Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2018ko martxoaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1410

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 5ekoa, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkariarena, zeinaren bidez desjabetzeko jardunen eraginpean dauden finkak balio justua ezartzeari buruz Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak emandako erabakiak jakinarazten badira.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Interesdunak, bost eguneko epean, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango dira (Andia kalea, 13, bostgarren solairua), erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, era berean, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezakete lurralde epaimahai honetan, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Donostian, 2018ko martxoaren 5ean.

Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkaria,

MIREN IZASKUN GOIKOETXETA GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala