
49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1300
240/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ana Bustinduy Bascaran andrea hautatzen baitute Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza arloko Asistentzia koordinatzeko zuzendari-lanpostua betetzeko.
Aztertua izan da Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari-lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren urtarrilaren 24ko 66/2018 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2018ko otsailaren 7ko EHAAn (27. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Ana Bustinduy Bascaran andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ana Bustinduy Bascaran andrea Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2018ko martxoaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
RSS