Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2018ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1281

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita ETSko bulegoetan eta bestelako egoitzetan pintura-lanak egiteari buruzko lizitazioa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: lanak.

b) Xedearen deskribapena: ETSko bulegoetan eta bestelako egoitzetan pintura-lanak egitea.

c) Betearazteko/entregatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Betearazteko/entregatzeko epea: hiru (3) urte.

e) Luzapenak: bai, hamabi hilabeteko luzapen bat, bi aldeek aurretiaz adostua.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena honako esleipen-irizpide hauen arabera: irizpide objektiboak: eskaintza ekonomikoa (balorazioa 0 puntutik 40 puntura bitartean); erantzute-denbora hobetzea (balorazioa 0 puntutik 10 puntura bitartean); Berme-epearen hobekuntza (balorazioa 0 puntutik 10 puntura bitartean). Irizpide subjektiboak: eskaintza teknikoa (balorazioa 0 puntutik 30 puntura bitartean); ingurumen-irizpideak (balorazioa 0 puntutik 10 puntura bitartean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: berrogeita zortzi mila euro (48.000,00), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web-orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 27a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web-orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20017486)

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2018ko apirilaren 3a, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2018ko otsailaren 26a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala