Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1311

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 71/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Penala emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 71/2017 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Teresa Garcia Santos.

Abokatua: Rosa Ana Santa Maria Santa Maria.

Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.

Demandatua: Jose Luis Yerro Vallejo.

Gaia.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da, 2018-02-26an:

2018-02-26ko 20/2018 Epaia, zeinaren bidez osorik baiesten baita alderdi demandatzaileak aurkeztutako demanda, eta dibortzio bidez suntsitutzat deklaratzen bi alderdien arteko ezkontza.

Jose Luis Yerro Vallejo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala