Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2018ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1293

IRAGARKIA, zeinaren bidez ebazpen-proposamen bat jakinarazten baita, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako eB-77/2017-T zehapen-prozeduran emana.

Francisco Javier Cortés Basail jaunari (14596164-L) ezin izan diogu jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Iragarki honen bidez jakinarazten zaio 2018ko otsailaren 11n instruktoreak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean (espediente hura osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik ireki zen, hain zuzen ere tabakoa erretzen uzteagatik debekatuta dagoen leku batean).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko, bai eta Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea 39 A (5. solairuan)- gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta bertan dauden agirien kopiak eskuratzeko ere.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2018ko otsailaren 28a.

Osasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala