Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2018ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1280

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita kanpoko desfibriladore automatikoen (DEA) mantentze eta tele-laguntza zerbitzua ETSko zenbait geltokitan eta lantokitan emateko lizitazioa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzua.

b) Xedearen deskribapena: kanpoko desfibriladore automatikoen (DEA) mantentze eta tele-laguntza zerbitzua ETSko zenbait geltokitan eta lantokitan ematea.

c) Betearazteko/entregatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Betearazteko/entregatzeko epea: hiru (3) urte.

e) Luzapenak: bai, urtebeteko luzapen bat, aldez aurretik bi aldeek adostua.

f) Loterik: bai.

1. lotea: Philips HS1 (DOC) desfibriladoreen mantentze eta tele-laguntza zerbitzua.

2. lotea: Lifepack CR2 desfibriladoreen mantentze eta tele-laguntza zerbitzua.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena honako esleipen-irizpide hauen arabera: irizpide objektiboak: eskaintza ekonomikoa (balorazioa 0 puntutik 60 puntura bitartean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatea (balorazioa 0 puntutik 30 puntura bitartean); Erabilgarritasuna (balorazioa 0 puntutik 10 puntura bitartean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: hirurogeita hamabi mila bederatziehun euro (72.900,00), BEZik gabe, lote hauetan banatua.

1. lotea: berrogei mila bostehun (40.500,00) euro, BEZik gabe.

2. lotea: hogeita hamabi mila laurehun (32.400,00) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web-orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 15a, goizeko 10:00etan, Nafarroa Gela.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20017455)

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2018ko martxoaren 23a, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa: karatulak, preskripzio tekniko partikularren pleguak eta baldintza partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2018ko otsailaren 26a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala