Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1324

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2017ko abenduaren 28ko eta 2018ko urtarrilaren 8ko Ebazpenak, honi buruzkoak: Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea, eta espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistrora bidaltzea, eranskinean aipatutako espedienteetan.

Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea. Ebazpen horren bidez agintzen da Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea, eta jatorrizko espedientea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistrora bidaltzea. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Sindikatu- eta enpresa-erakundeei ohartarazten zaie ezen, ebazpen horrek administrazio-bideari amaiera ematen diola, eta ebazpena aurkaratzeko aukera dagoela, 10 egun balioduneko epean, dagokion lan-arloko epaitegian edo Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, elkartearen lurralde-esparruaren arabera, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala