Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1325

IRAGARKIA, Urola Kostan eta Deba Barrenan, ohiko zerbitzuak eta errefortzuak kontratatzeko lehiaketa publikoa iragartzeko lizitazioa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Urola Kosta edo Deba Barrena emakidan errefortzu eta bestelako zerbitzu osagarriak burutzea, eta Euskotreneko berezko baliabideekin ezin burutu izana.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: 4 urte, urtebete luzatzeko aukerarekin.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren zenbatekoa enpresa esleipendunak eskainitakoa izango da, eta, gehienez ere, laurehun eta laurogeita bi mila euro (482.000,00) lizitaziorako (BEZik gabe), lerro desberdinen arabera banatuta.

Zerbitzu guztiak 2017an burututakoaren arabera balioztatuta daude Gipuzkoako Aldundiaren zerbitzuen aurretiko eskaeraren ondorioz, eta horiek % 20 handitzeko edo aldatzeko aukera egongo litzateke edo baita murriztekoa ere, beraz, benetan burututakoak fakturatuko dira.

Kontratuaren balio zenbatetsi osoa, SPKLTBaren arabera kalkulatuta, lau urteko hasierako eperako gehi luzapen posiblea, aurreikusitako gehienezko aldaketa sartuta (% 20), bi milioi zortziehun mila eta laurogeita hamabi mila (2.892.000,00) eurokoa da (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko apirilaren 13a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 16a, eguerdiko 12:00ak arte.

b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6, 48006 – Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2018ko otsailaren 28a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala