Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1431

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie udalei eta toki-erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko irailaren 7ko Aginduaren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2017ko ekitaldirako deialdia egin zen.

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzailea eratuko dela ezartzen du 2017ko irailaren 7an emandako Aginduaren 6. artikuluak. Epaimahai horrek, 2017ko irailaren 7ko Aginduan bertan ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena egingo dio Etxebizitzako sailburuordeari.

Balorazio epaimahaiak aurkeztutako akta eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko irailaren 7ko Aginduaren 6, 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoa aintzat hartuz (agindu horren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2017ko ekitaldirako deialdia egiten da), hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako diru-laguntzak ukatzea I. eranskinean azaltzen diren udalei, toki-erakundeei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, I. eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

2.– Diru-laguntzak ematea II. eranskinean azaltzen diren udalei, toki-erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, eranskin horretan zehazten den zenbatekoaren arabera.

3.– Erakunde interesdun guztiei jakinarazi behar zaie Ebazpen hau, eta EHAAn argitaratu behar da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 29a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala