Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1309

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 404/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 404/2017 prozedura bideratu da, Mary Cruz Ortiz Cisnadok eskatuta, Danis Javier Contreras Garciaren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

23/2018 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko otsailaren zortzia.

Iñigo Carlos Martínez Azpiazuk, Bilboko (Bizkaia) eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren 404/17 elkarrekin izandako seme-alabentzako behin betiko neurriei buruzko autoak, alderdi hauen artean: batetik, demandatzailea, Mary Cruz Ortiz Cisnado andrea, prokuradorea Zigor Capelastegui Cristóbal jauna eta letradua María Susana Cenicaonandia Lasuen andrea dituela; eta bestetik, demandatua, Danis Javier Contreras Ortiz jauna, auzi-iheslaria bera. Fiskaltzak ere parte hartu du.

EPAITZA

Partez baiesten dut Mary Cruz Ortiz Cisnado andrearen ordezkariak aurkeztu duen demanda, Danis Javier Contreras Ortiz jaunaren aurkakoa. Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, honako hau erabaki behar dut eta erabakitzen dut:

XXXXX eta XXXXX semeen guraso-ahala orain arte bi gurasoena izan den arren, amarekin geratuko dira, haien zaintza eta jagoletza berak izango dituelako, eta berak izango du, orobat, guraso-ahala.

Danis Javier Contreras Ortiz jaunak bere diru-sarrera garbien % 25 ordainduko du, Kenny Javier eta Abner David semeen mantenu-pentsio gisa. Kopuru hori gutxienez 100 eurokoa izango da hilabetean, seme bakoitzarengatik. Diru hori hilabeteko lehenengo bost egunetan ordainduko da, Mary Cruz Ortiz Cisnado andreak horretarako adierazten duen kontu-zenbakian, eta urtero-urtero eguneratuko da, urtarrilean, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen KPIaren arabera.

Mantenu-pentsio hori semeek 25 urte bete arte ordainduko da, edo lehenago baldin eta lehenago lortzen badute burujabetza ekonomikoa edo familiaren etxetik alde egiten badute.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4768000033040417. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Danis Javier Contreras Garcia demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko otsailaren hamabian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala