Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1430

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko otsaileko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2018ko lehenengo deialdia egin zuen Nekazaritzaren eta Abeltzaintza zuzendariaren 2017ko abenduaren 11ko Ebazpenaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (2017ko abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko lehenengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten Epaimahaiek osatu dute.

Bigarrena.– Zerrenda horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar daitezela agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 8a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala