Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1302

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Basauri, zeinaren bidez Arrigorriaga eta Bilbao udalerrietan (Bizkaia), Basauri TA-Alonsotegi TA eta Larraskitura doan adarra 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzea baimentzen baita, bai eta aldaketa-proiektua onartzen eta onura publikokoa dela deklaratzen ere.

Erreferentzia: L-8331 GHI/TLE.

Espedientea: AT-I-2017-20.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko ekainaren 13an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (egoitza: San Adrián etorbidea 48, Bilbao) honako hau eskatu zuen: Basauri, Arrigorriaga, eta Bilbao udalerrietan (Bizkaia), Basauri TA-Alonsotegi TA eta Larraskitura doan adarra 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldaketa egiteko administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Iván Martín Cavia industria-ingeniariak sinatu zuen, 2017ko maiatzaren 23ko konpetentzia-deklarazioaren arabera.

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko: 2017ko uztailaren 5eko BAO, 2017ko uztailaren 14ko EHAA, eta 2017ko uztailaren 5eko Deia egunkaria.

Hirugarrena.– 2017ko ekainaren 17an, ofizio bana igorri zitzaien Basauri, Arrigorriaga eta Bilboko Udalei, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten; era berean, udal haiei, Telefónicari, Ur Agentziari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Sustapen Ministerioari eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki irizten ziren baldintza teknikoak aurkezteko, eta berriro bidali zitzaien 2017ko urriaren 7an.

Laugarrena.– Arauzko izapideak beteta, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk, erakunde guztien izapideak onartu ditu, batez ere Telefonicak, Ur Agentziak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Sustapen Ministerioak aurkeztutakoak, eta espedienteari eransten zaizkio.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

2.– Sektore elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

3.– Bizkaiko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA), 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluari dagokionez (74/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

EBAZTEN DU:

Baimena eta oniritzia ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri honako proiektu honetarako: Basauri TA-Alonsotegi TA eta Larraskitura doan adarra 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzea. Hona proiektuaren ezaugarri nagusiak:

Eroale eta beste elementu batzuk aldatu hurrengo euskarrien artean: 6-27 eta 12 (LAR)-Larrastiku TA.

Babes kablea eraiki hurrengo euskarrien artean 2-12 (LAR) eta 14-20.

Basauri TAren eta Larraskitu TAren artean zuntz optikoa eraiki.

Hurrengo euskarriak aldatu: 17, 24, 25 eta 26.

Deklaratzea baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak eta eraginpeko eskubideak okupatu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan urgentziaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat, eta baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:

1.– Iván Martín Cavia, industria-ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, 2017ko maiatzaren 23ko deklarazioaren arabera.

2.– Martxan jartzeko epea ez da bi urtekoa baino luzeagoa izango, ebazpen hau titularrak jaso duen egunetik aurrera.

3.– Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-akta egite aldera.

4.– Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Saileko Zerbitzu-zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Bilbao, 2018ko otsailaren 19a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala