Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2018ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1485

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko otsailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Azkoitiko (Gipuzkoa) «Urola Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 9ko Aginduaren testuan (2018ko otsailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 36. zk.). Agindu horren bitartez, Azkoitiko (Gipuzkoa) «Urola Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoaren aldaketa onartu zen. Horrenbestez, zuzendu egiten da hemen.

2018/914 (1/1) orrialdean, artikulu bakarrean, honela dio:

«Artikulu bakarra.– «Urola Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Izarraitz Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutua izango du izena. Ikastetxe hori Gipuzkoan dago, Azkoitiko udalerriko Altamira kalea z/g helbidean, eta 20015275 kode-zenbakia dauka.»

baina honela esan behar du:

«Artikulu bakarra.– «Urola Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Izarraitz Lanbide Heziketa» Bigarren Hezkuntzako Institutua izango du izena. Ikastetxe hori Gipuzkoan dago, Azkoitiko udalerriko Altamira kalea z/g helbidean, eta 20015275 kode-zenbakia dauka.»


Azterketa dokumentala