Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1310

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 108/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zigor-arloko ZULUP – Vitoria-Gasteizko Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 108/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Ainhoa Vilariño Rujas.

Abokatua: Isaac Alberdi Derteano.

Prokuradorea: Jorge Fernando Venegas Garcia.

Demandatua: Daniel Sanchez Jimenez.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da, 2018-2-20an:

18/2018 Epaia, 2018-02-20koa, baiesten duena zaintza, jagoletza eta mantenuari buruzko demanda, Venegas prokuradoreak sustatua Ainhoa Vilariño andrearen izenean eta haren ordez.

Daniel Sanchez Jimenez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala