54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1452
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 869/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak.
Ana Murguizu García andreak 869/2017 prozedura laburtuaren bidez administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 1252/2017 Ebazpenaren aurka; ebazpen haren bidez ezesten da jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Donostialdea ESIan duen plaza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2014-2015erako lan-eskaintza publikoan sartzeko jakinarazpenaren aurkakoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren balizko interesdunak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.