Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2018ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1508

IRAGARKIA, zeinaren bidez Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren ebazpen bat jakinarazten baita, 2018ko otsailaren 12koa. Ebazpen horren bidez bukaera ematen zaio PSA-009/2017-XXI prozedura zehatzaileari, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onesten duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan jasotako arau-hauste batengatik izapidetu zena.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epea izango du Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 12a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala