Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1539

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ermuko tarterako instalazio elektrikoen eta ekipo elektromekanikoen obrei buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: lanak.

b) Xedearen deskribapena: Ermuko tarterako instalazio elektrikoen eta ekipo elektromekanikoen lanak.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 153. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bi milioi ehun eta bost mila seiehun eta hogeita hemeretzi euro eta zentimo bat (2.105.639,01), BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko azaroaren 6a.

b) Esleipenduna: UTE Montajes Eléctricos San Ignacio, S.L. – Moyale, S.A. – Tecuni, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat berrehun eta laurogeita hamahiru mila bostehun eta hirurogeita hiru euro eta hogeita lau zentimo (1.293.563,24), BEZa kanpo.

e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: zazpi (7) hilabete.

Bilbao, 2018ko martxoaren 12a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala