Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1438

EDIKTUA, 7678/2017 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau.

Jakinarazten dut: nire kargupeko epaitegi honetan, 7678/2017 zenbakiko espedientea ari da bideratzen, gizartearentzako lanak betearazteko. Lan horiek zigortu honi ezarri zaizkio: Alberto Constantin Florea; Bukaresten (Errumania) jaio zen 1992-02-19an; NAN zk.: RX-659265; azken helbidea: Tartanga kalea 50, etxabea – eskuina, Erandio – Bizkaia; gaur egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da 2018-02-26an, eta xedapen-atalak hau dio, hitzez hitz: «Deklaratzea Alberto Constantin Florea-k ez duela bete gizartearentzat lan egiteko 30 eguneko zigorra; Barakaldoko Zerbitzu Erkide Prozesalak –betearazpenen atala– ezarri zion zigor hori, 865-16-Inst-1 betearazpenean. Jakinaraz bekio zerbitzu horri, Zigor Kodearen 88. artikuluaren ondorioetarako».

Alberto Constantin Florea non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2018ko otsailaren 26an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala