Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1305

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 672/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 672/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Angela Ayetebe Kuma Ntongono.

Alderdi demandatua: Gil Resa Muanache.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, 672/17-O dibortzio-prozedura bideratu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita. Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran epaia jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko otsailaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala