Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2018ko martxoaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1402

EDIKTUA, ezkontzako ekonomia-erregimena likidatzeko 322/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 322/2016 irabazpidezko ezkontzaren erregimen ekonomikoaren likidazioa.

Demandatzailea: Maria Jose Ibarbia Saralegui.

Abokatua: Victor Manuel Nieto Ramos.

Prokuradorea: Uxue Gerriko Apalategi.

Goian adierazitako prozedura Manuel Antonio Iñurrita Bengoechearen aurka bideratu zen (egun ez dakigu non dagoen); bada, prozedura horretan, epaia eman da 2017-11-22an.

Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2018ko otsailaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala