Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1304

AGINDUA, 2018ko otsailaren 23koa, Osasuneko sailburuarena, farmazia-bulego baten titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzeko dena. Horretarako deialdia 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez egin zen.

2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez (2018ko urtarrilaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), hasiera eman zitzaion Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat sortzeko prozedurari.

Beraz, eskabidea egin dutenen merituak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, farmazialarien enpresa elkarteek, eta Farmazialari arduradunen, ondokoen, ordezkoen eta ez-jardunekoen elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Hala xedatuta dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko lehiaketan, honako hauek izendatzea Merezimenduak Baloratzeko Batzordeko kide:

Lehendakaria:

Titularra: Teresa Fernandez de Castro Aguirrezabal.

Ordezkoa: Elena Santesteban Otazu.

1. bokala:

Titularra: Milagros Lopez de Ocariz Lopez de Munain.

Ordezkoa: Flavia Marina Erazo Presser.

2. bokala:

Titularra: Susana Urriticoechea Marticorena.

Ordezkoa: Fernando Echeveste Elosegui.

3. bokala:

Titularra: Luis Maria Sagarna Santamaria.

Ordezkoa: Monica Martinez Santos.

4. bokala:

Titularra: Belen Elorrieta Gabella.

Ordezkoa: Garbiñe Umerez Urbieta.

5. bokala eta idazkaria:

Titularra: Maria Heras Burzaco.

Ordezkoa: Saioa Ortiz Aranzabe.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala