplikatzea.

Hainbat teknika aztertzea: xurgapena, diluzioa, lekualdaketa, eustea, dikeen eraikuntza, barreiatzea, neutralizazioa, berriro likidotzea, gehiegizko paketatzea, buxatzea, errekuntza kontrolatua, estaltzea.

Intzidente teknologiko edo antropikoak arintzeko ekipoak eta sistemak in situ erabiltzea eta mantentzea.

Eremuko bitartekoak eta baliabideak erabiltzea.

Deskontaminazio-teknikak egiaztatzea:

– Pertsonak, ekipoak edo ingurumena deskontaminatzeko teknikak, prozedurak, ekipoak eta substantziak.

– Intzidente teknologiko eta antropikoetan langileak babesteko jantzi bereziak.

Sistematika aplikatzea lan-estrategiei buruzko erabakiak hartzean.

Intzidentea aztertzea eta informazioa biltzea: kuboa.

Segurtasun-tartea baloratzea.

Indarkeriazko erreakzioetarako lehen esku-hartzeko teknikak baloratzea (arrazoiak eta ondorioak).

Deskontaminazio-teknikak:

– Pertsonak, ekipoak edo ingurumena deskontaminatzeko teknikak, prozedurak, ekipoak eta substantziak.

– Intzidente teknologiko eta antropikoetan langileak babesteko jantzi bereziak.

Ekipo eta sistemen erabilera- eta segurtasun-eskuliburuak.

Perimetroa ezagutzea, sintesia, erabakiak. Maniobraren ideia.

Maniobra gauzatzea.

Maniobraren emaitzak.

Lurrunketa, biskositatea eta ureko, lurreko edo aireko dentsitateak. Materiaren egoera-aldaketak hainbat kausaren ondorioz. Garraiatzeko eta banatzeko edukiontziak.

Talkaren arrazoiak eta ondorioak: leherketak, kate-erreakzioak, talka-uhinak eta presioaren edo tenperaturaren bat-bateko beherakadak edo gorakadak biltegiratzeko eta garraiatzeko edukiontzietan.

Produktu arriskutsuak garraiatzeko, biltegiratzeko, banatzeko edo erabiltzeko araudia.

Protokoloak eta araudia betetzea, arriskuak prebenitzeko.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4.– Arrisku teknologiko edo antropikoek eragindako intzidenteetan ekipo eta bitarteko operatiboak zuzentzea.

Intzidente teknologiko eta antropikoak kontrolatzeko eta arintzeko zereginak egokiak eta etengabeak direla bermatzen duten esku-hartzeko prozedura eta ekipoak erabiltzea eta egokitzea:

– Kalteak murriztea intzidentearen eraginpean diren pertsonei, ondasunei edo ingurumenari begira.

– Erantzun operatiboari eustea giza baliabideei, baliabide teknikoei eta instalazioei dagokienez.

– Langileak eta bitartekoak behar bezala kudeatzeko datuak sortzea, baita estatistika interesgarriak ere.

– Esku-hartzeko unitatea antolatzea. Jardueren bilakaerari buruz informatzea eta komunikatzea.

– Segurtasun-arauak gainbegiratzea.

– Unitateko kideen gaitasunak ebaluatzea.

– Informatika-tresnetan datuak sartzea edo ateratzea.

– Esku-hartzaileak eta kaltetuak zaintzeko eta alerta goiztiarra emateko sistemak.

Lana eta zaintza, logistika eta hornikuntza, lan-denborak eta errotazio-beharrak antolatzeko planak egitea intzidente teknologiko eta antropikoetan.

– Larrialdi- eta segurtasun-zerbitzuen egitura hierarkikoa, horien jardunbidea, koordinazioko eta interrelazio operatiboko mekanismoak, funtzioak eta seinaletika hierarkikoa.

Hainbat faktoreren aurrean agertutako portaera: ahaleginak, faktore meteorologikoak, bero-kolpeak, deshidratazioa, arranpak, gehiegizko ahaleginak eta ahalmen fisiko eta psikikoen galera (alerta bisuala, entzumenezkoa edo sentsoriala, adibidez).

Mugak eta atseden hartzeko, hidratatzeko eta jateko beharrak.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Erabiltzaileekin erlazionatutako datu eta informazioak diskrezioz erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

5.– Intzidente teknologiko edo antropikoek kaltetutako eremuak kontrolatzeko eta horietan lehen mailako birgaitze-lanak egiteko eragiketak zuzentzea eta gainbegiratzea.

Erakundearen eta jarduera-esparruko beste erakunde laguntzaile batzuen arteko akordioak aplikatzea (jarduteko planak eta fitxa operatiboak), baita jarduera-esparrutik kanpoko erakundeekiko lankidetza-akordio eta -hitzarmenak ere.

Ingurumen-espazioak berreskuratzea, birgaitzea eta hobetzea.

Esku-hartze teknologikoetako luzaroko gehiegizko ahaleginak ekar ditzakeen ondorioak behatzea.

Jardute-planak eta fitxa operatiboak:

– Lanaren eragin-eremuarekin lotura duten larrialdi-planak.

– Langileen, ekipoen edo sistemen datu-baseak, baita substantzia arriskutsuenak ere.

– Arrisku-fitxak: industria-mailako arriskuak, herritarrenganako arriskuak eta egoeraren araberako arriskuak.

– Eraikinetako instalazio-mapak, barnean direla: gasa, argia, ura, klimatizazioa, aireztapena eta babesteko bitartekoak.

– Bideetan, banaketa-instalazioetan, kaleetan edo eraikinetan egon daitezkeen obrak edo gorabeherak, baldin eta lanerako mugak ekar baditzakete.

– Intzidentearen arriskuei buruzko informazioa: albo-arriskuak; herritarrek, ondasunek edo ingurumenak duten arriskuak, sarbide-aukerak eta instalazio-mozketak.

– Koadranteak, gorabeheren orriak, lan-aginduak eta ekipoak kontrolatzeko fitxak.

– Arrisku berezia duten eremuak edo lokalak.

Fluidoei, gasei, materialei eta substantziei eusteko eta horiek kentzeko prozedurak eta bitartekoak, baita instalazio eta ondasunek jasandako kalteak neutralizatzeko eta berreskuratzekoak ere.

Bestelako zerbitzuek edo kanpo-zerbitzuek zeregin horietan bete dituzten lan-funtzioak.

Animaliak hartzeko eta tratatzeko zerbitzuak.

Kiroleko eta laneko fisiologia eta elikadura intzidente teknologiko eta antropikoetako esku-hartze luzeetan, barnean direla honako hauek:

– Esku-hartze luzeetako baldintzatzaile fisiko eta psikikoak.

– Esfortzu luzeetarako elikadura eta hidratazioa.

– Gaitasunak galtzeko arriskua eta mugak, estres-egoeretan edo luzaroko ahaleginetan.

Babesak, jarduerak eta ingurunea berroneratzeko lanak, biltegiratzea eta garraioa. Segurtasun-baldintzak. Lanerako ingurumena eta lanaren antolamendua.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

6. lanbide-modulua: Baso-suteen eta agindutako erretzeen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea.

Kodea: 1506.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 132 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 10.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Sute-arriskuaren eguneroko ebaluazioa egiten du, motaren, bilakaeraren eta mailaren arabera; horretarako, iturri meteorologiko eta estatistikoetako datuak aztertzen ditu, eta baso-suteen eguneroko arriskuen indizeak kalkulatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eguneroko arrisku-indizeak egiteko behar diren datuak baloratu ditu, etengabeko informazioa aztertuz, hala nola AEMETek eta haren moduko iturriek emandako informazioa, sute-eremuko erregai-modeloak eta eremuko estatistikak.

b) Eguneroko arriskuaren indizeen emaitzak baloratu ditu, aztertzeko eta kalkulatzeko teknikak aplikatuz.

c) Arrisku-mapak egin ditu, bat etorriz eguneroko arrisku-indizeen emaitzen balorazioarekin.

d) Alerta-maila zehaztu du, eta tartean diren kolektiboei eta herritarrei jakinarazi die.

e) Baliabide egokiak banatu ditu, baso-suteen arriskuaren larritasunera egokituta.

f) Erabilera- eta jarduera-murrizketak aplikatu ditu arriskua aurreikusten den eremuan.

g) Sarbideak eta igarobideak mugatu ditu, eta ekintzak ulertu direla eta eraginkorrak direla egiaztatu eta gainbegiratu du.

2.– Baso-sutean erabili behar diren baliabideak eta bitartekoak aktibatzen ditu, berariaz baloratuz bai eremura iristeko denborak eta bideak, baita gertuko bitarteko eta baliabideen eraginkortasuna optimizatzeko beharrak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Baso-sutearen existentzia eta kokapena egiaztatu ditu, hainbat iturritatik jasotako informazioak kontrastatuz (zaintza-postuak, 112 larrialdi-zerbitzua eta partikularren deiak, besteak beste).

b) Baso-sutearen larritasuna ebaluatu du, honako hauek aintzat hartuta: erregaien mapak, baldintza meteorologikoak, eremuaren orografia, jendea bizi den lekuen eta eraikinen kokapena eta abar.

c) Sutea itzaltzeko behar diren bitartekoen kopurua eta mota zehaztu ditu, eta esku-hartzearen kostua eta eraginkortasuna baloratu eta optimizatu du.

d) Giza baliabideek eta bitarteko materialek sutea dagoen lekura iristeko behar den denbora zenbatetsi du, eta azkar esku hartzeko egokienak direnak zehaztu ditu.

e) Bidalitako baliabideen ezaugarri logistikoak baloratu ditu, horien eraginkortasuna bermatzeko.

f) Baso-sutearen bilakaera baloratu du etengabe, simulagailuak edo beste teknika batzuk erabiliz, baliabide berriak erabili behar diren erabakitzeko, suteak izan dezakeen hedapenaren arabera.

g) Lekualdatutako baliabideen segimendua egin du, posizionamendu globaleko sistemen bidez, haien kokapena ezagutzeko eta haien osotasuna eta segurtasuna zaintzeko.

h) Baso-sutea arintzeko eragiketak zuzendu eta gainbegiratu ditu, eta erantzun-prozedurak eta segurtasun-neurriak ezarri ditu, baita laneko plana eta erabili beharreko bitartekoak ere, eremuan esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

3.– In situ koordinatzen ditu baso-sutearen lekura joan diren talde operatiboen ekintzak; horrez gain, jarduteko eremuen zehaztapena baloratzen du, baso-sutearen ezaugarrien arabera, eta eraso-teknikak eta esku-hartzaileen segurtasuna gainbegiratzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Baso-sutearen mota baloratu du, ke-zutabearen kolorearen eta formaren arabera, honako hauek identifikatzeko: landaredi mota, errekuntzaren ezaugarriak, haizearen norabidea eta intentsitatea, eta ke-zutabeak izan dezakeen garapen konbektiboa.

b) Sutearen hedapenaren bilakaera baloratu du, agertokiko elementu topografiko eta orografikoen arabera (malda, esposizioa eta erliebea, besteak beste) eta egungo eta aurreikusitako baldintza meteorologikoen arabera (tenperatura, hezetasuna eta haizea, besteak beste).

c) Jarduteko eremuak eta sutearen sektoreak zehaztu ditu, aldez aurreko balorazioen arabera, sutea itzaltzeko eragiketen eraginkortasuna eta segurtasuna bermatze aldera.

d) Eraso-teknikak, erremintak, ekipoak eta segurtasun-neurriak zehaztu ditu, sugarrera gerturatzeko aukeren, erreminten ezaugarrien eta sutea itzaltzeko ekipoen arabera, besteak beste.

e) Etengabe ebaluatu du eraso-planarekin lortu nahi zen emaitza eta sutearen portaera, itzaltzeko estrategia aldatzeko eta baliabide gehiago eskatzeko.

f) Logistika-beharrak eta esku hartzen duten bitartekoen errelebo-beharrak baloratu ditu, erregai-, ekipo- eta erreminta-beharrak aztertuz, baita komunikazioko ekipoak, hornidura, atsedenaldiak eta ostatua ere, besteak beste.

g) Etengabe baloratu ditu sutea itzaltzen esku hartzen duten bitartekoen ihesbideak eta leku seguruak.

h) Herritarrengan izan ditzakeen eraginak ebaluatu ditu, ebakuatzeko, konfinatzeko eta trafikoa mozteko beharrak baloratuz, besteak beste.

i) Aginte-postu operatiboa, bitartekoei harrera egiteko zentroa eta itxarote-eremuak non egongo diren zehaztu du, suteak izan dezakeen bilakaeraren eta espero diren baliabideen arabera.

4.– Helikopteroz eta beste aireko baliabide batzuen bitartez garraiatutako bitartekoen jarduna in situ koordinatzen du baso-suteak itzaltzeko eta kontrolatzeko lurreko bitartekoekin; horretarako, talde operatiboen, erreleboen eta atsedenaldien behar logistikoak baloratzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sutera helikopteroz gerturatzeko fasean egoera arakatu eta ebaluatu du, ekipoa eta sutea itzaltzeko bitartekoak lurreratzeko eta ontziratzeko eremua baloratzeko.

b) Langileak eta sutea itzaltzeko bitartekoak ontziratzeko, garraiatzeko eta lurreratzeko maniobren segurtasuna eta eraginkortasuna gainbegiratu ditu.

c) Helikopteroko baldea edo azpialdeko andelaren mahuka-erdia jartzeko eta jasotzeko maniobraren segurtasuna eta eraginkortasuna gainbegiratu du, ura atzealdean kargatzeko lanetan.

d) Lehentasuna eman die aireko bitartekoen jardun-eremuei, horien ezaugarrien arabera eta sutearen motaren eta bilakaeraren motaren arabera.

e) Aireko bitartekoen babesa antolatu du, eta, besteak beste, lan-eremuko guneak, sutera sartzeko eta irteteko zirkuituak, ura kargatzeko puntuak eta depositua betetzeko puntuak zehaztu ditu.

f) Lurreko eta aireko bitartekoen jardunak koordinatu ditu, suteak itzaltzeko eraginkortasuna bermatzeko; horretarako, etengabeko komunikazioa izan du bitartekoekin, eta beharrezko zuzenketak egin ditu.

g) Aireko bitartekoak mobilizatzeko edo desmobilizatzeko beharra ebaluatu du; horretarako, kontuan hartu ditu sutearen bilakaera eta suteari dagokion aireko agertokia saturatzearen ondorioz arrisku-egoerak.

h) Helikopteroz garraiatutako bitartekoen eta beste aireko bitarteko batzuen behar logistikoak eta errelebo-beharrak baloratu ditu, sutean etengabeko jarduera bermatzeko.

5.– Baso-sutearen kausak eta esku hartzeko ekipoen eta bitartekoen jarduna ebaluatzen ditu; horretarako, suaren eragileak aztertzen ditu (direla antropikoak, direla jatorri naturalekoak) eta hipotesi kausala baloratzen eta kontrastatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aztergai duen eremuko suteen datu historikoak eta datu meteorologikoak kontrastatu ditu, ikerketaren abiapuntuko agertokia ezagutzeko eta sutearen jatorria zein izan daitekeen baloratzeko.

b) Sutearen perimetroa zehaztu du, ikerketari hasiera emateko, bat etorriz zehaztutako patroi geometrikoekin eta aplikatutako metodologiarekin.

c) In situ kontrastatu du sutearen abiapuntu posiblea, eta sua piztu duen eragilea baloratu du (dela antropikoa, dela jatorri naturalekoa).

d) Sutearen kausaren hipotesia zehaztu du, eta egiaztatu du baliozkoa dela.

e) Sutearen kausaren ebaluazioaren emaitza sartu du prebentzioaren plangintzan.

f) Objektiboki berregin du sutearen bilakaera, besteak beste honako alderdi hauek aztertuz: gainazala eta kaltetutako ondasunak, sutearen iraupena eta landaredi mota.

g) Objektiboki berregin du sutean esku hartu duten bitartekoen bitartekoen jarduna, besteak beste honako alderdi hauek aztertuz: bitarteko motak, esku hartzeko denborak eta eremuak, eta gorabeherak.

h) Kritikoki aztertu ditu eraso-planaren emaitza eta erabilitako baliabideak, eta sutea itzaltzeko lanen kostu ekonomikoa baloratu du, sutearen larritasunaren eta eraginen arabera.

i) Esku-hartzearen analisiaren emaitzak ebaluatu ditu, eta ondorioen eta gomendioen txostenak idatzi ditu, antzeko egoeretarako erreferentzia gisa balio dezaten.

B) Edukiak:

1.– Baso-sutearen arriskuaren eguneroko ebaluazioa.

Baso-sutea zer motatakoa den baloratzea.

Eguneroko arrisku-indizeak egitea.

Alerta-mailak identifikatzea.

Bitartekoak sailkatzea, alerta-mailaren arabera.

Kaltetutako eremuak irudikatzea eta grafikoki kontrolatzea.

Eguneroko arrisku-indize nagusiak. Eguneroko arrisku-indizeak egitean erabilitako aldagaiak.

Eguneroko arrisku-indizeek izan ditzaketen eraginak eta konbinazioak. Eguneroko arrisku-mapen motak.

Baso-suteengatiko alerta-mailen motak eta ezaugarriak.

Eguneroko arrisku-indizeen eta alerta-mailen arteko erlazioa.

Alerta-mailei lotutako erabilera- eta jarduera-murrizketa nagusiak.

Alerta-mailak eta horiei lotutako murrizketak gizarteari transmititzeko mekanismoak.

Suteak itzaltzeko bitarteko motak. Suteak itzaltzeko behar diren bitartekoen motak eta kopurua, alerta-mailaren arabera.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

2.– Sutea kontrolatzeko eta itzaltzeko baliabideak aktibatzea.

Baso-suteen motak ezaugarritzea.

Baso-suteak simulatzeko programa nagusiak erabiltzea.

Baso-suteak itzaltzeko bitartekoen behar logistikoak ondorioztatzea.

Baso-sutearen bilakaeraren etengabeko balorazioa egitea, bitarteko tekniko egokien bidez.

Suteak kaltetutako topografia aztertzea.

Baso-suteari buruz transmititu beharreko gutxieneko informazioa.

Baso-sute bati buruzko informazioa kontrastatzeko metodoak.

Baso-suteen motak. Lehen erasoko esku-hartzearen ezaugarriak eta beharrak.

Baso-sute baten mehatxupean dauden ondasun motak.

Erregai motak eta baso-suteetan duten portaera.

Topografia eta baso-suteen portaerarekin duen erlazioa.

Meteorologia eta baso-suteen portaeran duen eragina. Baso-suteak simulatzeko programa nagusiak. Funtzionamendua. Emaitzak.

Baso-suteak itzaltzeko bitarteko motak. Baso-suteak itzaltzeko bitartekoek lekualdatzeko behar dituzten gutxi gorabeherako denborak.

Iristeko behar den denbora zenbatesteko eta sutea itzaltzeko behar diren bitartekoak zehazteko erabilitako bitartekoak.

Aireko bitartekoen bidezko lekualdaketak. Lekualdatzeko protokoloak eta prozedurak, baso-suteetan esku hartzen duten bitarteko moten arabera.

Baso-suteak itzaltzeko bitartekoen behar logistikoak. Floten segimendua egiteko sistema nagusiak.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

3.– Koordinazio operatiboa in situ egiteko prozedurak.

Erremintak erabiltzeko teknikak aplikatzea: pulasky, aitzurra, McLeod, pala, pala txikia, gorguia, sua jotzekoa, aihotza, motozerra, leherketak itzaltzekoa, jario-zuzia eta motxila itzalgailua.

Makinak erabiltzeko teknikak aplikatzea: bulldozerra, autoponpa eta kamioi inudea, garraiorako eta baso-suteak itzaltzeko ibilgailuak.

Sutea itzaltzeko teknikak ezaugarritzea.

Baso-suteak itzaltzeko erabilitako estrategia eta taktika nagusiak aztertzea.

Krokisak egitea.

Baso-suteak itzaltzeko lanaren arrisku nagusiak ezaugarritzea.

Baso-suteak itzaltzeko erabilitako giza baliabide eta baliabide tekniko nagusiak.

Aireko bitartekoen motak eta erabilerak: hegazkin urlehortarrak, lurrean kargatzeko hegazkinak, hegazkin mistoak, helikoptero bonba-jaurtitzaileak, garraiorako eta suteak itzaltzeko helikopteroak eta koordinazio-, behaketa- eta komunikazio-hegazkinak.

Suteak itzaltzeko tekniken motak eta erabilera: zuzeneko erasoa (eskuzko erreminta, mahukak jartzea), zeharkako erasoa (kontrol-lineak, bi oinetarako lerroa, zabalgunea erretzea, suaren kontrako elementuak). Ura eta errekuntza atzeratzen duten produktu kimikoak erabiltzea eta aplikatzea.

Atzeragarri motak. Atzeragarriekin lan egiteko eskuliburuak. Uraren arrazoizko erabilera.

Baso-suteak itzaltzeko erabilitako estrategia eta taktika nagusiak. Baso-sutearen faseak. Ezaugarriak. Sutearen sektoreak eta azpisektoreak: aurrealdea, alboak, atzealdea etab. Mapa topografikoak interpretatzea (eskalak, maila-kurbak, altitudeak). Erabilitako teknika, erreminta eta bitarteko materialen batez besteko errendimenduak eta espero diren emaitzak.

Krokisak egitea: erabilitako sinbolo motak eta eskala egokien motak.

Suteei aurka egiteko antolaketa-egitura. Larrialdiak maneiatzeko sistemak. Hasierako erasoa. Eraso zabalagoa. Baso-sute handia.

Baso-suteak itzaltzeko lanen arrisku nagusiak. Baso-suteak itzaltzeko lanetarako prebentzio-jarraibideak. Baso-suteak itzaltzeko lanetarako segurtasun-arauak. Baso-suteak itzaltzeko lanen segurtasuna eta eraginkortasuna. Segurtasunaren eta eraginkortasunaren arteko lotura. Banakoaren eta taldearen erantzukizuna. Baso-suteetan tartean diren pertsonak babesteko eragiketak. Eragiketak seinaleztatzea eta garatzea.

Autobabeserako maniobrak.

Baso-sutearen komunikazio-arauak eta -protokoloak.

Igorgailu bidezko komunikazioen ezaugarriak, aeronautikako alfabetoa eta aireko bitartekoekin izaten diren komunikazioen ezaugarriak.

Baso-sute batean informazioa transmititzeko erabilitako bitarteko tekniko nagusiak.

Lanaldiei, gehienezko lan-denborei eta esleitutako langile nahiz bitartekoen gutxieneko atsedenaldiei buruzko lan-araudia.

Kategoria profesional nagusiak eta baso-suteetan esku hartzeko eredu-unitateen osaera.

Baso-suteak itzaltzeko lanean sortzen diren erantzun fisiologikoak:

– Gehiegizko esfortzuari eta hornidura-gabeziari loturiko ondorioak. Hartu beharreko neurriak.

– Baso-suteak itzaltzen aritzen diren pertsonen batez besteko energia-beharrak.

– Baso-suteak itzaltzen aritzen diren pertsonen batez besteko hidratazio-beharrak.

Hornidura motak. Gutxieneko eskakizunak.

Hornidura prestatzeko eta suteraino eramateko batez besteko denborak. Hornidura suteraino eramateko bitartekoak. Horniduren arteko gehienezko denborak.

Bitarteko logistikoen beharrizanak baso-suteetan.

Bitartekoek, ekipoek eta erremintek baso-suteetan izaten dituzten matxura nagusiak.

Baso-suteetan langileek dituzten ostatu-beharrak.

Baso-suteetan egon daitezkeen ostatuen tipologia. Gutxieneko eskakizunak.

Langileak ostatu-lekura eramateko batez besteko denborak.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4.– Helikopteroz garraiatutako bitartekoen eta aireko beste baliabide batzuen in situ koordinazio operatiboa.

Egoera ebaluatzea, helikopteroa sutera gerturatzen ari denean.

Aireko bitartekoen laguntza antolatzea, horien ezaugarrien arabera eta sutearen motaren eta bilakaeraren arabera.

Aireko bitartekoen laguntza antolatzea, eta honako hauek zehaztea, besteak beste: lan-eremuko guneak, sutera sartzeko eta irteteko zirkuituak, eta ura kargatzeko puntuak.

Suteen portaera, airetik behatuta.

Helikopteroetara igotzeko eta horietatik jaisteko eragiketak. Helibaldea eta azpialdeko andela jartzeko eragiketak. Langileak eta ekipoak/erremintak helikopteroetan garraiatzea. Eragiketen segurtasuna.

Erregaiak aireontzietan garraiatzeko araudia.

Aireko bitartekoen erabilerak: hegazkin urlehortarrak, lurrean kargatzeko hegazkinak, hegazkin mistoak, helikoptero bonba-jaurtitzaileak, garraiorako eta suteak itzaltzeko helikopteroak eta koordinazio-, behaketa- eta komunikazio-hegazkinak.

Aireko bitartekoak koordinatzeko beharrak. Behar logistikoak eta errelebo-beharrak.

Lurreko eta aireko bitartekoen arteko koordinazio-eragiketak. Koordinazio taktikoa. Lan-prozedurak. Segurtasuna.

Baso-suteetako eragiketei eragiten dien hegazkin zibilak erregulatzeko araudia.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

5.– Suteen kausak eta esku-hartzeetako talde operatiboak ebaluatzea.

Sutearen geometria zehaztea. Lurzoruan lan-eremuaren perimetroa zehazteko prozedurak.

Sutea norantz zabaltzen ari den adierazten duten aztarnak aztertzea. Kaloria-intentsitatea. Aitzinamendu-abiadura. Balioztatzeko metodoak. Sutea hasi den eremua lokalizatzea. Su-hartzearen bitartekoa eta kausa zehazteko proba fisikoak.

Emaitzei eta ikasitako lezioei buruzko txostenak egitea. Dokumentazioa.

Honako hauen balorazioa eta analisi kritikoa:

– Helburuak eta beharrak.

– Faseak: esposizioa, analisia eta ondorioak.

– Metodologia.

Dokumentazio teknikoa eta txostenak egitea.

Kostuak baloratzea.

Baso-suteak ikertzen dituzten langileak. Agintaritza-agenteak eta bestelakoak.

Parteak eta egoera-orriak. Gorabeherak. Kalteak. Datu meteorologikoak. Sute-datu historikoen erabilera.

Azalera txikiko suteak. Suak hartutako eremu txiki baten azterketa. Ebidentzia fisikoen metodoa. Azalera handiko suteak. Sutearen hedapen-eredu geometrikoak.

Sutearen garapena eta esku hartzen duten bitartekoen lana aztertzeko erremintak.

Informazio geografikoko sistemak.

Suteak itzaltzeko lanen kostuak.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

7. lanbide-modulua: Hiriko suteetako eta ohiko larrialdietako eragiketen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea.

Kodea: 1507.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 99 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 8.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Hiriko suteetako eta ohiko larrialdietako esku-hartzea programatzen du, intzidentearen informazioa aztertuz eta baliabide materialak eta sutera iristeko bideak baloratuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hasierako informazioa bildu du sutea sortu den lekuari, foku kopuruari, neurriei, arriskuan dauden eraikinen gertutasunari/urruntasunari, inguruan egon daitezkeen interes turistikoko eraikinei, zerbitzuei, industriei eta eremu kaltetuak suteak prebenitzeko dituen baliabideei buruz (hidranteak eta tutu lehorra, besteak beste).

b) Mota honetako larrialdietarako giza baliabideak esleitu ditu, zerbitzuaren prozeduraren arabera, izan ditzaketen espezializazioak eta funtzioak kontuan hartuta.

c) Larrialdi mota horretarako behar diren bitarteko materialak esleitu ditu (ibilgailuak, ekipamenduekin eta esleipenekin), horretarako ezarritako prozedurei jarraituz.

d) Larrialdiaren gunerako sarbide azkarrenera bideratzeko bide-fitxan, informazio egokia eta zehatza sartu du: eremuan larrialdietarako dauden baliabideak (hidranteak, tutu lehorrak eta aparkalekuak) eta arriskuak (transformadoreak, kutxa elektrikoak, komunikazio telefonikoen kutxak eta gas-eroanbideak, besteak beste).

e) Lantaldea babesteko eta autobabeserako materiala gainbegiratu du (NBE, ABE-AAE), suteari buruzko informazioaren ezaugarrien arabera.

f) Beste zerbitzu operatibo batzuk aktibatu ditu, horiekin koordinatzeko, sutearen lekura errazago iritsi ahal izateko.

g) Irteeraren berri eman dio koordinazio-zentroari, eta etengabe eguneratu ditu sutearen bilakaerari buruzko datuak, irudikatzeko eta geolokalizazio digitaleko gailuetan sartzeko (tableta, pada, telefono-gailu mugikorra eta pocketa, besteak beste).

h) Esleitutako lantaldeak sutearen lekura eraman ditu, hasierako baliabideekin eta biderik eraginkorrena erabiliz; horretarako, kontuan hartu du esku-hartze azkarrena ahalbidetzen duen semaforo-sarearekiko komunikazioa eta etengabe jaso du larrialdiko agertokiaren bilakaerari buruzko informazioa koordinazio-zentrotik.

2.– Sutea itzaltzeko esku-hartzea antolatzen du, sutearen tamaina eta esku-hartze eremuko baliabideak aztertuz eta jardute-planak eginez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) In situ baloratu ditu suteak eragindako kalteak; horretarako, kaltetuen edo intzidentearen sorreraren lekuko izan diren pertsonek emandako informazioarekin egiaztatu du bertara iritsi aurretik zuen informazioa, eta zuzenean behatu du intzidentea, esanguratsuak izan daitezkeen datuak biltzeko: biktimak, kaltetuak, intzidentearen hedadura, eraikinean kaltetutako egiturak, intzidentearen ingurunea, arrisku objektiboak eta erreskatea egin behar den guneko baliabideak.

b) Intzidentearen tamaina ebaluatu du, puntu kritikoenak identifikatuz (hartu beharreko berehalako neurriak, istripuaren lekuan esku-hartzea zaildu edo erraztu dezaketen faktoreak, esku-hartzean arrisku berrien ondorioz sor daitezkeen arazoak, bete behar diren helburuak, helburuok lortzeko aplikatuko diren metodo eta teknikak, aurrea hartzeko elementuak eta esku hartu behar duten ekipoak, besteak beste), eta, horrekin batera, eman daitekeen erantzuna ere aztertu du.

c) Jardute-planari buruzko erabakiak hartu, eta, horretarako, berariaz zehaztu ditu lehentasunez egin beharreko ekintzak (hornidura elektrikoaren mozketak, gasa, pertsonen erreskatea eta ebakuatzeko edo konfinatzeko neurriak, besteak beste), jardute-metodoa (zuzena, zeharkakoa eta gasak hoztea, besteak beste), teknikak, taktikak, oinarrizko maniobrak, agertokira egokitutako prozedurak eta esku-hartzaileen babes-mailak (NBE).

d) Segurtasun-eremuak ezarri ditu (eremu beroa, epela eta hotza), baita esku hartzen duten lantaldeak eta ibilgailuak kokatzeko eremuak eta aginte-mailen banaketa ere (estrategikoa, taktikoa eta operatiboa); horretarako, kontuan izan ditu eraikinaren altuera, esku hartzeko ekipoak eta kaltetutako jendea, besteak beste.

e) Jardute-plana jakinarazi die lantaldeei, eta lehentasunak ezarri ditu: helburuei buruzko informazioa ematea, istripu motaren araberako maniobrak egitea eta jardute-eremuen edo -zereginen arabera lantaldeei funtzioak eskuordetzea (eremuak seinaleztatzea dagozkien babes-mailarekin, hornidura elektrikoa moztea, gas-hornidura moztea, eremu beroko esku-hartze denborak kontrolatzea eta oxigeno-bonbonak aldatzea, besteak beste).

f) Esku-hartzearen zuzendaritza edo aginte-postu aurreratua (APA) non kokatuko den zehaztu du, etengabe komunikatuta egonda koordinazio-zentroarekin, eta esku-hartzea dirauen artean gainerako talde operatiboekin koordinatzeko erabiliko diren komunikazio-kanalak ezarri ditu.

g) Norbera babesteko ekipamenduen eta ABE-AAEen osaera eta ezaugarriak antolatu eta gainbegiratu ditu, bai, halaber, sutean taktikak eta maniobrak egiteko behar diren bitarteko, erreminta eta lanabesak eta giza baliabideen hornidura ere, erreskatean eta sutea itzaltzeko lanetan esku hartzen dutenen segurtasuna bermatzeko.

3.– Sutea itzaltzeko lanak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu, sutearen fokuaren eta erabilgarri dauden baliabideen ezaugarriak baloratuz, baita esku hartzeko eta zeregin eta ekipoak ezartzeko taktikak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-eremuen (beroa, epela, hotza) ezarpena gainbegiratu du, tartean diren substantzien ezaugarrien arabera.

b) Eremu beroaren ezarpena gainbegiratu du, eta azpieremuak markatu ditu, esku-hartzea sutearen arriskugarritasun-ezaugarrien arabera egiteko (elektrikoa, eraikina, industria, substantzia arriskutsuak, ibilgailuak).

c) Segurtasun-neurriak ezarri ditu: segurtasun-soka, bertatik irteteko segurtasun-jarduerak, elektrizitatea dagoenerako babes bereziko ekipoak (norberaren segurtasunerako elementuak eta isolatzeko materiala, besteak beste), eta NBE, AAE eta NEBK ekipoak.

d) Sutearen fokuaren ezaugarriak baloratu ditu, eta honako hauek ezarri ditu: eraso-lerroak (barrukoak eta kanpokoak), etxebizitzarako sarbidea eta, hala badagokio, kaltetuak ebakuatzeko modua, auzotarren babesa eta beste batzuk.

e) Eraso-lerro bakoitzerako lantaldeak zehaztu ditu, kontuan hartuta sutearen ezaugarriak eta tamaina (arrisku elektrikoa, eraikinaren barrualdea, substantzia arriskutsuak, industria-instalazioak eta ibilgailuak) eta taldeen gaitasunak.

f) Lantaldea zuzendu du, jarraibideak emanez eta esku hartzen duten profesionalen artean zereginak banatuz eta erantzukizunak esleituz; horretarako, kontuan hartu ditu esku-hartzaile bakoitzaren espezifikotasuna eta espezialitatea (ezagutzak eta trebetasunak) eta argi zehaztu du nork arduratu behar duen informazioa zabaltzean kanalaren, telefonoaren edo eskura duen beste edozein bitartekoren bidez.

g) Sutea itzaltzeko lanak gainbegiratu eta zuzendu ditu etxebizitzetan, lokaletan, ibilgailuetan eta industria-nabeetan, taktikak eta esku-hartzearen helburuak berriro ebaluatuz, eremu beroan dauden esku-hartzeko taldeek emandako informazioaren arabera.

4.– Aginte-erreleboetan ekipoak eta bitartekoak ekintza-planera ondo egokitzen direla bermatzeko behar diren zereginak zuzentzen eta gauzatzen ditu, baita hiriko sutea erabat itzaltzeko eta amaiera emateko zereginak ere, segurtasun-baldintzetan, jarduerak ebaluatzeko txostenak eginez eta eragiketaren erreleboa dokumentatzeko sistemak proposatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eremu beroan, suarekin kontaktuan, dauden esku-hartzeko taldeen erreleboa eta atsedenaldia antolatu eta gainbegiratu ditu, arrisku pertsonalak saihesteko ezarritako protokolo eta prozeduren arabera, kontuan hartuta sutea luzatu egin daitekeela, egoerak okerrera egin dezakeela edo sutea arintzearen ondoriozko arazoak ager daitezkeela.

b) Egoera berriro ebaluatu du, eta esku-hartzearen maila aldatzeko eta larrialdiko plan espezifikoa aktibatzeko beharrari buruz informatu du.

c) Sutearen zuzendaritzaren erreleboa egin du, eta honako informazio hau eman dio sartu den zuzendaritzari: egindako eragiketak, gauzatutako ekintzak, lortutako emaitzak, hautemandako arazoak eta beharrak, baita beste zerbitzu laguntzaile batzuetako arduradunak ere. Halaber, egoerari buruzko txostenak eman dizkie arduradun horiei.

d) Bitartekoen esleipena egokitu du, bat etor dadin egoera berriarekin eta hiriko sutearen mailarekin; horretarako, eragiketen eremutik kanpoko bitarteko teknikoak eta giza baliabideak erabili ditu, lan-sektore berriak gehituta, larrialdira aginte berriak sartzearen ondorioz.

e) Tartean diren zerbitzuen laneko prozedurak, egitura hierarkikoa eta integrazio-aukerak ebaluatu ditu; horretarako, intzidentean laguntzen ari diren beste zerbitzu batzuekin komunikatzeko eta koordinatzeko bitartekoak zehaztu ditu, eta gauzatu beharreko ekintzei eta behar diren laguntzei buruzko informazioa eman die, baita eragiketetarako interesgarria izan daitekeen bestelako informazioa ere.

f) Berriro definitu ditu bai lan-plana, baita segurtasun-plana ere; horretarako, kanpoko bitartekoekin koordinatu da (espezialistak eta enpresetako langileak, besteak beste), hiriko sutea kontrolatzeko eta arintzeko neurriak ezartzeko disfuntzio kasuetan edo martxan jarritako neurriek ez dituztenean emaitza egokiak ematen.

g) Sektore edo lantaldeetako kide guztiei eman die taldearen edo sektorearen buruzagitzan izan den erreleboaren berri, baita arduradun berriaren, kokapenaren eta, hala badagokio, aginte-katearen berregituraketaren berri ere; horretarako, taldea informatu du, eta egiaztatu du egoera berria ondo ulertu dutela.

5.– Hiriko suteak kaltetu duen eremuko kontrol- eta birgaitze-lanak zuzentzen eta gainbegiratzen ditu; horretarako, enpresa edo zerbitzu espezializatuen koordinazioa edo laguntza baloratzen du, erabilera-, bizigarritasun- eta lehengoratze-baldintza egokiak ahalbidetzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sutearen eremuan eragin daitezkeen albo-kalteak zehaztu ditu, hala nola etxebizitza galtzea edo instalazioetan eta jardueretan beste ondorio negatibo batzuk izatea; horretarako, neurketa teknikoak edo fortunakoak aztertu ditu.

b) Zenbait ekintza goiztiar baloratu ditu (diluzioa, xurgapena, ponpatzea, errekuntza kontrolatua edo neutralizazioa), intzidentearen eremuan eragindako kalteak murrizte aldera; horretarako, esku hartzeko taldeek emandako informazioa aztertu du, baita arriskuen gaineko txostenak ere (industria-mailako arriskuak eta egoeraren araberako arriskuak).

c) Lan-plan bat garatu du, izango dituen emaitza logikoak aurreikusita, eremu kaltetua ahalik eta denbora laburrenean birgaitzeko (lehen mailako birgaikuntza) eta hornidurak, jarduerak eta bestelako ekintza batzuk martxan jartzeko, gutxieneko segurtasun-bermeekin; horretarako, kontuan izan ditu erabilgarri dituen bitartekoak eta horiek ezartzeko aukera teknikoak, baita eraikinen instalazioen mapak ere, honako instalazio hauek barnean direla: gasa, argia, ura, klimatizazioa, aireztapena eta babes-neurriak.

d) Suteak sorrarazitako substantzia arriskutsuak lekualdatzeko eta kentzeko aurrez ezarri diren ekintzak zuzendu ditu, eta behatu du aurrez ezarritako taktikak eta denbora-sekuentziak egokiak direla.

e) Kaltetutako espazioen, eraikinen edo lekuen saneamendu-, lehengoratze- edo lehen mailako birgaikuntza-lanak zuzendu ditu, eta bermatu du lan-teknika egokienak eta intzidentearen ezaugarrietarako ezarritako segurtasun-prozedurak aplikatu direla.

f) Orientabidea eman die kaltetuei, aseguru-konpainietan egin beharreko erreklamazioak izapidetzeko eta adituen azterketak egiteko, besteak beste, eta egiaztatu du emandako informazioa ulertu dutela.

g) Sutearekiko kalteberatasun handiena duten pertsonak detektatu ditu, eta orientabidea eman die, gizarte-zerbitzuen laguntza jaso dezaten.

h) Ondorengo emaitzen txostenak eta jardueren parteak egin ditu, eta intzidentearen informazio grafiko eta kontzeptual guztia aztertu du, ondoren hobekuntza- edo aldaketa-balorazioak egiteko.

B) Edukiak:

1.– Hiriko suteetako eta ohiko larrialdietako esku-hartzea programatzea.

Lurraldea ezaugarritzea eta aztertzea: azpiegiturak, sarbideak, kalteberatasuna eta beste batzuk.

Irudikapen grafikoko sistemak erabiltzea, CAD erakoak. Informazio geografikoko sistemak erabiltzea, GIS erakoak, irakurketa egiteko.

Planoak egitea, planoak barne hartuz.

Lurraldea ezagutzea:

– Kokapena.

– Biztanleria-datuak.

– Azpiegiturak, komunikazio-bideak eta sarbideak.

– Jarduera ekonomikoak eta produktiboak.

– Oinarrizko zerbitzuak.

– Kalteberatasun-analisia: arrisku bereziak eta espezifikoak.

Suteak itzaltzeko zerbitzua:

– Gaitasunak eta funtzioak.

– Larrialdien tipologia eta ibilgailu nahiz baliabideen esleipena.

– Komunikazio-sistemak larrialdietan: funtzioak eta erantzukizunak. Esku-hartzeetako kontrol-aginteak. PDCA zikloa: planifikatu, antolatu, zuzendu, kontrolatu eta ebaluatu. Agintearen konpetentzia generikoak.

– Agintea larrialdi-zerbitzuetan.

– Segurtasuna eta babes-neurriak, larrialdien mailaren eta edukien arabera.

Larrialdietara iristea:

– Iristeko eta lekua ebakuatzeko bideak ezagutzea.

– Segurtasunez gidatzea.

– Kartografia: planoak irakurtzea, koordenatuak kokatzea eta distantziak eta norabideak kalkulatzea, besteak beste.

– Posizionamendu globaleko sistemak (GPS) erabiltzea.

– Irudikapen grafikoko sistemak, CAD erakoak. Informazio geografikoko sistemak, GIS erakoak, planoak irakurtzeko eta egiteko, datuak sartzeko eta abar.

Suhiltzaile-zerbitzuen larrialdi arruntak:

– Motak.

– Ezaugarriak.

– Baliabideen esleipena.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Erabiltzaileekin erlazionatutako datu eta informazioak diskrezioz erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldearekin koordinazioan eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

2.– Hiriko suteak itzaltzeko esku-hartzea antolatzea.

Informazioa biltzea eta seinaleak behatzea, laneko hipotesia eraikitzeko oinarri gisa. Teknikak.

Jardute-plana ezartzea:

– Aginte-mailak: zuzendaritza operatiboa, zuzendaritza taktikoa eta zuzendaritza estrategikoa.

– Eremuak banatzea eta seinaleztatzea (eremu beroa, epela eta hotza).

– Baso-suteak itzaltzeko teknikak.

Babesteko eta autobabesteko bitartekoak erabiltzea (NBE, AAE eta beste batzuk), eta arriskuak murriztea.

Informazioa biltzeko eta seinaleak behatzeko teknikak.

Esku-hartze bakoitzean aplikatzen diren baliabideak.

Esku-hartzeko aginte- eta kontrol-teknikak, eta mugak:

– Informazioa.

– Ebaluatzea.

– Jardute-planari buruzko erabakia. Diagnostikoa eta jardunbidea.

– Agindu grafikoak. (SITAC).

Eraikinen egiturazko elementuak:

– Eraikuntzaren patologiak.

– Larrialdi-zerbitzuen jardun nagusiak eraikinen egituran.

Larrialdietako informazioa eta komunikazioa.

Zerbitzuari jarraipena ematea, aldi berean beste larrialdi batzuk gertatzen direnean.

Tartean diren gainerako agentziak eta zerbitzuak (polizia, osasun-langileak eta beste batzuk).

– Koordinazioa.

– Baliabideen aprobetxamendua.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldearekin koordinazioan eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

3.– Hiriko suteak itzaltzeko lanak zuzentzea eta gainbegiratzea.

Hiriko suteak itzaltzeko zerbitzuaren taktikak, teknikak eta prozedurak aplikatzea.

Suteari aurre egiteko behar diren ibilgailuak, materialak eta lanabesak ezaugarritzea.

Hiriko suteak itzaltzeko zerbitzuaren taktikak, teknikak eta prozedurak:

– Arrisku elektrikoa dagoenean.

– Substantzia arriskutsuak daudenean.

– Industria-instalazioetan.

– Itsasontzietan.

– Garraio-istripuetan.

– Altuera handiko eraikinetan.

– Garajeetan eta sestra azpian.

– Aireontzietan.

– Beste egoera batzuetan.

Suteari aurre egiteko behar diren ibilgailuak, materialak eta lanabesak.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldearekin koordinazioan eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4.– Hiriko suteak itzaltzeko ekipo eta bitarteko operatiboak zuzentzea.

Larrialdietan zuzendaritza- eta aginte-teknikak eta horien mugak aplikatzea:

– Informazioa eta komunikazioa.

– Lantaldeen ekintzen segimendua.

– Atsedenaldiak eta hornikuntza programatzea.

Larrialdi baten maila aldatzea: berriro planifikatzea; ekipoak, lantaldeak eta baliabideak berriro antolatzea, helburua lortzeko; larrialdiaren segimendua zuzentzea (baliteke maila-aldaketaren ondorioz agintea ere aldatzea) eta kontrolatzea, erabakitako aldaketen arabera.

Larrialdietako zuzendaritza- eta aginte-teknikak eta horien mugak:

Berriro planifikatzeko metodologia.

Plangintza berrian dauden aldaketa estrategikoen kontrola eta segimendua.

Arriskuen tipologia eta horiei erasotzeko modua.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Doitasunez lan egitea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldearekin koordinazioan eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

5.– Suteak kaltetutako eremua kontrolatzeko eta birgaitzeko eragiketak zuzentzea eta gainbegiratzea.

Esku-hartzeari buruzko txostena egitea.

Larrialdi batean esku hartzen duten lantaldeen analisi operatiboa egitea.

Larrialdi batean esku hartzen duten lantalde operatibo desberdinak. Funtzioak eta koordinazioa.

Larrialdietako esku-hartzeari buruzko txostena, zerbitzuarentzat.

Pertsonaren baldintzetara egokitzeko interesa izatea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldearekin koordinazioan eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

8. lanbide-modulua: Salbamendu- eta erreskate-eragiketen gaineko esku-hartzea gainbegiratzea.

Kodea: 1508.

Kurtsoa: 2.

Iraupena: 200 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 10.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Salbamendu eta erreskateko esku-hartzeak antolatzen ditu, eragiketa-guneko geografia- eta biztanleria-ezaugarriak, lantaldeak eta bitarteko- eta baliabide-premiak aztertuz eta esku-hartzea planifikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Esku-hartzearen espazioa eta bilatze- eta kokatze-prozedurak zehaztu ditu, hainbat iturritatik lortutako informazioa baloratuz (desagertutako pertsona, ahaideak eta beste larrialdi-zerbitzu batzuk, besteak beste); aintzakotzat hartu ditu, halaber, inguruan zer orografia zegoen, nolako baldintza meteorologikoak zeuden, desagertutako pertsonek zer ezaugarri zituzten eta istripua egunaren zer tartetan gertatu den.

b) Bilaketa-eragiketaren guneak zehaztu ditu, kokalekua zehazteko gehieneko erradioa zedarrituz eta mapa batean kokatuz zehaztutako guneko bilaketa-segmentuak, inguruko mugarri geografikoetatik abiatuta.

c) Eragiketako aginte estrategiko, taktiko eta operatiboaren erantzukizunak eta antolamendua zehaztu ditu, bilaketa-eragiketa gauzatzeko.

d) Prozedura operatiboak eta bilaketa-taldeen egitura eta osaera ezarri ditu, honako hau balioetsiz: jardueren lehenespena, miaketa-bideak, uretako guneetako balizajea, lehorrean edo uretan bilatzeko estrategiak (orokorrak edo berariazkoak), bilaketa egiteko interesgarria izan daitekeen informazioa lortzeko guneak eta arakatutako guneak jakinarazi eta markatzeko prozedurak.

e) Bilaketa-taldeen gutxieneko hornidura- eta segurtasun-materiala ezarri du, taldeotako bakoitzaren oinarrizko eraginkortasuna bermatze aldera.

f) In situ identifikatu ditu kaltetuen salbamendu- eta erreskate-zereginak egoki gauzatzeko behar diren elementuak: talde berezien premiak, makineria, ibilgailuak eta beste hainbat elementu; horrez gain, egoera ebaluatu eta aztertzeko prozedurak aplikatu ditu.

g) Egoerari buruzko txostena bidali dio koordinazio-zentroari, benetako premiak, egoera eta gauzatu beharreko ekintzak jakinarazteko eta intzidenteari buruzko informazioa eskatzeko, eta esku-hartzea etengabe berraztertzeko eta erabakiak hartzeko aukera emango duten prozedurak erabili ditu, egoerari buruzko txostenak aplikatu eta egiteko.

h) Komunikazio eta koordinazio operatiboko lineak ezarri ditu, kaltetutako eremuan edo bertara iristeko bidean beste esku-hartzaile batzuekin batera lanean jarduteko (Estatutako segurtasun-kidegoak eta -indarrak, osasun-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak eta eskumeneko beste zerbitzu publiko batzuk); horretarako, egoeraren, arriskuen, segurtasunaren eta lehentasunen berri eman die, eta bakoitzak egin beharreko zereginak mugatu ditu, baita erreminta telematikoak erabili ere (ordenagailu eramangarriak, PC tabletak, satelite bidezko telefonoak, nabigatzaileak, GPSak, irrati-maiztasuneko ekipoak eta telefonia, besteak beste).

i) Ikusi badu martxan jarritako ekintza-planari ezinezkoa zitzaiola biktima bilatzea eta haren kokalekua zehaztea, plan operatiboaren maila igotzea erabaki du, informazio edo zantzu berriak berrebaluatuta, eta, horren arabera ebatzi du baldintza, bitarteko, zerbitzu eta esku-hartzeko talde berriak gehitu behar ote ziren.

2.– Altuerako erreskate- eta salbamendu-eragiketak zuzentzen ditu, esku hartzeko taktika eta teknikak zehaztuz eta kontingentziei erantzuteko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lantaldeko kideak istripuaren gunera eraman bitartean esku-hartzeari buruzko hipotesia formulatu du, istripuaren gunera iritsi aurretik, koordinazio-zentroak hainbat iturritatik bildutako informazioaren bitartez; esaterako, biztanleek istripuaren gertaerari eta haren zenbait agerpeni buruz telefonoz emandako abisuetatik, lurraldearen ezagutzatik eta aurrez antzeko istripuetan hartutako eskarmentutik.

b) In situ egiaztatu du aldez aurretik zuen informazioa, baita esku-hartzeko taldeek esku-hartzearen gunera joan bitartean agertu den informazio berria ere, koordinazio-zentroak emandakoa edo istripuaren gertalekua miatu ostean lortutakoa, kaltetuek edo intzidentearen sorreraren lekuko izan direnek emandako edo zuzeneko behaketatik lortutako informazioa gehitzeko eta honako hauei buruzko beste datu garrantzitsu batzuk lortzeko: biktimak eta kaltetuak, intzidentearen hedadura, intzidentearen gertalekuaren inguruak, arrisku objektiboak eta erreskate-guneko baliabideak.

c) Intzidentearen tamaina ebaluatu du, puntu kritikoenak identifikatuz (hartu beharreko berehalako neurriak, esku-hartzea zaildu edo erraztu dezaketen istripuaren lekuko faktoreak, esku-hartzean arrisku berrien ondorioz sor daitezkeen arazoak, bete behar diren helburuak, helburuok lortzeko aplikatuko diren metodo eta teknikak, aurrea hartzeko elementuak eta esku hartu behar duten ekipoak, besteak beste), baita eman daitekeen erantzuna ere.

d) Jardute-planari buruzko erabakiak hartu, eta honako hauek zehaztu ditu: lehentasunez egin beharreko ekintzak, jarduteko metodoa, gertalekura egokituta aplikatu beharreko teknika, taktika eta maniobra oinarrizkoak eta prozedurak, esku-hartzaileentzako babes-mailak (NBE), segurtasun-eremuen ezarpena (eremu beroa, epela eta hotza), esku hartzen duten lantaldeen kokalekua eta aginte-mailen banaketa (estrategikoa, taktikoa eta operatiboa).

e) Jardute-plana jakinarazi die lantaldeei, eta lehentasunak zehaztu ditu: helburuei buruzko informazioa ematea; istripuaren arabera zer maniobra egin behar diren zehaztea; lantaldeko kideei funtzioak eskuordetzea (jardun-eremuen edo zereginen arabera); guneak seinaleztatzea, bakoitzari dagokion babes-mailarekin; hala behar izanez gero, aginte-postu aurreratua (APA) ezartzea –han kokatuko baita esku-hartzearen zuzendaritza, betiere kontrol-zentroarekiko harremanetan–, eta esku-hartzean erabiliko diren komunikazio-kanalak ezartzea.

f) Biktimak erreskatatu eta salbatu du, igotzeko, jaisteko eta hegaletik erasotzeko maniobrak aplikatuz, egoeraren arabera egokiak diren segurtasun-neurri eta baliabide materialekin, eta ahaleginak egin ditu larrialdia amaitu arte biktimak lasai mantentzeko.

g) Erreskateak iraun bitartean, esku-hartzeko taldeen kontrola izan du; hala, aginduak betetzen diren jakiteko segimendua egin du; karga fisiko handieneko osagaien energia-kontsumoa zaindu du, txandak ezartzeko, eta etengabe komunikatu da koordinazio-zentroarekin, bai ezarritako komunikazio-kanalen bitartez bai APArekin ere, helburuen lorpenari edo aurkitutako ezustekoei buruzko informazioa emateko edo baliabide gehiago eskatzeko.

h) Ordenatuki jaso ditu esku-hartzean erabilitako material guztiak, eta prest utzi ditu beste edozein gorabeheratarako; kaltetutako edo matxuratutako elementuei dagokienez, gorabehera-txosten bat prestatu du horiek berrezartzeko.

i) Esku-hartzeari buruzko txostena egin du, eta hortxe jaso ditu lantaldeari eta esku-hartzeko beste talde operatiboei buruzko alderdiak, biktimei buruzkoak, larrialdiaren kausa izan litezkeenak eta gauzatutako jarduerak.

3.– Hondoratzeetan, elur-jausietan edo lur azpian harrapatuta geratu direnak erreskatatzeko eta salbatzeko eragiketak zuzentzen ditu, esku hartzeko taktika eta teknikak zehaztuz eta kontingentziei erantzuteko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lantaldeko kideak istripuaren gunera eraman bitartean esku-hartzeari buruzko hipotesia formulatu du, istripuaren gunera iritsi aurretik, koordinazio-zentroak hainbat iturritatik bildutako informazioaren bitartez: biztanleek istripuaren gertaerari eta haren zenbait agerpeni buruz telefonoz emandako abisuetatik, eguraldiari buruzko informaziotik, lurraldearen ezagutzatik eta aurrez antzeko istripuetan hartutako eskarmentutik. Larrialdiaren gertalekura iritsitakoan, hipotesia egiaztatu eta zabaldu du, lekuan bertan dauden pertsonek emandako informazioaren bitartez, zuzeneko behaketaren bidez eta erreskatea egin behar den guneko arrisku objektiboak eta baliabideak in situ aztertuz.

b) Intzidentearen tamaina ebaluatu du, puntu kritikoenak identifikatuz (hartu beharreko berehalako neurriak, istripuaren lekuan esku-hartzea zaildu edo erraztu dezaketen faktoreak, esku-hartzean arrisku berrien ondorioz sor daitezkeen arazoak, bete behar diren helburuak, helburuok lortzeko aplikatuko diren metodo eta teknikak, aurrea hartzeko elementuak eta esku hartu behar duten ekipoak, besteak beste), eta, horrekin batera, eman daitekeen erantzuna ere aztertu du.

c) Jardute-planari buruzko erabakiak hartu, eta honako hauek zehaztu ditu: lehentasunez egin beharreko ekintzak, jarduteko metodoa, gertalekura egokitutako teknika, taktika eta maniobra oinarrizkoak eta prozedurak, esku-hartzaileentzako babes-mailak (NBE), segurtasun-eremuen ezarpena (eremu beroa, epela eta hotza), esku hartzen duten lantaldeen kokalekua eta aginte-mailen banaketa (estrategikoa, taktikoa eta operatiboa).

d) Jardute-plana jakinarazi die lantaldeei, eta lehentasunak ezarri ditu: hots, helburuei buruzko informazioa ematea; lurpean dauden pertsonak erreskatatzeko egin beharreko maniobrak zehaztea; lantaldeko kideei funtzioak eskuordetzea (jarduteko eremuen edo zereginen arabera); guneak seinaleztatzea, bakoitzari dagokion babes-mailarekin; aginte-postu aurreratua (APA) ezartzea –hortxe kokatzen baita esku-hartzearen zuzendaritza, kontrol-zentroarekin eta esku hartzen duten taldeekin harremana mantentzeko–, eta esku hartzean lortutako helburuen edo behar diren baliabideen segimendua egiteko erabiliko diren komunikazio-kanalak ezartzea.

e) Gainazaletik esku hartu du biktimen kokalekua zehazteko, egiturak behatuz, barrutiko ahotsak edo laguntza-deiak entzunez, txakurren bidez edo biktimen kokalekua zehazteko bitarteko teknologikoak erabiliz, biktimen erreskateari eta salbamenduari ekin aurretik.

f) Gertaeraren gunea seinaleztatu du, eta azpieremuak markatu ditu, hondakinak edo elurra kentzen hasteko edo, zuloguneak badaude (leizeak), argi- eta oxigeno-baldintzak egiaztatzeko, teknika eta maniobra egokiak aplikatuz eta lurpean harrapatutako pertsonentzako nahiz esku-hartzaileentzako segurtasun-neurriak eta egoera bakoitzerako egoki diren baliabide material eta lanabesak erabiliz, betiere aurreko faseetan behatutako arriskuak ez areagotzen ahaleginduz.

g) Talde operatiboa sortu du, APArekin etengabeko harremanean, senideei, hedabideei eta agintariei erantzuteko, biktimen kokalekua zehaztu behar duten esku-hartzeko taldeen lasaitasuna eta kontzentrazioa bermatuz, biktimen egoera zein den jakin eta erreskatea gauzatu haien oinarrizko beharrak ase ahal izateko.

h) Erreskate-teknikak eta oinarrizko salbamendu-maniobrak aplikatu ditu (biktimak lokalizatu ostean), eraikin-hondoratzeetan, elur-jausietan eta kobazulo edo zuloguneetan, prozeduren arabera eta biktima bakoitzak jaso duen inpaktu mota bakoitzera egokituta (adibidez, igotze-maniobrak, pluritraumatismoak dituen biktima bat gainazalera igotzeko).

i) Ordenatuki jaso ditu esku-hartzean erabilitako material guztiak, eta prest utzi ditu beste edozein gorabeheratarako; kaltetutako edo matxuratutako elementuei dagokienez, gorabehera-txosten bat prestatu du horiek berrezartzeko.

j) Esku-hartzeari buruzko txostena egin du, eta hortxe jaso ditu lantaldeari eta esku-hartzeko beste talde operatiboei buruzko alderdiak, biktimei buruzkoak, larrialdiaren kausa izan litezkeenak eta gauzatutako jarduerak.

4.– Trafikoko eta garraiobideen istripuetako erreskate- eta salbamendu-eragiketak zuzentzen ditu, esku hartzeko taktika eta teknikak zehaztuz eta kontingentziei erantzuteko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lantaldeko kideak istripuaren gunera eraman bitartean esku-hartzeari buruzko hipotesia formulatu du, istripuaren gunera iritsi aurretik, koordinazio-zentroak hainbat iturritatik bildutako informazioaren bitartez: herritarrek istripuaren gertaerari eta horren zenbait agerpeni buruz telefonoz emandako abisuetatik, eguraldiari buruzko informaziotik, lurraldearen ezagutzatik eta aurrez antzeko istripuetan hartutako eskarmentutik. Larrialdiaren gertalekura iritsitakoan, hipotesia egiaztatu eta zabaldu du, lekuan bertan dauden pertsonek emandako informazioaren bitartez, zuzeneko behaketaren bidez eta in situ aztertuz erreskate-guneko arrisku objektiboak, ibilgailuaren ingurua, zaurituak eta baliabideak.

b) Intzidentearen tamaina ebaluatu du, puntu kritikoenak identifikatuz (hartu beharreko berehalako neurriak, istripuaren lekuan esku-hartzea zaildu edo erraztu dezaketen faktoreak, esku-hartzean arrisku berrien ondorioz sor daitezkeen arazoak, bete behar diren helburuak, helburuok lortzeko aplikatuko diren metodo eta teknikak, aurrea hartzeko elementuak eta esku hartu behar duten ekipoak, besteak beste), eta, horrekin batera, eman daitekeen erantzuna ere aztertu du.

c) Jardute-planari buruzko erabakiak hartu, eta honako hauek zehaztu ditu: lehentasunez egin beharreko ekintzak, jarduteko metodoa, gertalekura egokitutako teknika, taktika eta maniobra oinarrizkoak eta prozedurak, esku-hartzaileentzako babes-mailak (NBE), laguntza-trenaren ezarpena segurtasun-eremuak mugatuta (eremu beroa, epela eta hotza), esku hartzen duten lantaldeen kokalekua eta aginte-mailen banaketa (estrategikoa, taktikoa eta operatiboa).

d) Jardute-plana jakinarazi die lantaldeei, eta lehentasunak zehaztu ditu: helburuei buruzko informazioa ematea; istripuaren arabera zer maniobra egin behar diren adieraztea; lantaldeko kideei funtzioak eskuordetzea (jardun-eremuen edo zereginen arabera); guneak seinaleztatzea, bakoitzari dagokion babes-mailarekin; hala behar izanez gero, aginte-postu aurreratua (APA) ezartzea –han kokatuko baita esku-hartzearen zuzendaritza, betiere kontrol-zentroarekiko harremanetan–, eta esku-hartzean erabiliko diren komunikazio-kanalak ezartzea.

e) Erreskateari ekin dio, osasun-langileen sarrera lehenetsiz, biktimei laguntza eman diezaieten, arriskuak desagerraraziz (sistema elektrikoa, segurtasun pasiboko elikadurari dagokiona eta fluidoak) eta ateratzeko teknikak eta maniobrak aplikatuz ibilgailua egonkortzeko, berariaz kontuan hartuta ibilgailuaren kokapena, kokagunearen ezaugarriak (gune irekia edo tunela) eta barruan (harrapatuta) dauden bidaiarien egoera. Horretarako, behar bezala egiaztatu ditu lanabesak, segurtasun-neurriak eta baliabide materialak, eta ahaleginak egin ditu biktimak lasai mantentzeko erreskate- edo salbamendu- unera arte.

f) Erreskateak iraun bitartean, esku-hartzeko taldeen kontrola izan du; hala, aginduak betetzen diren jakiteko segimendua egin du; karga fisiko handieneko osagaien energia-kontsumoa zaindu du, txandak ezartzeko, eta etengabe komunikatu da koordinazio-zentroarekin, bai ezarritako komunikazio-kanalen bitartez bai APArekin ere, helburuen lorpenari edo aurkitutako ezustekoei buruzko informazioa emateko edo baliabide gehiago eskatzeko.

g) Erreskate-zereginetako arriskuen prebentzioari, babesari eta segurtasunari buruzko irizpideak aplikatu ditu –bereziki ergonomiarekin zerikusia duten arriskuak saihesteko–, baita NBEak ere, esku-hartze motaren arabera eta faseetako bakoitzean.

h) Ordenatuki jaso ditu esku-hartzean erabilitako lanabes eta material guztiak, eta beste edozein gorabeheratarako prest utzi ditu; kaltetutako edo matxuratutako elementuei dagokienez, gorabehera-txosten bat prestatu du horiek berrezartzeko.

i) Esku-hartzeari buruzko txostena egin du, eta hortxe jaso ditu lantaldeari eta esku-hartzeko beste talde operatiboei buruzko alderdiak, biktimei buruzkoak, istripuaren kausa izan litezkeenak eta gauzatutako jarduerak, baita beste zerbitzuetara bideratutako kudeaketak ere, besteak beste.

5.– Ur-inguruneko erreskate- eta salbamendu-eragiketak zuzentzen ditu, esku hartzeko taktika eta teknikak zehaztuz eta kontingentziei erantzuteko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lantaldeko kideak istripuaren gunera eraman bitartean esku-hartzeari buruzko hipotesia formulatu du, koordinazio-zentroak, erreskatearen gunera iritsi aurretik, hainbat iturritatik bildutako informazioaren bitartez: herritarrek istripuaren gertaerari eta horren zenbait agerpeni buruz telefonoz emandako abisuetatik, eguraldiari buruzko informaziotik, lurraldearen ezagutzatik eta aurrez antzeko istripuetan hartutako eskarmentutik. Larrialdiaren gertalekura iritsitakoan, hipotesia egiaztatu eta hedatu du, lekuan bertan dauden pertsonek emandako informazioaren bitartez, zuzeneko behaketaren bidez eta erreskatea egin behar den guneko arrisku objektiboak eta baliabideak in situ aztertuz.

b) Esku-hartzearen gunea eta biktimak bilatzeko eta kokalekua zehazteko prozedurak zehaztu ditu, aintzakotzat hartuta ordura arte zer informazio lortu den, nolako meteorologia-baldintzak dauden, ur-lasterrak ote dauden, desagertutako pertsonek zer ezaugarri dituzten eta istripua eguneko zein tartetan gertatu den.

c) Bilaketa-eragiketaren guneak zehaztu ditu, kokalekua zehazteko gunea mugatuz, balizen eta zedarrien bidez.

d) Intzidentearen tamaina ebaluatu du, puntu kritikoenak identifikatuz (hartu beharreko berehalako neurriak, istripuaren lekuan esku-hartzea zaildu edo erraztu dezaketen faktoreak, esku-hartzean arrisku berrien ondorioz sor daitezkeen arazoak, bete behar diren helburuak, helburuok lortzeko aplikatuko diren metodo eta teknikak, aurrea hartzeko elementuak eta esku hartu behar duten ekipoak, besteak beste), eta, horrekin batera, eman daitekeen erantzuna ere aztertu du.

e) Jardute-planari buruzko erabakiak hartu, eta honako hauek zehaztu ditu: lehentasunez egin beharreko ekintzak, jarduteko metodoa, gertalekura egokitutako teknika, taktika eta maniobra oinarrizkoak eta prozedurak, esku-hartzaileentzako babes-mailak (NBE), segurtasun-eremuen ezarpena (eremu beroa, epela eta hotza), esku hartzen duten lantaldeen kokalekua eta aginte-mailen banaketa (estrategikoa, taktikoa eta operatiboa).

f) Jardute-plana jakinarazi die lantaldeei, eta lehentasunak zehaztu ditu: lortu beharreko helburuei buruzko informazioa jasotzea; uretan dauden pertsonak erreskatatzeko zer maniobra egin behar diren adieraztea; lantaldeko kideei funtzioak eskuordetzea (jarduteko eremuen edo zereginen arabera); guneak seinaleztatzea, bakoitzari dagokion babes-mailarekin; hala behar izanez gero, aginte-postu aurreratua (APA) ezartzea –han kokatuko baita esku-hartzearen zuzendaritza, betiere kontrol-zentroarekiko harremanetan–, eta esku-hartzean lortutako helburuen edo behar diren baliabideen segimendua egiteko erabiliko diren komunikazio-kanalak ezartzea.

g) Ur-azalean esku hartu du, biktimen kokalekua zehazteko arrisku/onura harremana balioetsiz, seinaleztatze-sistema erabakiz, kostaldeko gunea, portukoa edo ibaikoa den, baita teknikaren eta guneko ikuspenaren arabera ere, bilaketa-sistemak erabiliz (atoi bidezkoak, soka lastatu bidezkoak edo zirkularrak) edo biktimen erreskatea eta salbamendua hasi aurretik biktimen kokalekua zehazteko bitarteko teknologikoak baliatuz.

h) Biktimaren kokalekua zehaztu du, ur-inguruneko oinarrizko salbamendu-maniobrak eginez atera du hondotik, eta lehorrera eraman du, hari egin beharreko gainerako eragiketak egiteko, hura egonkortzeko edo beste zerbitzu batzuetara bideratzeko.

i) Esku-hartzean erabilitako material guztiak biltzea agindu du, eta beste edozein gorabeheratarako prest utzi ditu; kaltetutako edo matxuratutako elementuei dagokienez, gorabehera-txosten bat prestatu du horiek berrezartzeko.

j) Esku-hartzeari buruzko txostena egin du, eta hortxe jaso ditu lantaldeari eta esku-hartzeko beste talde operatiboei buruzko alderdiak, biktimei buruzkoak, larrialdiaren kausa izan litezkeenak eta gauzatutako jarduerak.

6.– Hainbat ingurune eta egoeratako salbamendu-jardueren emaitzak ebaluatzen ditu, estrategiak aztertzeko teknikak balioetsiz eta hobetzeko proposamenak eginez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Esku-hartzeak ebaluatzeko saioak planifikatu ditu, eta zerbitzua etengabe hobetzen lagundu du, baita erabilitako tekniken aplikazioa eta egokitzapena hobetzen eta babeseko eta autobabeseko neurriak erabiltzen ere.

b) Hainbat ibilbide planifikatu ditu gune jakin batzuetara iristeko, azkar, segurtasunez eta erantzukizunez gidatzeko teknikak erabiliz, Zirkulazio Kodearen arabera.

c) Zereginak esleitu dizkie ebaluatutako lantaldeko kideei, larrialdian zer egiteko duten; hala, esku-hartzea, kide guztien ekarpena eta lantaldearen kohesioa kronologikoki berreraikitzea ahalbidetu du.

d) Ebaluazio-saioak antolatu ditu, esku-hartzeko tekniken tratamendua, zerbitzuaren kontrola eta agintea, esku-hartzearen segurtasuna, komunikazioak, beste zerbitzuekiko koordinazioa eta lortutako eta eskurako informazioa aztertzeko aukera ematen duen metodologia bati jarraikiz.

e) Esku-hartzearen alderdi onak eta txarrak aztertu, eta hobekuntza teknikoko helburuak eta txertatu beharreko prestakuntza-alderdiak formulatu ditu.

f) Hobekuntza-elementuak lortu ditu, eta eragina izan du larrialdietan aplikatu beharreko teknika eta prozeduren aldaketaren eta eguneraketaren gainean.

g) Bai misioak esleitzean bai profesionalen prestakuntzan aintzat hartu beharreko lanpostu-konpetentzia generikoetan (taldeen giza aldagaia) eragiten duten hobekuntza-elementuak lortu ditu.

h) Erabilitako ekipo eta materialen ebaluazioa hobetzeko zenbait elementu lortu ditu, baliabide material berriak erostean aintzat hartu beharko direnak.

i) Autobabeseko planei buruzko prestakuntza-neurri espezifikoak proposatu ditu biztanleriarentzat; horrez gain, arrisku jakin batzuen aurka jarduteko arauak proposatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Salbamenduko eta erreskateko esku-hartzeen antolamendua.

Hainbat iturritako informazioa lortzea: senideak, inguruko pertsonak eta beste larrialdi-zerbitzu batzuk, besteak beste.

Pertsonak erreskatatu eta salbatzeko aginte estrategikoa, taktikoa eta operatiboa antolatzea.

Istripua gertatu den eguneko uneari buruzko balorazioa egitea.

Kokalekua zehazteko eremua kalkulatzea.

Bilaketa-eremuak segmentatzea.

Komunikazio-prozedurak aztertzea.

Eremuan bilaketa egiteko interesgarria den informazioa eskuratzeko puntuak.

Eremuko orografia, meteorologia-baldintzak.

Desagertutako pertsonen ezaugarriak.

Prozedura operatiboak. Bilaketa-taldeen egitura eta osaera.

Jardueren lehenespena. Miatze-ibilbideak. Uretako guneen balizajea. Lehorrean edo uretan bilatzeko estrategiak (orokorrak nahiz bereziak). Arakatutako eremuak markatzeko teknikak.

Bilaketa taldeen gutxieneko hornidura- eta segurtasun-materiala.

Ekipo bereziak, makineria, ibilgailuak edo askotariko beste zenbait ekipo.

Erreskateen tipologia. Makinetan harrapatutako gorputz-adarrak. Igogailuetako erreskatea. Etxean dauden eta erantzuten ez duten pertsonak, hiriko nahiz industriako gune konfinatuetako erreskateak, suizidei laguntzea, animalien erreskatea.

Komunikazio-sistemak salbamendu eta erreskatean. Ordenagailu eramangarrien errendimendua eta erabilgarritasuna, PC tabletak, satelite bidezko telefonoak, nabigatzaileak, GPSa, irrati-maiztasuneko ekipoak eta telefonia.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

2.– Altuerako salbamendu-eragiketak zuzentzea.

Laneko ekipamendu edo sektoreko segurtasun-printzipioak aztertzea.

Mendiko bilaketa- eta erreskate-teknikak ezaugarritzea.

Erreskate bertikaleko teknikak ezaugarritzea.

Makineriaren araberako erreskate-teknikak ezaugarritzea.

Hainbat teknika eta materialekin jaisteko teknikak ezaugarritzea.

Esku-hartzeen txostenak egitea.

Laneko ekipamendu edo sektoreko segurtasun-printzipioak.

Esku-hartzeko taldeko segurtasun-kate dinamikoa.

– Segurtasuneko ainguratze-sistema.

– SOS sokak.

– Segurtatze-puntuak.

– Zinta energia-xurgagarriak.

– Segurtasun-kateko beste elementu batzuk: arnesa, norberaren zinta, bitarteko segurtasunerako zinta, mosketoiak segurtagailuarekin eta jaiskailu-segurtagailua.

Segurtasun-sistema estatikoak eta dinamikoak.

– Lehen posizioa, bigarrena eta autosegurtasuna.

– Soka, kordino eta zinten erresistentzia.

– Oinarrizko korapiloak eta korapilo osagarriak.

Igogailu eta jasogailuetako egitura eta osagaiak.

Mendiko bilaketa- eta erreskate-teknikak.

Erreskate bertikaleko teknikak.

Makineriaren araberako erreskate-teknikak.

Segurtasuneko eta esku-hartzeko banakako oinarrizko materiala.

Taldeko oinarrizko materiala.

Oinarrizko material osagarria: kolisa eskailera, eskailera kakoduna, tripodea, rollglissa, zibera eta olagarroa, besteak beste.

Erortzeko arriskua eta arrisku elektrikoa.

Segurtasun-soka. Instalazioak eta lekualdaketak.

Biktimei laguntza ematea.

Esku-hartzeetako erantzukizun juridikoa.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Pertsonaren baldintzetara egokitzeko interesa izatea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

3.– Hondoratzeetan, elur-jausietan edo lur azpian harrapatuta geratu direnak erreskatatzeko eragiketak zuzentzea.

Hondoratutako eraikinetan esku hartzeko teknikak gauzatzea.

– Kolapsatutako egituretako esku-hartzeen garapen orokorra.

– Harrapatutako pertsonak detektatu eta haien kokalekua zehazteko sistemak.

– Egiturazko elementuak finkatzeko sistemak.

Lurperatzeetako erreskate- eta salbamendu-jarduerak ikuskatzea: eraikinak eta elur-jausiak.

Bilatze- eta miatze-bitartekoak zehaztea.

Beste talde batzuekin koordinatzea eta txandakatzea.

Erreskateko instalazioak eta ekipamendua.

– Erreskate-ekipo hidraulikoak.

– Ekipo pneumatikoak.

– Erreskate-ekipo elektrikoak.

– Trakzioko, arrasteko, jasotzeko eta argiztatzeko ekipoak.

– Salbamenduko ibilgailu bereziak, osagarriak eta atoian eramatekoak.

– Zulatzeko eta ebakitzeko erabiltzen diren ekipo eta erremintak.

– Norbera babesteko ekipamenduak.

Salbamendu-taldeen horniduraren ezaugarriak, kolapsatutako egituretan.

Kanpo-agentzia/-enpresetako bitarteko osagarriak (eraikuntzako makineria eta beste batzuk).

Hondoratutako eraikinetan esku hartzeko segurtasun-baldintzak.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4.– Trafikoko eta garraiobideetako istripuetako erreskate- eta salbamendu-eragiketak zuzentzea.

Erreskate-taldearen esku-hartzea baloratzea, aintzat harturik:

– Egoera eta eremu-ezarpena.

– Zaurituen eta istripu-ingurunearen azterketa. Zaurituen ebakuazioa.

– Osasun-langileen sarbidea, harrapatutakoei laguntza emateko, eta ibilgailua eta zaurituak egonkortzeko lanak.

– Ibilgailutik ateratzeko planak.

Egonkortzeko prozedurak, ibilgailuaren egoeraren arabera.

Ibilgailutik ateratzeko bereizte- eta ebakitze-lanak:

– Ebakitze-teknikak: ohikoa eta hobetua.

– Erreminten manipulazioko posizioa.

Trafiko-istripuetako erreskate-eragiketak zuzentzea, kudeatzea eta koordinatzea.

Esku-hartzeen txostenak egitea.

Ibilgailuetako egiturazko osagaiak eta osagai osagarriak, eta ateratze-lanetan duten eragina.

Automobilgintzako teknologia berriak (ibilgailu hibridoak, elektrikoak, hidrogenozkoak eta beste batzuk).

Teknologia berriko ibilgailuak: ibilgailu hibridoak, elektrikoak, hidrogenokoak, PGL, GNK eta beste batzuk.

Esku hartzeko erreminta eta materialetako segurtasun-ezaugarriak eta -arauak.

Beste bitartekoetara egokitzea: trenak, metroa, tranbiak.

Trafiko-istripuan izandako zaurituen lesioek:

– Buru-garuneko traumatismoak.

– Aurpegiko zauriak.

– Lepoko zauriak.

– Toraxeko zauriak.

– Sabeleko zauriak.

– Bizkarrezurra eta pelbisa.

– Gorputz-adarrak.

– Politraumatizatuak.

– Erretakoak.

– Paldoztatuak eta gorputz arrotzak.

– Zanpatzeak.

– Anputazioak.

– Beste batzuk.

Harrapatutako biktimari laguntza psikologikoa ematea.

Zaurituak erreskatatu eta egonkortzeko material sanitarioa:

– Esku-ohe zurruna edo koilara erakoa.

– Bizkarrezur-ohola eta uhalak. Kendrick-en bizkarrezur-immobilizatzailea.

– Lepoko zerbikalak.

– Pultsoximetroa.

– AMBU.

– Guedel eta Mayo tutuak.

– Huts-ferula.

– Huts-koltxoia.

– Oxigeno-ekipoak, maskarak, Ventimask eta fluxu altukoak.

– Xurgagailua.

– Monitore desfibrilatzailea.

– Immobilizatzaile unibertsala.

– Bendak, gasak, aluminiozko maindireak, beste ehun-gai batzuen artean.

Esku-hartzeetako erantzukizun juridikoa.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Pazienteak adeitasunez eta errespetuz tratatzea.

Pertsonaren baldintzetara egokitzeko interesa izatea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

5.– Ur-inguruneko erreskate- eta salbamendu-eragiketak zuzentzea.

Ur-inguruneko erreskate-planak zehaztea.

Ur-inguruneko salbamendu-teknikak ezaugarritzea.

Ur-inguruneko erreskate- eta ebakuazio-teknikak ezaugarritzea.

Ur-inguruneko bilaketa-teknikak ezaugarritzea.

Ontzien ezaugarriak:

– Krosko zurruna.

– Pneumatikoak.

– Uretako motoak.

– Bestelako ontziak.

Balizajeak. Zedarriztapenak.

Bilaketa-sistemak:

– Atoi bidezko bilaketa.

– Ilara bidezko bilaketa.

– Bilaketa zirkularra.

Salbamendua ur-ingurunean:

– Teknikak eta erreskatea ertzetan eta sakonera gutxiko guneetan (ur-bazterrak).

– Arraun-ontziekin egindako erreskate- eta ebakuazio-teknikak.

– Ontzi motordunekin egindako erreskate- eta ebakuazio-teknikak.

– Ur-azalean uretako erreskateak egiteko teknikak eta bilaketa.

– Urpeko erreskatea eta bilaketa egiteko teknikak eta ekipoak.

– Urpetik azalerara ekartzeko teknikak eta ekipoak.

– Ontzi batetik atoian eramandako sonarrekin bilatzeko teknikak.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

6.– Salbamendu- eta erreskate-ekintzak ebaluatzea.

Esku-hartzea aztertzea:

– Gertalekuaren ezaugarriak.

– Helburuak.

– Estrategia: taktika eta teknika.

– Funtzioak zereginen arabera eskuordetzea.

– Materialak.

Ondorioak ateratzea: hobetzeko alderdiak.

Esku-hartzeen ebaluazioa.

Abiapuntua: Baliabideak Koordinatzeko Zentroaren lehen informazioak.

Lantaldea.

Iristeko denbora eta esku-hartzearen iraupena.

Esku-hartzea aztertzea.

Ondorioak: hobetzeko alderdiak.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

9. lanbide-modulua: Hondamenak eta katastrofeak jasan dituzten pertsonei laguntzeko ekintzak gainbegiratzea.

Kodea: 1509.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 132 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 9.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Proiekzio eta esku-hartze faseetako laguntza logistikoa kudeatzen du, beharrak eta erregistroko eta laguntza-banaketako zentro eta sistemen arteko ibilbideak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Benetako biztanle kopurua eta errolda edo beste dokumentazio-iturri batzuk alderatu ditu, laguntza-premiak zenbaterainokoak diren ezagutzeko.

b) Kaltetutako biztanleek aterpeari, elikadurari, babesari eta higieneari dagokienez dituzten premiak baloratu ditu, laguntza humanitariorako ezarrita dauden gutxieneko arauen arabera.

c) Herritarrei laguntzeko zentroetarako hornikuntza-katea eta behin-behineko aterpe-eremuak ezarri ditu, hornitzaileen (oinarrizko elikadura, babesa eta ostatu-lekuak, besteak beste) kokalekuaren zehaztapenetik abiatuta, bolumena eta erantzun-denbora (berehalakotasuna eta ordezkapena, besteak beste) balioetsiz.

d) Zentro guztien arteko lotura-bideak ezarri ditu (herritarrei laguntzeko zentroak, aterpea, laguntza hartzekoak), bideen iragazkortasuna eta segurtasuna eta garraiobide eta denbora egokiak balioetsiz.

e) Herritarrei laguntza emateko zentroak, aterpeak eta laguntza hartzeko zentroak ezarri ditu, gune egokienak, zentroen ezaugarriak eta salgaien trazabilitate-prozesua erregistratzeko formula identifikatuz.

f) Biztanleriak jasotako laguntzaren eta zerbitzuen azken banaketa erregistratzeko sistema ezarri du, hauek zehaztuz: komunikazio-premiak eta behar diren bitarteko informatikoak, lagundu beharreko pertsona kopuruaren arabera behar diren laguntza-postuak, gauzazko laguntza eta zerbitzu mota.

g) Hornikuntza-katea hobetzeko egin beharreko zuzenketak egin ditu, lortutako informazioaren azterketa hartuta abiapuntu, hainbat irizpide baloratuz: besteak beste, prestazio kopurua, kostua eta denbora.

h) Larrialdia koordinatzeko txostena egin du, laguntza-eragiketei aplikatutako estatistika-teknikak erabiliz, jasotako informaziotik eta ezarritako planetik abiatuta eta hobetzeko proposamenak eginez.

2.– In situ antolatzen ditu behin-behineko aterpe-eremuak, guneen kokalekua eta mantentze- eta laguntza-lanak ezarriz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Behin-behineko aterpe-eremuak kokatzeko gune egokienak ezarri ditu, aintzat hartuta artatutako pertsona bakoitzerako aurrez ezarri diren espazio-premiak, eskura dituen higiene-zerbitzuak eta beste zerbitzu eta ekipamendu arrunt batzuk.

b) Hondamendi eta katastrofeek kaltetuentzako eremuak kokatzeko guneak ezarri ditu, aintzat hartuta kokaleku geografikoa, beste arriskuen aurkako segurtasuna eta irisgarritasuna, besteak beste.

c) Behin-behineko aterpe-eremuaren espazioa antolatu du, pertsonen segurtasunari, baldintza higieniko-sanitarioei, arriskuen prebentzioari, taldearen portaerari eta ingurumen-osasunari buruzko irizpideen arabera, besteak beste.

d) Besteak beste, filiazioko, harrerako, ostatuko, heldu eta haurrentzako aisialdirako, mantenurako, hornikuntzarako, botika-kutxarako, komun eta dutxetarako, ur-andeletarako, erregai-andeletarako, hondakina kentzeko eta biltegiratzeko guneen arteko funtzionamendua ezarri du, erabilera-arauak, ordutegiak eta horien arduradunak zehaztuz.

e) Instalazio eta zerbitzuen mantentze-lanak eta horietan esku hartzen duten langileenak antolatu ditu, denborak, lan-kargak, atsedenaldiak eta erreleboak antolatuz.

f) Aterperatutako pertsonen eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu, eta haiek aterpearen edo eremuaren zerbitzuen hornikuntzan eta kudeaketa komunitarioan parte hartzeko mekanismoa ezarri du, nazioarteko gomendioen arabera.

g) Behin-behineko aterpe-eremuaren in situ kudeaketari buruzko txostena egin du, aplikatutako estatistika-teknikak erabiliz, jasotako informaziotik eta ezarritako planetik abiatuta, eta hobetzeko proposamenak eginez.

3.– Larrialdiak zuzenean kaltetutako pertsonei laguntza fisikoa eta emozionala emateko ardura duten taldeen jarduerak ikuskatzen ditu, esku-hartze psikosozialerako, senideen eta kaltetuen arteko harremana berrezartzeko eta prozeduren araberako bizi-euskarri teknikak aplikatzeko premiak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Egiaztatu du esku-hartzeko taldeek eta osasun-langileek lehen sorospeneko teknika hala fisikoak nola psikologikoak aplikatu dituztela, eta erabilitako prozedurak biktima edo kaltetuen egoerarako egokiak ote diren balioetsi du.

b) Egiaztatu du esku-hartze psikosozialeko eragiketa zuzen gauzatu dela, eta erabilitako prozedurak biktima edo kaltetuentzat egokiak ote diren balioetsi du.

c) Egiaztatu du zaurituak erreferentziako ospitaleetara eraman direla, triajean ezarritako prozeduraren arabera.

d) Egiaztatu du senideen eta kaltetuen arteko harremana berrezartzeko lanak ondo egin direla (pertsonak bilatzea, familiak biltzea eta senitarteko nahiz jendarteko harremanak berrezartzea, besteak beste), eta erabilitako prozedurak balioetsi ditu, biktima edo kaltetuentzat egokiak ote diren ere aintzat hartuta.

e) Egiaztatu du laguntzak eskuratzeko orientazio-zerbitzuek ondo funtzionatzen dutela (diru-laguntzak eta finantzatzeko laguntzak, besteak beste), eta erabilitako prozedurak biktima edo kaltetuentzat egokiak ote diren balioetsi du.

f) Egiaztatu du esku hartzean egindako mailaketa sanitarioa egokia dela zehaztutako informazio eta logistika sanitarioko irizpideen arabera, eta katastrofearen errealitatearen araberako aldaketak proposatu ditu.

g) Egiaztatu du esku-hartzeko taldeek eta osasun-langileek bizi-euskarriko (oinarrizkoa eta aurreratua) teknikak aplikatu dituztela, baita biktimak sailkatzeko eta ebakuatzeko teknikak ere, eta erabilitako prozedurak biktima edo kaltetuen egoerarako egokiak ote diren balioetsi du.

h) Plan sanitarioaren in situ kudeaketari buruzko txostena egin du, aplikatutako estatistika-teknikak erabiliz, jasotako informaziotik eta ezarritako planetik abiatuta eta hobetzeko proposamenak eginez.

4.– Laguntza psikosozialeko esku-hartzea antolatzen du, langileen ezaugarriak eta kaltetuen premiak balioetsiz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laguntza psikosozialeko esku-hartzearen neurria balioetsi du, pertsona kopuruaren, talde motaren eta kaltetuen kalteberatasun-faktore espezifikoen identifikaziotik abiatuta.

b) Giza baliabideak zehaztu ditu, baita horien artetik esku-hartzeko taldea osatuko dutenen profila ere, identifikatutako premietatik eta estaldura-hipotesietatik abiatuta.

c) Lanerako eta atsedenerako txandak eta erreleboak ezarri ditu, eta esku-hartzea jarraitzeko zer kanpo-laguntza behar den identifikatu du.

d) Esku-hartzeko taldeetan parte hartuko dutenentzako orientabideak ezarri ditu, aintzat hartuta estres-sintomen arretari, atsedenaldiei eta erreleboei buruzko alderdiak, besteak beste.

e) Aisialdiko eta astialdiko jarduerak antolatu ditu aterpe edo eremuetan dauden heldu eta haurrentzako; horretarako, identifikatutako premiak, jarduera horiek egiteko eskura dituen baliabideak eta larrialdietako ondorio psikologikoak eta konfinamendu luzearen ondorioak arintzeko egoeretan esku hartzeko ezarri diren protokoloak hartu ditu abiapuntutzat.

f) Esku-hartzeko kideek esku-hartzearen jarraipena egiteko eta ezarritako programazioa berraztertzeko lan-bileren programa ezarri du.

g) Koordinazio-irizpideak definitu eta birdefinitu ditu, lantalde guztien arteko bileren bitartez (lantalde sanitarioa, aterpea eta hornikuntza, besteak beste), egindako esku-hartzeen ondorioz agertu diren jokaleku berriei begira gaikuntza-baliabideak balioetsiz.

h) Laguntza psikosozialeko esku-hartzearen txostena egin du, ezarritako estatistika-teknikak erabiliz, esku-hartzeko taldeek lortutako informaziotik abiatuta eta hobetzeko proposamenak eginez.

5.– Larrialdi-egoeran dauden biztanleak ebakuatzeko eragiketak antolatzen ditu, ebakuatzeko ibilbideak, denborak eta hornikuntza-premiak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ebakuatu aurretik biztanleak biltzeko elkarguneak ezarri ditu, horien irisgarritasuna eta ikusgaitasuna balioetsiz.

b) Erabiliko diren ebakuazio-ibilbideak eta atseden-guneak identifikatu ditu, iragazkortasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-irizpideen arabera.

c) Herritarrak ebakuatzeko kronogramak egin ditu, aurreikusitako denborak zehaztuta kontuan hartuz zenbat pertsona ebakuatu behar diren, zenbateraino dauden sakabanatuta eta zer bitarteko dituen eskura.

d) Biztanleak ebakuatzeko eragiketetarako behar diren garraiobideak zehaztu ditu, pertsonen eta salgaien garraio-premiak kalkulatuz, arrisku-mailaren arabera.

e) Ebakuazioan zehar biztanleak hornitzeko behar den laguntza logistikoa zehaztu du, eta erregai- eta hornidura-kontsumoak kalkulatu ditu (elikadura-edaria-jantziak).

f) Ebakuatutako herritarren helmugako kokalekuen mapa egin du, eta herritar horientzako leku egokienak identifikatu ditu, esku hartzeko ezarritako plangintzaren eta finkatutako ebakuazio-ibilbidearen arabera.

g) Kaltetutako pertsona edo familia-unitate bakoitzaren ebakuazio-prozesuaren jarraipenari buruzko txostena egin du; horretarako, aplikatutako estatistikako teknikak erabili ditu, aintzakotzat hartuta pertsona kopuruari, taldeari eta ebakuatutako biztanleekin loturan okupatutako espazioari buruzko datuak, eta hobekuntza-proposamenak egin ditu.

B) Edukiak:

1.– Laguntza logistikoaren kudeaketa.

Mapak interpretatzea.

Larrialdien maneiurako web-inguruneak erabiltzea.

Garraio-ibilbideak aztertzea.

Larrialdietako jarduerei buruzko txostenak egitea.

Administrazio publikoen eskumenak antolatzea.

Kartografia. Mapak interpretatzea. Kartografia digitala.

Larrialdien maneiurako web-inguruneak.

Herritarrei laguntzeko zentroa. Definizioa eta funtzioak. Ezaugarriak.

Aterpea emateko zentroa. Definizioa eta funtzioak. Ezaugarriak.

Laguntzak jasotzeko zentroa. Definizioa eta funtzioak.

Garraio-ibilbideak.

Salgaien trazabilitatea.

Telefoniako eta irrati-telefoniako komunikazio-sistemak.

Larrialdietako ekipamendurako eta materialerako biltegiak. Logistika. Horniduraren kudeaketa: bilketa, sarrerak eta irteerak. Salgaiak kudeatzeko programa informatikoak. Hornidura sanitarioak (SUMA). Gauzazko laguntza-hornidura. Laguntzaren banaketa. Laguntzaren trazabilitatea.

Larrialdietako jarduerei buruzko txostenak. Egitura. Jaso beharreko informazio giltzarriak.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudia errespetatzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

2.– Behin-behineko aterpe-eremuak in situ antolatzea.

Hornidura, aterpea eta gizarte-laguntza emateko plana.

Egiturak mantentzeko lanak egitea.

Zerbitzuak mantentzeko lanak egitea.

Herritarrei laguntzeko zentroak antolatzea.

Banaketa-guneak antolatzea.

Laguntzak jasotzeko zentroa antolatzea.

Ereduzko kode humanitarioa: Genevako akordioak. Esfera proiektua. Ekintza humanitarioaren gutxieneko arauak.

Biltegiak ezartzeko premia teknikoak. Biltegiak kontrolatzea.

Herritarrei laguntzeko zentroak eta laguntzak jasotzeko zentroa antolatzeko ekipamenduak.

Aterpea emateko zentroa. Behin-behineko aterpe-eremuak antolatzea. Behin-behineko aterpe motak. Ekipamendua.

Elikagaiak kontserbatzeko eta manipulatzeko teknikak.

Elikadura-premiak. Haurrentzako eta helduentzako janari-edariak.

Indarrean dagoen legeria errespetatzea.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Jarduerak zehaztasunez gauzatzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

3.– Katastrofe humanitarioetako biktimei laguntza fisikoa eta emozionala emateko taldeak ikuskatzea.

Lehen sorospen fisikoko teknikak ikuskatzea.

– BOS jokabidea (babestu, ohartarazi, sorotsi).

– Bizi-konstanteak eta horien balio normalak.

– Laguntza-katea.

– Premiazko mobilizazioak.

Bizi-euskarriko teknikak (oinarrizkoak eta aurreratuak) ikuskatzea.

– Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB).

– Helduen bihotz-biriketako bizkortzea.

– Pediatriako bihotz-biriketako bizkortzea.

– BBBan ager daitezkeen arazo ohikoenetan jardutea.

Maskarekin aireztatzeko teknikak aplikatzea.

Odoljarioak eta shock-egoerak, zauriak eta ubelak, termorregulazioaren nahasketak eta beste larrialdi-egoera batzuk daudenean jardutea.

Ama-haurren eta pediatriaren arloko larrialdiak daudenean jardutea.

Lehen sorospen psikologikoko teknikak aztertzea eta ikuskatzea:

– Laguntza psikologikoa.

– Estresa eta hari nola aurre egin.

– Laguntza-harremanetarako trebetasunak.

– Autolaguntza sustatzea.

– Premia bereziak dituzten biztanle taldeak.

– Laguntzen dutenei laguntzea.

Biktima anitzeko istripuetan esku hartzea. Faseak:

– Alarma-fasea. Larrialdi-sistema aktibatzea. Helburuak.

– Hurbilketa-fasea. Istripuaren gunera hurbiltzea. Segurtasun aktiboko eta pasiboko elementuak. Norbera babesteko ekipamenduak.

– Kontrol-fasea. Laguntzaren agertokia kontrolatzea. Helburuak. Larrialdietako koordinazio-zentroari informazioa transmititzea.

Triaje-faseak aplikatzea.

Prozedura hobetzeko proposamena egitea.

Biktimak sailkatzeko eta ebakuatzeko prozedurak.

Triajearen eta biktimen sailkapenaren ezaugarriak.

Triaje-postu bat ezartzeko elementuak. Larritasun-irizpideen araberako balorazioa: ebaluazioa eta erabaki terapeutikoa. Triaje eredu praktikoak: funtzionalak, lesioetarakoak eta mistoak.

Biktima eta kaltetuen sailkapena. Sailkapen-kategoriak:

– Lehen kategoria: muturreko larrialdia, etiketa gorria.

– Bigarren kategoria: larrialdia, etiketa horia.

– Hirugarren kategoria: ez-larria, etiketa berdea.

– Laugarren kategoria: hildakoak, etiketa grisa/beltza.

Dolu-prozesuak. Doluaren agerpena kultura desberdinetan.

Osasun mentalaren sarea.

Udalaren gizarte-zerbitzuak.

Senideen arteko harremana berrezartzeko teknikak eta prozedurak.

Diru-laguntzak eta finantza-laguntzak lortzeko prozedurak.

Logistika sanitarioa, inteligentzia sanitarioa eta mailaketa sanitarioa. Kontzeptua. Informazio-iturriak eta datu-baseak.

Kaltetutako biztanleriaren oinarrizko azterketa: Egoera politikoa. Egitura ekonomikoa. Ohiturak. Erlijio-sinesmenak. Gaixotasunak. Egitura sanitarioa. Gizarte-laguntzako egitura. Komunikazio-bide eta -sareak.

Biktimak lekualdatzea. Aginte-postua. Anbulantzien eta ibilgailu medikoen noria.

Babes zibileko jarduera sanitarioko plana. Erantzun-mekanismoa. Laguntza-teknikak (funtzio eta erantzukizun profesionalak). Hobetzeko proposamenak.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Materiala erantzukizunez zaintzea eta erabiltzea.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4.– Laguntza psikosozialeko esku-hartzea antolatzea.

Kolektibo motak eta kaltetuen kalteberatasun-faktore espezifikoak identifikatzeko prozedurak aplikatzea.

Zereginak, lan-txandak, erreleboak eta atsedenaldiak programatzea.

Eragiketako partaideen arteko lan-bilerak programatzea.

Laguntza emozionaleko lantaldeak kudeatzea.

Txosten narratiboak egitea.

Amaierako memoriak egitea.

Esku-hartzeko taldea. Lanbide-profilak. Organigrama funtzionalak.

Laguntza psikosozialeko estaldura-hipotesiak.

Esku hartzean estres-sintomak tratatzeko prozedura.

Aterpe edo eremuetan dauden heldu eta haurrentzako aisialdiko eta astialdiko jarduerak antolatzeko prozedurak.

Taldeen arteko bilerak koordinatzeko irizpideak.

Laguntza sozial eta kulturaleko sareak.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Jarduerak zehaztasunez gauzatzea.

Sekretu profesionalari pertseberantziaz eustea.

Pertsonak zuzen eta errespetuz tratatzea.

Pazientearen baldintzetara egokitzeko interesa izatea.

5.– Ebakuazio-eragiketak antolatzea.

Ebakuazio-eragiketen antolamendua aztertzea.

Larrialdiak kudeatzeko web-inguruneetako eragiketak gauzatzea.

Ebakuazio-ibilbideak eta beharrezko denborak ebaluatzea eta aukeratzea.

Ebakuazio-eragiketetako hornikuntza-premiak zehaztea.

Oinarrizko kalkulu-eragiketak gauzatzea.

Larrialdi-egoeran dauden biztanleak ebakuatzeko eragiketen ezaugarriak.

Larrialdiak kudeatzeko web-inguruneak.

Biztanleei ohartarazteko formulak.

Ebakuazio-ibilbideak eta erabilitako denborak.

Garraio-elementuen ezaugarriak.

Ibilgailu-flotak.

Zerbitzuak kontratatzeko arauak.

Erosketak kudeatzea.

Esfera proiektuaren ekintza humanitarioaren gutxieneko arauak.

Premien oinarrizko kalkulua.

Protokoloak eta araudia betetzea, norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko.

Lan-protokoloak zorrotz betetzea.

Sekretu profesionalari pertseberantziaz eustea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

10. lanbide-modulua: Larrialdietako eta babes zibileko baliabideak kudeatzea.

Kodea: 1510.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 99 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 7.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Zaintzeko eta esku hartzeko baliabideak zehazten ditu, bitartekoen inbentarioa eginez eta horien erabilgarritasuna baloratuz, esku-hartze motaren eta esku hartzeko plangintzan ezarritako baliabide-katalogoaren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Esku hartzeko baliabide-premiak identifikatu ditu, horien erabilera-aukerak, erabilgarritasuna eta erantzun-denbora baloratuz, baliabide-katalogoan ezarritakoaren arabera.

b) Esku-hartzeko taldeen berezko baliabideak definitu ditu, eta horien kokapena zehaztu du, erantzun-premien arabera (erabilera-lehentasunak, intzidentearekiko gertutasuna eta erabilgarri dauden instalazioak, besteak beste).

c) Esku hartzeko baliabideen erosketa eta berrezarpena zehaztu du, merkatuaren ezaugarrien eta kostuaren arabera, eta baldintza teknikoen eta administratiboen pleguak egin ditu.

d) Hornitzaileekin negoziatzeko teknikak aplikatu ditu zehaztu diren baliabideez hornitzeko.

e) Baliabide nahiz bitartekoak biltegiratzeko bitartekoak eta sistemak zehaztu ditu, biltegia kudeatzeko eta inbentarioa egiteko teknikak aplikatuz.

f) Kanpo-baliabideak (hidranteak, tutu lehorrak, baltsak eta beste batzuk) eskuratzeko, erabiltzeko eta horien eraginkortasuna egiaztatzeko prozedurak zehaztu ditu, babes zibilerako bitarteko pribatuen antolamenduaren arloan indarrean den araudiaren arabera.

g) Kanpo-baliabideak ikuskatzeko programa zehaztu du, ikuskatzeko ibilbideak, baliabideak eta protokoloak ezarriz, baliabidearen kokalekuaren eta ezaugarrien arabera.

2.– Ekipoak, bitarteko teknikoak eta instalazioak mantentzeko lanak planifikatzen eta gainbegiratzen ditu, ekipoen dokumentazio teknikoa aztertuz eta larrialdiko eragiketetan erabilitako bitarteko teknikoen hobekuntza justifikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitarteko teknikoak mantentzeko lanak planifikatu du, ekipoak, sistemak eta instalazioak berrikusteko eta martxan jartzeko premiak egokituz.

b) Mantentze-lanak gainbegiratu ditu (prebentziokoak, lehen mailakoak, aurreikuspenekoak eta zuzentzaileak), uneoro bermatuz ekipoen, lanabesen eta instalazioen erantzun operatiboaren funtzionaltasuna eta eraginkortasuna.

c) Ibilgailuen errodajea eta botaldia planifikatu eta gainbegiratu ditu, ibilbide aproposenetan, eta egiaztatu du erantzun operatiboa funtzionala dela eta baldintza ezin hobeetan egiten dela.

d) Unitateetako ekipo eta lanabesak instalatzeko, muntatzeko eta biltzeko eragiketak egiaztatu ditu.

e) Prestakuntza-ekintzak gainbegiratu ditu eta horietan parte hartu du edo, hala egokitu zaionean, gehitutako ekipamendu berriei buruzko prestakuntza eman die langileei, funtzionamenduari eta segurtasunari buruzko eskuliburuei jarraikiz.

f) Gainbegiratu du bere ardurapean dituen langile guztiek NBEa daukatela, ezagutzen eta mantentzen dutela eta erabilera-arauak ezagutzen dituztela, baita komunikazio-sistemen eta norbera argiztatzeko sistemen funtzionaltasuna egiaztatzen dituztela ere.

g) Erantzun operatiboa hobetzeko aukera emango duten ekipamendu tekniko, lanabes eta ibilgailu berriak gehitzeko proposamena egin dio zerbitzuaren zuzendaritzari; horrez gain, jardueraren eremuko eraginkortasuna hobetzeko planak ere proposatu ditu (irrati-estaldurak, isokronoak, laneko planak, sentsibilizazioa, leku arriskutsuetara bisitak eta abar).

3.– Esku-hartze operatiboko ekipoen, erreminten eta makineriaren prebentziozko mantentze-lanak egiteko programa prestatzen du, mantentze-lanetarako parametroak, beharrezko bitartekoak eta informazioa erregistratzeko sistema zehaztuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Makina, ekipo eta erreminten matxura-kausa ohikoenak baloratu ditu, mantentze-lanei buruzko informazioa eta historia abiapuntu hartuta.

b) Erreminta, ekipo nahiz makinen osagai elektronikoen prebentziozko mantentze-lanetarako parametroak zehaztu ditu, fabrikatzailearen jarraibideei, dokumentazio teknikoari eta indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

c) Erreminta, ekipo nahiz makinen osagai elektromekanikoen prebentziozko mantentze-lanetarako parametroak zehaztu ditu, fabrikatzailearen jarraibideei, dokumentazio teknikoari eta indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

d) Bitarteko eta ekipoen mantentze-lanetarako programa prestatu du, eta denborak, mantentze mota, egin beharreko eragiketak eta lantaldeak zehaztu ditu.

e) Mantentze-lanetarako behar diren bitartekoak erabaki ditu, eta mantentze-lanetarako erabilera- eta aplikazio-prozedurak zehaztu.

f) Baliabide eta ekipoen mantentze-lanetarako dokumentazio teknikoa prestatu du (eskuliburuak, jarraibideak, protokoloak), zehaztutako programaren eta eskakizun tekniko espezifikoen arabera.

g) Mantentze-lanen informazio-erregistroa egiteko sistema prestatu du, denboraren, gauzatutako eragiketen eta esku hartzeko proposamenen arabera (berrezartzea, aldatzea eta konpontzea, besteak beste), informatikako erremintak erabiliz.

4.– Mantentze-lanen plangintza ebaluatzen du, gauzatutako esku-hartzeak aztertuz eta lan-prozeduretan hobekuntzak proposatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erabilitako mantentze-bitartekoen egokitasuna baloratu du, ezarritako mantentze-programaren arabera, konponketa- eta aldaketa-premiak baloratuz.

b) Egiaztatu du ekipo, ibilgailu eta erremintak martxan jartzeko protokoloak aplikatzen direla, eta horien eraginkortasuna frogatu du, mantentze-lanen plangintzan ezarritakoaren arabera.

c) Besteak beste, komunikazioko eta informatikako bitartekoetako osagai elektronikoak aldatzeko prozedurak ebaluatu ditu, eta lortutako eraginkortasuna egiaztatu du.

d) Ibilgailu eta makinetako osagai elektromekanikoak konpontzeko aplikatutako prozedurak ebaluatu ditu, eta lortutako eraginkortasuna egiaztatu du.

e) Suteak itzaltzera bideratutako ura ponpatzeko instalazioak egiaztatzeko eta konpontzeko prozedurak ebaluatu ditu, presio-mailak, likido-bideen egoera eta ponpatze-mekanismoen funtzionamendua egiaztatuz.

f) Elementu galkorren (lehen sorospeneko materialak, elikagaiak eta ehunak, besteak beste) eraginkortasuna eta iraungipena egiaztatu du, eta horiek berrezartzeko premiak baloratu ditu, ezarritako planaren arabera.

g) Eskuragarri dauden ekipo eta bitartekoen inbentarioa egin du, eta eguneratuta mantendu du baliabideen katalogoa eta egoera.

h) Kanpo-baliabideetarako ezarritako ikuskapenak egin ditu, zehaztutako protokoloaren eta eskatutako teknikaren arabera.

i) Mantentze-lanen ebaluazio-txostena prestatu du, estatistikako teknikak aplikatuz, laneko fitxetatik lortutako informazio hartuta abiapuntu, eta mantentze-planak hobetzeko moduak proposatu ditu.

5.– Esku-hartzeko taldeetako giza baliabideak antolatzen eta kudeatzen ditu; horrez gain, esku-hartze motarako egokiak diren ebaluatzen du, eta jardueren programazioa ezartzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Esku hartzeko unitateetako kideen gaitasuna ebaluatu du, eta zerbitzu eta esku-hartze motaren arabera egokiak diren baloratu du.

b) Laneko ordutegia erabaki du, txanda eta erreleboak ezarriz, gauzatutako gaitasun-ebaluazioaren eta indarreko legeriaren eta hitzarmenen arabera.

c) Lantaldea koordinatzeko bileren programa zehaztu du, irizpide eta protokoloak erabakiz, esku hartzeko zerbitzuaren edo taldearen plangintzaren arabera. Horretarako, alderdi hauek baloratu ditu, besteak beste: taldearen motibazioa, gatazkak konpontzea eta prestakuntza-premiak.

d) Eguneko jardueren programazioa ezarri du (zaintza estatiko edo dinamikoak, alerta-egoerak, mantentze-lanak eta praktikak, besteak beste), garaiaren edo sasoiko premien arabera.

e) Beste erakunde edo zerbitzu batzuekin batera lan egiteko protokoloak ezarri ditu, esku hartzeko zehaztutako planen, lege-arauen, irudi korporatiboko protokoloen eta zerbitzu edo talde beraren antolamenduaren arabera.

f) Talde profesionalaren garapen kolektiborako protokoloak, bitartekoak eta jarduerak zehaztu ditu, lidergorako eta lantaldeak gidatzeko teknikak aplikatuz.

g) Taldearen jarduerari buruzko informazioa biltzeko ereduak zehaztu ditu (laneko parteak, bileren aktak eta emaitzak baloratzeko txostenak, besteak beste), lantaldearen eta zerbitzu edo esku-hartze motaren arabera, bitarteko informatikoak erabiliz, besteak beste honako alderdi hauek baloratzeko aukera izateko: prestazioaren denbora, misioak, egitekoak eta lortutako emaitzak.

h) Zerbitzu-prestazioaren kalitate-helburuen estandarrak zehaztu ditu, kalitate-kontroleko teknikak eta kalitate-adierazleak erabiliz.

6.– Lantaldearen jarduerak gainbegiratzen ditu, lanbideko zereginak ebaluatuz eta taldeon antolamenduan hobekuntzak proposatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lanbideko zereginen balorazioa egin du, akatsak, desbideratzeak eta jardunbide okerrak eta halakoak hautemanda, eta jarduteko protokoloetan eta prestakuntzako neurrietan aldaketak proposatu ditu.

b) Balizko langile bakoitzaren jarduera gainbegiratu du, laneko parteak erabiliz, laneko prestazioen aldaketei buruzko ekarpenak balioetsiz eta merezimendu eta zehapenen arloan ezarritako araudiak aplikatuz.

c) Esku hartzeko unitateko kideen egoera fisiko eta mentala ebaluatu du, lanbide-gaixotasunaren sintomak aztertuz, ezarritako protokoloen arabera.

d) Lan-osasuneko prebentzio-neurriak zehaztu ditu, egindako ebaluaziotik abiatuta, txanda-aldaketak, errelebo-aldaketak eta arreta espezializatua aplikatzea justifikatuz, besteak beste, eta horiek aplikatzeko egin behar diren kudeaketak identifikatuta.

e) Esku hartzean edo zerbitzuan aplikatu diren segurtasun-jarraibideak ebaluatu ditu, hautemandako gorabeherak eta aplikatutako prozeduren plangintzarekiko desbideratzea baloratuz eta hobekuntzak proposatuz.

f) Langileak gainbegiratzeari buruzko txostena prestatu du, langileen jarduera erregistratzeko bitartekoetatik abiatuta estatistikako teknikak aplikatuz eta hobekuntzak proposatuz langileak hautatu eta antolatzeko.

g) Zerbitzu-prestazioaren kalitate-helburuen betetze-maila ebaluatu du, kalitate-kontroleko teknika estatistikoak aplikatuz eta hobekuntzak proposatuz.

B) Edukiak:

1.– Zaintzako eta esku hartzeko bitartekoak zehaztea.

Baliabide-premiak zehaztea.

Baliabideen ezaugarriak eta gaitasunak zehaztea.

Baliabideak eskuratzeko kudeaketa, kostuaren, eskuragarritasunaren eta erantzun-denboraren arabera.

Baliabideen kokalekua zehaztea.

Baliabideen biltegiratzea kudeatzea.

Kanpo-baliabideen eraginkortasuna egiaztatzea.

Kanpo-baliabideen ikuskapen-programa zehaztea.

Baliabideen tipologia eta ezaugarriak.

Inbentarioa egiteko teknikak.

Baliabideak kudeatzeko teknikak.

Kostuen azterketa.

Hornitzaileekin negoziatzeko teknikak.

Stockak kudeatzeko teknikak.

Baliabide pribatuak erabiltzeari buruzko babes zibileko legeria.

Kanpo-baliabideak ikuskatzeko protokoloak.

Norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko araudia eta indarreko legeria errespetatzea.

Lan-protokoloei zorrotz jarraitzea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

2.– Ekipo, bitarteko tekniko eta instalazioen mantentze-lanak planifikatzea eta gainbegiratzea.

Ekipo, sistema eta instalazioen mantentze-lanak planifikatzea: berrikuste-premiak identifikatzea eta mantentze-lanetarako programa zehaztea.

Mantentze-eragiketak gainbegiratzea.

Ibilgailuen errodajea eta botaldia planifikatzea.

NBEen funtzionamendu egokia gainbegiratzea.

Ekipo, lanabes eta ibilgailu berrien gehikuntza zehaztea.

Esku hartzean eraginkortasuna hobetzeko planak ezartzea.

Ekipo, sistema eta instalazioen ezaugarriak.

Ekipo, sistema eta instalazioen instalazioari eta funtzionamenduari buruzko eskuliburuak.

Zereginak planifikatzeko teknikak.

Prozesuak eta jarduerak kudeatzeko teknikak.

Ibilgailuen tipologia eta ezaugarriak.

Norbera babesteko ekipamenduen tipologia eta ezaugarriak.

Norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko araudia eta indarreko legeria errespetatzea.

Lan-protokoloei zorrotz jarraitzea.

Indarrean dagoen legeria errespetatzea.

Asepsia-baldintzak betetzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

3.– Esku-hartze operatiboko ekipoak, erremintak eta makineria mantentzeko programak egitea.

Makina, ekipo eta erreminten prebentziozko mantentze-lanetako parametroak zehaztea.

Osagai elektromekanikoen prebentziozko mantentze-lanetako parametroak zehaztea.

Mantentze-programak lantzea.

Makina, ekipo eta erreminten mantentze-lanetarako behar diren bitartekoak zehaztea.

Mantentze-lanetarako jardun-protokoloak egitea.

Mantentze-eragiketek eta -lanek izandako emaitzen erregistro informatikorako sistema prestatzea.

Mantentze-programak.

Akatsak eta fidagarritasuna aztertzeko estatistika-teknikak.

Makina, ekipo eta erreminten segurtasunari buruzko legeria.

Osagai elektromekanikoen segurtasunari buruzko legeria.

Zereginak planifikatzeko metodoak.

Mantentze-lanetarako jardun-protokoloak.

Informatzeko eta erregistratzeko sistema informatikoak.

Norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko araudia eta indarreko legeria errespetatzea.

Lan-protokoloei zorrotz jarraitzea.

Lanean ordena eta metodoa zaintzea.

Asepsia-baldintzak betetzeko interesa izatea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

Kontingentziak eta ezusteko egoerak ebazteko ekimena izatea.

4.– Mantentze-plana ebaluatzea.

Mantentze-lanetarako bitartekoen egokitasuna baloratzea.

Mantentze-lanak ebaluatzeko txostena egitea.

Informazio-sintesiko estatistika-teknikak aplikatzea.

Mantentze-lanetarako ezarritako prozedurak eta horien aplikazioa: konpontzea, aldatzea eta martxan jartzea.

Kanpo-baliabideen ikuskapena egiteko ezarritako prozedurak eta horien aplikazioa.

Ibilgailuen eta makineriaren osagai elektromekanikoak konpontzeko prozedurak ebaluatzeko metodologia.

Osagai elektrikoak aldatzeko prozedurak ebaluatzeko metodologia.

Ibilgailu eta erremintak martxan jartzeko prozedurak ebaluatzeko metodologia.

Suteen aurkako ura ponpatzen duten instalazioak egiaztatzeko eta konpontzeko prozedurak ebaluatzeko metodologia.

Kanpo-baliabideak ikuskatzeko ezarritako prozedurak ebaluatzeko metodologia.

Norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko araudia eta indarreko legeria errespetatzea.

Lan-protokoloei zorrotz jarraitzea.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa izatea.

5.– Esku-hartzeko taldeetako giza baliabideak antolatzea eta kudeatzea.

Esku-hartzeko langileen gaitasunak ebaluatzea.

Laneko ordutegiak prestatzea eta lan-kargak esleitzea.

Koordinazio-bilerak planifikatzea.

Beste erakunde publiko eta pribatuekin koordinatzeko protokoloak aplikatzea.

Jardueren informazioa biltzeko ereduak zehaztea.

Lanean gaitasun pertsonalak ebaluatzeko prozedurak.

Zereginak esleitzeko metodologia. Gantt-en diagramak.

Motibatzeko, lidergorako eta lana gidatzeko prozedurak.

Irudi korporatiboaren protokoloak.

Jarduerei buruzko informazioa biltzeko ereduak/fitxak.

Norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko araudia eta indarreko legeria errespetatzea.

Pazienteen datuak diskrezioz erabiltzea.

Pertsonak zuzen eta errespetuz tratatzea.

6.– Lantaldeen jarduerak gainbegiratzea.

Lan-osasuneko prebentzio-neurriak zehaztea.

Esku-hartzean edo zerbitzuan aplikatutako segurtasun-jarraibideen ebaluazioa.

Langileen gainbegiratze-txostenak egitea, estatistikako teknikak aplikatuz.

Zerbitzu-prestazioaren kalitate-helburuen betetze-maila ebaluatzea.

Langile bakoitzaren jarduera gainbegiratzea, laneko parteak erabiliz.

Esku-hartzeko unitateko kideen egoera fisikoa eta mentala ebaluatzea.

Lanbideko zereginak ebaluatzeko prozedurak.

Laneko parteak.

Egoera fisiko eta mentala ebaluatzeko prozedurak.

Laneko arriskuen prebentzio-teknikak.

Segurtasun-neurrien aplikazioa ebaluatzeko prozedurak.

Informazio-sintesia egiteko teknika estatistikoak.

Kalitatea kontrolatzeko teknika estatistikoak.

Norberaren eta ingurumenaren aurkako arriskuak prebenitzeko araudia eta indarreko legeria errespetatzea.

Pertsonak zuzen eta errespetuz tratatzea.

11. lanbide-modulua: Larrialdiak eta babes zibila koordinatzeko proiektua.

Kodea: 1511.

Kurtsoa: 2.

Iraupena: 50 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

b) Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, eta, horretarako, sail bakoitzaren eginkizunak eta antolamendu-egitura eman du aditzera.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak, zehaztu ditu.

h) Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua lantzeko jarraitu beharreko laneko gidoia egin du.

2.– Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

b) Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien irismena identifikatu du.

e) Proiektua gauzatzeko beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.

h) Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta sortu du.

i) Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

3.– Proiektua gauzatzeko prozesua planifikatzen du, eta esku-hartze plana eta dagokion dokumentazioa zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak sekuentziatu ditu, eta inplementazio-beharren arabera antolatu ditu.

b) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

e) Inplementazioaren berezko arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren bitartekoak eta ekipoak definitu ditu.

f) Baliabide materialak, giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Proiektua inplementatzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

4.– Proiektua gauzatzean, haren jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta egon litekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan egon daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

f) Erabiltzaileek edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiekturako baldintza-agiria dagoenean hura beteko dela ziurtatzeko sistema bat ezarri du.

5.– Proiektua aurkezten eta defendatzen du, eta proiektua egitean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesuan eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

b) Proiektuaren aurkezpena prestatu du, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliz.

c) Proiektua azaldu du, helburuak eta eduki nagusiak deskribatuz eta bertan jasotako ekintza-proposamenen aukeraketa justifikatuz.

d) Azalpenean, komunikazio-estilo egokia erabili du, eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra egitea lortu du.

e) Proiektua defendatu du, eta behar bezala arrazoituta erantzun die ebaluazio-taldeak eginiko galderei.

12. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa.

Kodea: E200.

Kurtsoa: 2.

Iraupena: 40 ordu.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta haien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

b) Egoera jakin batzuk ebazteko ahozko mezu zehatzak igorri ditu: hitzordua, produktu bat bidaltzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/aparatu baten oinarrizko funtzionamendua.

c) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

d) Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

e) Mezu bat bere elementu guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

h) Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

i) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

2.– Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

b) Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

c) Euskarri telematikoen bitartez (posta elektronikoa, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

d) Sektoreko webgune bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

e) Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

f) Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

g) Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

h) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

i) Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.

j) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

k) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

l) Curriculum vitaea egin du, norberaren prestakuntza eta konpetentzia profesionalak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideak betez.

3.– Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den gizarteko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

b) Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

d) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

e) Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko.

B) Edukiak:

1.– Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertu eta sortzea.

Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

Nahikoa ulertzeko moduko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

Laneko elkarrizketa bat prestatzea, bere prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

Sektoreko terminologia espezifikoa.

Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa eta bestelakoak.

Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

2.– Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatu eta igortzea.

Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

Sektorearen berezko testu profesional errazak eta egunerokoak egitea.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

Testu koherenteak egitea.

Bere lan-ingurunearekin lotura duen lan-eskaintza baten iragarkiaren atalak ulertzea.

Bere profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta motibazio-gutuna.

Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa, webguneak.

Hizkuntzaren erregistroak.

Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

Europako Curriculum Vitaearen eredua.

Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Beste kultura batzuetako alderdi profesionalekiko interesa agertzea.

Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

3.– Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.

Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeetako elementu soziolaboral esanguratsuenak.

Nazioarteko harremanetan, arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

13. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 1512.

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 99 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Laneratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzarako aukerak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

b) Hizkuntza ofizialak jakitearen garrantzia baloratu du, enplegurako aukera den aldetik.

c) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea.

eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

d) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren konpetentziak eta jarrerak zehaztu ditu.

e) Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta laneratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

h) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

2.– Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.

c) Lantalde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Taldekideek beren gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

g) Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

3.– Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta gaitasuna dauka horiek lan-kontratuetan aurkitzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan-harremanetan, pertsonen hizkuntza-eskubideak identifikatu ditu.

d) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

e) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

f) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak xedatutako neurriak baloratu ditu.

g) Laneko harremanak aldatu, eten eta azkentzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

i) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

j) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak azaldu ditu.

k) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4.– Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du, eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuak eta langileak dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak azaldu ditu.

h) Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

5.– Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

6.– Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauetan xedatutako irizpideen arabera.

c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak azaldu ditu.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

e) Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

g) Larrialdietako eta ebakuazioko plan bat pentsatu du.

7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen sorospenetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

B) Edukiak:

1.– Laneratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzarako prozesua.

Lan-ibilbiderako interes, konpetentzia eta motibazio pertsonalak aztertzea.

Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

Norberaren ibilbidea planifikatzea:

– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

Laneratzeko beharrezkoak diren dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

Erabakiak hartzeko prozesua.

Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntzaren balioa azpimarratzea.

2.– Gatazkak eta lantaldeak kudeatzea.

Antolakunde bat pertsona-talde gisa aztertzea.

Antolamendu-egiturak aztertzea.

Kideek lantaldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

Gatazka motak, esku-hartzaileak eta abiapuntuko posizioak aztertzea.

Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

Lantaldeen sorrera aztertzea.

Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

Gatazka definitzea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

Gatazkak ebazteko edo ekiditeko metodoak: bitartekaritza, adiskidetzea eta arbitrajea.

Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.

Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.

Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

Lantaldeetan sortu daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

3.– Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

Nomina interpretatzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana eta abar.

Lana arautzeko beharra baloratzea.

Bere jarduera profesionalari dagokion sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ikasteko interesa agertzea.

Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

Gizartea hobetzeko eragile gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

Pertsonek ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko eskubidea aztertzea, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 14. artikuluan zehaztutako moduan.

4.– Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsalak zer garrantzi duen aztertzea.

Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-eremua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

5.– Arrisku profesionalak ebaluatzea.

Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

Arrisku-faktoreak aztertzea.

Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

Arrisku profesionalaren kontzeptua.

Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

Prebentzio-neurriak hartzeko interesa agertzea.

Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.

6.– Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

Larrialdi-planak bateratu eta aztertzea.

Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

Laneko arriskuen prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Prebentzioaren plangintza enpresan.

Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

Bere ezagutza baloratzea eta dagokion kolektiboaren larrialdi-planei zabaltzea.

7.– Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresek eta banakoek dituzten betebeharrak aztertzea.

Lehen laguntzako teknikak aplikatzea.

Larrialdi-egoerak aztertzea.

Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

Langileen osasuna zaintzea.

Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

Seinale motak.

Larrialdien aurreikuspena balioestea.

Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

14. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 1513.

Kurtsoa: 2.

Iraupena: 60 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 4.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ekimen sortzaileari lotutako trebetasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

f) Arriskuaren kontzeptua aztertu du, jarduera ekintzaile ororen elementu saihetsezina den heinean.

g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du; enpresa-ideia aukeratzen du, eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu, eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

g) Tituluarekin lotura duen enpresa baten balantze soziala egin du eta eragiten dituen kostu eta onura sozial nagusiak deskribatu ditu.

h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

j) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

k) Inguruko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-errealitatea eta euskaraz behar den dokumentazioa identifikatu ditu.

3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du, eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

4.– Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzen ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

d) Zerga-egutegian, zerga motak bereizi ditu.

e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

g) Dokumentazio hori enpresa-planean txertatu du.

B) Edukiak:

1.– Ekimen sortzailea.

Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua eta beste batzuk).

Ekintzaileen faktore garrantzitsuenak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko ahalmena, plangintza eta prestakuntza.

Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

Enpresaburuaren kontzeptua.

Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

Ekintzaileen arteko lankidetza.

Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen jasangarria).

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

Genero-berdintasuna errespetatzea.

Enpresa-etika baloratzea.

Pertsonek ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko eskubidea aztertzea, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 14. artikuluan zehaztutako moduan.

3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiarazte-prozesua.

Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

Produkzio-plana prestatzea.

Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

Zergen arloa enpresetan.

Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorroztasunez ebaluatzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

4.– Administrazio-funtzioa.

Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak etab.

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

15. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza.

Kodea: 1514.

Kurtsoa: 2.

Iraupena: 360 ordu.

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 22.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.

d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2.– Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

– Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).

– Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

– Lantalde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

– Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan laneratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri ditu abian norbera babesteko ekipamenduak.

d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Esleitutako lanaren erantzukizuna hartu du, eta jasotako aginduak interpretatu eta bete ditu.

g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta sortutako gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

3.– Fenomeno naturalek, teknologikoek, antropikoek eta hiriko nahiz basoko suteek eragindako intzidentearen eremuaren hasierako kontrola egiteko ekintzak planifikatzen eta gainbegiratzen ditu; horretarako, beharrezko dokumentazio teknikoa prestatzen du, eta ekintzak justifikatzen ditu, erantzun operatiboa eta segurtasun-baldintzak optimizatzeko asmoz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) In situ baloratu ditu intzidentearen inguruneko baldintzak, aldagai meteorologikoak, urak aurrera egiteko dituen bideak, ura pilatzen den guneak, kontaminatzaileen arriskua, euskarri gisa dokumentazio-iturriak, fitxategiak edo programak erabiliz, besteak beste, ezarritako lan-estrategia mantendu edo aldatzeko.

b) Intzidentearen aurrerapenaren simulazioa egin du, arriskua areagotzen duten aldagaiak neurtzeko teknikak eta ekipoak aplikatuz, zer intzidente den.

c) Esku hartzeko eremuak mugatu ditu, arriskuen arabera, lehentasunak aztertzeko eta baloratzeko teknika egokiak aplikatuz (iristeko eta irteteko bidea, garraiobideak, harrapatutako pertsonen erreskatea).

d) Egiaztatu du unitateko eta parte hartzen duten beste zerbitzuetako kideen ekintzak egokiak direla esleitutako eremuetarako eta egon daitezkeen arriskuetarako; horretarako, besteak beste, eremuak balizatzeko eta seinaleztatzeko, igarobideak mugatzeko eta materialak pilatzeko prozedurak edo estrategiak aplikatu ditu, eta egiaztatu du kide guztiek horiek ulertu eta ondo gauzatu dituztela.

e) Balizko kaltetuengana iristeko bideak eta ebakuatzeko bideak ezarri ditu; egiaztatu du bide nagusiak eta ordezkoak erabilgarri daudela, eta horiek irekitzeko eta erabilgarri edukitzeko bitartekoak zehaztu ditu, baita, beharrezkoa bada, zirkulazio-fluxuak aldatu ere, eskumeneko zerbitzu publikoekin koordinatuz.

f) Ezarritako eremuetako beharrezko babes-mailak zehaztu ditu, baita sartzeko eta komunikatzeko urratsak eta biktimek behar izan dezaketen laguntza ere; mediku-arretaren beharra, larrialdietako laguntza psikologikoa eta eremu seguruetan dauden kaltetuen hasierako sorospena (gas bolkanikoen ondoriozko intoxikazioa, itotzeak, nahasmenduak eta lehen hornidurak, besteak beste). Horretarako, taldeari informazioa eman dio eta aginduak betetzen dituztela egiaztatu du.

g) Bere ardurapeko taldeari informazioa eman dio, in situ, honako hauei buruz: arriskuak, babes-premiak, aurrera egiteko aukerak edo egoeraren bat-bateko aldaketa, langileek emandako alarma- eta ebakuazio-seinaleak, ihes egiteko bideak eta taldea elkartzeko puntua. Egiaztatu du, halaber, informazioa ondo ulertu dutela eta lanak behar bezala gauzatu dituztela, eta taldekideen iradokizunak entzun ditu.

4.– Fenomeno natural, teknologiko edo antropiko baten ondoriozko arriskua arintzeko eragiketak gainbegiratzen ditu, erantzun-prozedurak eta segurtasun-neurriak justifikatuz, eta laneko plana eta erabili beharreko bitartekoak justifikatuz, eremuan esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Intzidentearen tipologiarako egokiena den erantzun-prozedura zehaztu du (kontrol- eta arintze-taktika), analisi- eta ebaluazio-teknikak aplikatuz.

b) Jarraitu beharreko taktika, behar diren bitartekoak, segurtasun- eta kontrol-mekanismoak eta baldintzak aldatuz gero aplikatu beharreko ebakuazio-plana jakinarazi dizkie esku-hartzeko taldeei, jardunbide-sekuentziak laburbilduta, eta egiaztatu du azalpenak ulertu eta ondo gauzatzen dituztela.

c) Kontrol- eta arintze-maniobrak zuzentzeko dinamika positiboak sortu ditu, gauzatutako ekintzen emaitzak ebaluatuz.

d) Berrebaluatu eta egokitu egin du lan-plana, hautemandako kontingentzien arabera, erantzun operatiboa azkarra, segurua eta eraginkorra izan dadin, egoeraren eta erabilgarri dauden bitartekoen arabera.

e) Erantzun-prozeduran edo lan- eta segurtasun-planean ezarri gabeko ekintzak zehaztu, baimendu eta kontrolatu ditu, uste izan duenean jardunbidea hobetu dezaketela.

f) Kaltetuen erreskatea edo ebakuazioa gainbegiratu du, arrisku-eremutik nola ateratzen diren kontrolatuz eta intzidentearen tamainarekin bat datozen prozedurak aplikatuz.

g) Egiaztatu du eragiketan erabilitako ekipoak, sistemak eta erremintak erabilera-egoeran onean utzi direla, ezarritako prozedurari jarraituz eta ahalik eta denbora gutxienean.

5.– Baso-sutearen gunera joandako talde operatiboen ekintzak gainbegiratzen ditu, erantzun-prozedurak eta segurtasun-neurriak justifikatuz, eta laneko plana eta erabili beharreko bitartekoak justifikatuz, eremuan esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Baso-sutearen mota baloratu du, ke-zutabearen kolorearen eta formaren arabera, honako hauek identifikatzeko: landaredi mota, errekuntzaren ezaugarriak, haizearen norabidea eta intentsitatea, eta ke-zutabeak izan dezakeen garapen konbektiboa.

b) Sutearen hedapenaren bilakaera baloratu du, agertokiko elementu topografiko eta orografikoen arabera (malda, esposizioa eta erliebea, besteak beste) eta egungo eta aurreikusitako baldintza meteorologikoen arabera (tenperatura, hezetasuna eta haizea, besteak beste).

c) Jarduteko eremuak eta sutearen sektoreak zehaztu ditu, aldez aurreko balorazioen arabera, sutea itzaltzeko eragiketen eraginkortasuna eta segurtasuna bermatze aldera.

d) Eraso-teknikak, erremintak, ekipoak eta segurtasun-neurriak zehaztu ditu, sugarrera gerturatzeko aukeren, erreminten ezaugarrien eta sutea itzaltzeko ekipoen arabera, besteak beste.

e) Etengabe ebaluatu du eraso-planarekin lortu nahi zen emaitza eta sutearen portaera, itzaltzeko estrategia aldatzeko eta baliabide gehiago eskatzeko.

f) Logistika-beharrak eta esku hartzen duten bitartekoen errelebo-beharrak baloratu ditu, erregai-, ekipo- eta erreminta-beharrak aztertuz, baita komunikazioko ekipoak, hornidura, atsedenaldiak eta ostatua ere, besteak beste.

g) Etengabe baloratu ditu sutea itzaltzen esku hartzen duten bitartekoen ihesbideak eta leku seguruak.

6.– Baso-sutea itzaltzeko prozesua gainbegiratzen du, erantzun-prozedurak eta segurtasun-neurriak justifikatuz eta laneko plana eta erabili beharreko bitartekoak justifikatuz, eremuan esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-eremuen (beroa, epela, hotza) ezarpena gainbegiratu du, tartean diren substantzien ezaugarrien arabera.

b) Eremu beroaren ezarpena gainbegiratu du, eta azpieremuak markatu ditu, esku-hartzea sutearen arriskugarritasun-ezaugarrien arabera egiteko (elektrikoa, eraikina, industria, substantzia arriskutsuak, ibilgailuak).

c) Segurtasun-neurriak ezarri ditu: segurtasun-soka, bertatik irteteko segurtasun-jarduerak, elektrizitatea dagoenerako babes bereziko ekipoak (norberaren segurtasunerako elementuak eta isolatzeko materiala, besteak beste), eta NBE, AAE eta NEBK ekipoak.

d) Sutearen fokuaren ezaugarriak baloratu ditu, eta honako hauek ezarri ditu: eraso-lerroak (barrukoak eta kanpokoak), etxebizitzarako sarbidea eta, hala badagokio, kaltetuak ebakuatzeko modua, auzotarren babesa eta beste batzuk.

e) Eraso-lerro bakoitzerako lantaldeak zehaztu ditu, kontuan hartuta sutearen ezaugarriak eta tamaina (arrisku elektrikoa, eraikinaren barrualdea, substantzia arriskutsuak, industria-instalazioak eta ibilgailuak) eta taldeen gaitasunak.

f) Lantaldea zuzendu du, jarraibideak emanez eta esku hartzen duten profesionalen artean zereginak banatuz eta erantzukizunak esleituz; horretarako, kontuan hartu ditu esku-hartzaile bakoitzaren espezifikotasuna eta espezialitatea (ezagutzak eta trebetasunak) eta argi zehaztu du nork arduratu behar duen informazioa zabaltzeaz kanalaren, telefonoaren edo eskura duen beste edozein bitartekoren bidez.

g) Sutea itzaltzeko lanak gainbegiratu eta zuzendu ditu etxebizitzetan, lokaletan, ibilgailuetan eta industria-nabeetan, taktikak eta esku-hartzearen helburuak berriro ebaluatuz, eremu beroan dauden esku-hartzeko taldeek emandako informazioaren arabera.

7.– Erreskate- eta salbamendu-eragiketak gainbegiratzen ditu, erantzun-prozedurak eta segurtasun-neurriak justifikatuz, eta laneko plana eta erabili beharreko bitartekoak justifikatuz, eremuan esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Koordinazio-zentroko informazioa jaso du, intzidentearen gunera iritsi aurretik; horrez gain, informazioa jaso du erreskatea egin behar den eremuan dauden pertsonengandik, zuzeneko behaketaren bidez eta in situ aztertuz arrisku objektiboak, ibilgailuaren ingurunea, zaurituak eta baliabideak.

b) Intzidentearen larritasuna ebaluatu du, eta puntu kritikoak eta eman daitekeen erantzuna identifikatu ditu.

c) Jardute-planari buruzko erabakiak hartu, eta honako hauek zehaztu ditu: lehentasunez egin beharreko ekintzak; jarduteko metodoa; gertalekura egokituta aplikatu beharreko teknika, taktika eta maniobra oinarrizkoak eta prozedurak; esku-hartzaileentzako babes-mailak (NBE); laguntza-trenaren ezarpena, segurtasun-eremuak mugatuta (eremu beroa, epela eta hotza); esku hartzen duten lantaldeen kokalekua, eta aginte-mailen banaketa (estrategikoa, taktikoa eta operatiboa).

d) Jardute-plana jakinarazi die lantaldeei, eta lehentasunak ezarri ditu: lortu beharreko helburuei buruzko informazioa ematea; istripuaren arabera zer maniobra egin behar diren adieraztea; lantaldeko kideei funtzioak eskuordetzea (jardun-eremuen edo zereginen arabera); guneak seinaleztatzea, bakoitzari dagokion babes-mailarekin; hala behar izanez gero, aginte-postu aurreratua (APA) ezartzea –han kokatuko baita esku-hartzearen zuzendaritza, betiere kontrol-zentroarekiko harremanetan–, eta esku-hartzean erabiliko diren komunikazio-kanalak ezartzea.

e) Erreskateari ekin dio, osasun-langileen sarrera lehenetsiz, biktimei laguntza eman diezaieten, ager litezkeen arriskuak desagerraraziz eta ateratzeko teknikak eta maniobrak aplikatuz ibilgailua egonkortzeko, kokapenaren, kokagune motaren eta barruan dauden bidaiarien egoeraren arabera. Horretarako, behar bezala egiaztatu ditu lanabesak, segurtasun-neurriak eta baliabide materialak, eta ahaleginak egin ditu biktimak lasai mantentzeko erreskate- edo salbamendu- unera arte.

f) Erreskateak iraun bitartean, esku-hartzeko taldeen kontrola izan du; hala, aginduak betetzen diren jakiteko segimendua egin du; karga fisiko handieneko osagaien energia-kontsumoa zaindu du, txandak ezartzeko, eta etengabe komunikatu da koordinazio-zentroarekin, bai ezarritako komunikazio-kanalen bitartez bai APArekin ere, helburuen lorpenari edo aurkitutako ezustekoei buruzko informazioa emateko edo baliabide gehiago eskatzeko.

g) Erreskate-zereginetan arriskuak prebenitzeari, babesari eta segurtasunari buruzko irizpideak aplikatu ditu, baita NBEak ere, esku-hartze motaren arabera eta faseetako bakoitzean.

h) Esku-hartzeari buruzko txostena egin du, eta hortxe jaso ditu lantaldeari eta esku-hartzeko beste talde operatiboei buruzko alderdiak, biktimei buruzkoak, istripuaren kausa izan litezkeenak eta gauzatutako jarduerak, baita beste zerbitzuetara bideratutako kudeaketak ere, besteak beste.

3.– Larrialdiak zuzenean kaltetutako pertsonei laguntza fisikoa eta emozionala emateko ardura duten taldeen jarduerak ikuskatzen ditu, esku-hartze psikosozialerako, senideen eta kaltetuen arteko harremana berrezartzeko eta prozeduren araberako bizi-euskarri teknikak aplikatzeko premiak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Egiaztatu du esku-hartzeko taldeek eta osasun-langileek lehen sorospeneko teknika hala fisikoak nola psikologikoak aplikatu dituztela, eta erabilitako prozedurak biktima edo kaltetuen egoerarako egokiak ote diren balioetsi du.

b) Egiaztatu du esku-hartze psikosozialeko eragiketa zuzen gauzatu dela, eta erabilitako prozedurak biktima edo kaltetuentzat egokiak ote diren balioetsi du.

c) Egiaztatu du zaurituak erreferentziako ospitaleetara eraman direla, triajean ezarritako prozeduraren arabera.

d) Egiaztatu du senideen eta kaltetuen arteko harremana berrezartzeko lanak ondo egin direla (pertsonak bilatzea, familiak biltzea eta senitarteko nahiz jendarteko harremanak berrezartzea, besteak beste), eta erabilitako prozedurak balioetsi ditu, biktima edo kaltetuentzat egokiak ote diren ere aintzat hartuta.

e) Egiaztatu du laguntzak eskuratzeko orientazio-zerbitzuek ondo funtzionatzen dutela (diru-laguntzak eta finantzatzeko laguntzak, besteak beste), eta erabilitako prozedurak biktima edo kaltetuentzat egokiak ote diren balioetsi du.

f) Egiaztatu du esku hartzean egindako mailaketa sanitarioa egokia dela zehaztutako informazio eta logistika sanitarioko irizpideen arabera, eta katastrofearen errealitatearen araberako aldaketak proposatu ditu.

g) Egiaztatu du esku-hartzeko taldeek eta osasun-langileek bizi-euskarriko (oinarrizkoa eta aurreratua) teknikak aplikatu dituztela, baita biktimak sailkatzeko eta ebakuatzeko teknikak ere, eta erabilitako prozedurak biktima edo kaltetuen egoerarako egokiak ote diren balioetsi du.

h) Plan sanitarioaren in situ kudeaketari buruzko txostena egin du, aplikatutako estatistika-teknikak erabiliz, jasotako informaziotik eta ezarritako planetik abiatuta eta hobetzeko proposamenak eginez.

OTSAILAREN 20KOA 21/2018 DEKRETUAREN III. ERANSKINA
GUTXIENEKO ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK

1. atala.– Espazioak.

(Ikus .PDF)

(1) Espazio horrek ez du ikastetxean kokatuta egon behar nahitaez.

2. atala.– Ekipamenduak.

(Ikus .PDF)

(1) Espazio horrek ez du ikastetxean kokatuta egon behar nahitaez.

OTSAILAREN 20KOA 21/2018 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA
IRAKASLEAK

1. atala.– Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.

(Ikus .PDF)

Edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

2. atala.– Irakasletzarako gaitzen duten titulazioak.

(Ikus .PDF)

Edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

3. atala.– Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko behar diren titulazioak, hezkuntzakoaz besteko administrazioetako titulartasun publikoko zentroetarako edo titulartasun pribatukoetarako.

(Ikus .PDF)

Edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

4. atala.– Titulua osatzen duten lanbide-moduluak irakasteko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz besteko administrazioetako titulartasun pribatuko ikastetxeetarako, eta hezkuntza-administraziorako orientabideak.

(Ikus .PDF)

Edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

OTSAILAREN 20KOA 21/2018 DEKRETUAREN V. ERANSKINA
KONPETENTZIA-ATALEN ETA MODULUEN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK BALIOZKOTZEKO), ETA LANBIDE-MODULUEN ETA KONPETENTZIA-ATALEN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK EGIAZTATZEKO)

1. atala.– Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.

(Ikus .PDF)

2. atala.– Egiaztatzeari begira, titulu honetako lanbide-moduluei dagozkien konpetentzia-atalak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala