Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2018ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1492

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 74/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 74/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Luis Alonso Garcia.

Abokatua: Pedro Fernandez Sanchidrian.

Prokuradorea: Sebastián Izquierdo Arróniz.

Demandatuak: Teresa Dos Anjos Santos eta Ilde Helena Lazaro Augusto.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-20an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da Sebastián Izquierdo Arróniz prokuradoreak Luis Alonso García jaunaren izenean eta hura ordeztuz aurkeztutako demanda, Luis Dos Santos Pinto jaunaren, Teresa Dos Anjos Santos andrearen eta Ilde Helena Lázaro Augusto andrearen jaraunsleen aurkakoa. Jaraunsle horiek kondenatzen ditut beren etxeko obrak egitera (ebazpen honen hirugarren zuzenbide-oinarrian aipatuta daude obra horiek) eta auzi-jartzaileari 379,05 euro eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0011 -0000 -02 -0074 -17) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Teresa Dos Anjos Santos demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala