Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2018ko martxoaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1245

IRAGARKIA, zeinaren bidez lizitatzen baita EAEko aisia-espazioetan burututako esku-hartzeen bidez legez kanpoko drogen kontsumoari lotutako arriskuak aurreikusi eta murrizteko zerbitzuen kontratua.

1.– Esleipena egiten duen erakundea. Datu orokorrak eta argibideak eskuratzeko datuak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 91 77.

5) Telefaxa: 945 01 93 01.

6) Helbide elektronikoa: c-diazlezana@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 22a.

d) Espediente-zenbakia: 149/2018-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: EAEko aisia-espazioetan burututako esku-hartzeen bidez legez kanpoko drogen kontsumoari lotutako arriskuak aurreikusi eta murriztea.

c) Loteak: ez.

d) Prestazioak gauzatzeko lekua: Esku-hartzeak EAEko zenbait herritan egingo dira, esleipendunak aurkezten duen lan-programaren arabera eta azpiegitura ibiltarien bidez (karpak eta furgonetak edo gisa horretako gauzak).

e) Zerbitzuko jarduerei buruzko eta zerbitzua betetzeko egoki irizten diren beste alderdi batzuei buruzko memoria non aurkeztu behar den: Osasun Saila, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.

f) Egikaritzeko/entregatzeko epea: 2018ko abenduaren 31ra arte.

g) Luzapena onartzea: ez.

h) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

i) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

j) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 98133100-5.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: ikusi karatularen 30.2 puntua.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 60.000 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 60.000 euro, gehi 12.600 euro BEZarenak. Guztira (BEZa barne): 72.600 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 22a, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: c-diazlezana@euskadi.eus

d) Aldagaiak: ez.

e) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik, AKZLren karatularen 28.6 klausulan ezarritako baldintzetan.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskribapena: «B» gutun-azala irekitzea –eskaintza ekonomikoa– eta «C» gutun-azala irekitzea –eskaintza teknikoa–.

b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila.

c) Helbidea: Donostia kalea 1.

d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

e) Eguna eta ordua:

«C» gutun-azala: 2018ko apirilaren 6a, 11:00etan.

«B» gutun-azala: 2018ko apirilaren 12a, 11:00etan.

10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Bestelako argibideak: ez dago.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala