Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2018ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1424

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2018ko otsailaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 6ko Ebazpenean, euskarazko testuan bakarrik (2018ko otsailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 30. zk.). Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/759 (21/5) orrialdean, honela dio:

«3.– Gaitasun fisikoaren proba, derrigorrezkoa eta ez baztertzailea, gaitasun fisikoaren proba. Proba hau 0tik 30 puntura bitartean baloratuko da.»

Baina honela esan behar du:

«3.– Hirugarren proba, derrigorrezkoa eta baztertzailea, gaitasun fisikoaren proba. Proba hau 0tik 30 puntura bitartean baloratuko da.»


Azterketa dokumentala