Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2018ko martxoaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1391

61/2018 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Kriminologia Graduko ikasleei irakaskuntza praktikoa emateko Euskal Herriko Unibertsitatearekin egindako lankidetzarako esparru hitzarmena luzatzeko akordioa argitaratzea xedatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmen-marko hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Kriminologia Graduko ikasleei irakaskuntza praktikoa emateko Euskal Herriko Unibertsitatearekin egindako lankidetzarako esparru hitzarmena luzatzeko akordioaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 27KOA 61/2018 EBAZPENARENA
KRIMINOLOGIA GRADUKO IKASLEEI IRAKASKUNTZA PRAKTIKOA EMATEKO, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN, SEGURTASUN SAILAREN BIDEZ, ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ARTEKO LANKIDETZARAKO ESPARRU-HITZARMENA LUZATZEKO AKORDIOA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 26a.

Alde batetik, Estefania Beltran de Heredia Arroniz andrea, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko sailburua den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari eta haren izenean; Lehendakariaren azaroaren 26ko 35/2016 Dekretuak, Segurtasuneko sailburua izendatzeko denak (2016ko azaroaren 28ko EHAA, 243. zk.), horretarako legitimatzen baitu.

Eta, bestetik, Juana Goizueta Vértiz andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa den aldetik.

Parte-hartzaile biek, indarrean dagoen araudiaren arabera, betetzen dabiltzan karguek ematen dizkieten ahalmenak baliatzen dituzte, eta luzapen akordio hau sinatzeko gaitasuna aitortzen diote elkarri. Horiek horrela,

HAUXE ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2014ko urtarrilaren 29an, Kriminologia Graduko ikasleei irakaskuntza praktikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Segurtasun Sailaren bidez, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu zen.

Bigarrena.– Lankidetzarako esparru-hitzarmen horren hamaikagarren klausulan alde sinatzaileek adostu zuten lau urtez indarrean egongo zela eta, salaketarik egon ezean, automatikoki beste urte betez luzatuko zela.

Hirugarrena.– Aldeek aldez aurretik onartuta, hitzarmen hori 2018ko urtarrilaren 29tik 2019ko urtarrilaren 29ra arte luzatu da.

Laugarrena.– Kriminologia Graduko laugarren kurtsoko ikasleentzako praktiken bidez, hezkuntza-lankidetzarako programak garatzeko lankidetzari jarraipena emateko helburuarekin, alde sinatzaileek beharrezkotzat jotzen dute lankidetza horrekin beste lau urtez jarraitzea eta luzapena formalizatzea hurrengo klausula hauen arabera.

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Alde sinatzaileek, Kriminologia Graduko ikasleei irakaskuntza praktikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Segurtasun Sailaren bidez, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzarako esparru-hitzarmena luzatzea erabaki dute. Hori dela eta, Luzatzeko Erabaki honek ondorioak izango ditu 2018ko urtarrilaren 29tik 2019ko urtarrilaren 29ra arte.

Bigarrena.– Parte hartzen duten aldek aurretik aipatutako lankidetza hitzarmenaren xedeari jarraipena emateko egin beharreko jarduerak garatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dute.

Hirugarrena.– Sinatzen duten aldeek beren gain hartutako betebeharrak indarrean egongo dira, akordio hau azkendu arte.

Ados daudela adierazteko eta hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, luzapen akordio honen bi ale sinatzen dituzte aldeek, hasieran adierazitako tokian eta egunean.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa,

JUANA GOIZUETA VÉRTIZ ANDREA.


Azterketa dokumentala