Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2018ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1299

239/2018 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ana Bustinduy Bascaran andrea kentzen baita Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Integrazioko zuzendari-lanpostutik, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1026/2015 Ebazpenaren bidez (ekainaren 17ko EHAA, 112. zk.), Ana Bustinduy Bascaran andrea izendatua izan zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Integrazioko zuzendari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Bustinduy Bascaran andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Integrazioko zuzendari-lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko martxoaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri interesdunari, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala