Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2018ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1295

IRAGARKIA, zeinaren bidez epaitzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 1/2018 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Izangai batek jarritako 1/2018 prozedura arrunta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2017ko azaroaren 16ko Ebazpenaren aurka hasitakoa, zeinaren bitartez ezesten baita Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako Epaimahai Kalifikatzailearen 2017ko uztailaren 27ko Akordioaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Hautaketa-prozedura hori 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bitartez deitu zen (apirilaren 25eko EHAA, 77. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko martxoaren 2a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala