Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1425

AGINDUA, 2018ko martxoaren 9koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, honako agindu honen huts-zuzenketa egiteko dena: Agindua, 2018ko otsailaren 19koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketaren deialdia egiten baita Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta /edo hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira agindu honen I. eranskinean: Agindua, 2018ko otsailaren 19koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketaren deialdia egiten baita Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta /edo hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko (2018ko martxoaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 47. zenbakia). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2018/1226 (25/15) orrialdean (I. eranskinean), kendu egiten dira Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegorako eskainitako lanpostu hauek:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala