Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1526

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bileran.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran onartu zuen desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpena, 2017ko uztailaren 28ko EHAAn argitaratua, 143. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 9.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako laguntzak emandako erakunde onuradunen 2017. urteko zerrenda, ebazpen honen eranskinean agertzen denaren arabera.

Bigarrena.– Espresuki jakinarazi, deialdi honen babespean diruz lagundutako Enplegu Lagunduaren jarduerak Europako Gizarte Funtsak % 50-ean diruz lagunduak direla, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala