Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1450

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, izapidetzen ari den 23/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek 23/2018 prozedura laburtua aurkeztu du, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten aurka, zeinak presuntzioz ezesten baitu gora jotzeko errekurtso hau: Ertzaintzaren Ikuskapeneko Eskalako Ofizialondoko Kategorian plaza batzuk betetzeko hautaketa prozeduran Epaimahai Kalifikatzaileak 2017ko ekainaren 20an hartutako Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Hautaketa-prozedura horretarako deialdia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2016ko abenduaren 15eko Ebazpenaren bidez egin zen.

Espedientea: PCA 121/2018.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, ageu daitezen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, euren legezko interesen alde egiteko, egoki irizten badiote. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arkauti, 2018ko martxoaren 6a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala