Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2018ko martxoaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
1225

AGINDUA, 2018ko otsailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Elaia Torres Bizkarra andrea eta Maialen Alberro Lasuen andrea Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario, sailburu beraren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran.

Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez aldatzen dira zuzendari beraren 2017ko uztailaren 21eko Ebazpenak, zeinaren bidez argitaratu baitziren lehiaketa-faseko izangaien behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, eta baita fase horretako puntuazio totalak eta zuzendari beraren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpena ere, zeinaren bidez argitaratu baitziren maisu-maistren kidegoan sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran lehiaketa-oposaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak. Aipatu 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu zituzten Elaia Torres Bizkarra andrea, Maialen Alberro Lasuen andrea eta Elixabete Izaguirre Ayestaran andrea izangaiek, eta, errekurtso horiek baietsi dira; ondorioz, izangai horiek hautatuak gertatu dira.

Hautatutako hiru izangaiek aurkeztu dituzte Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren 11.1 oinarrian eskatutako agiriak, eta galdegindako eskakizunak betetzen dituztela ikusirik, praktiketako funtzionario izendatzen dira. Dena den, Elixabete Izaguirre Ayestaran andreak ikasturte batez atzeratu du praktikak egitea.

Elaia Torres Bizkarra andrea zerbitzuak ematen ari da, behin-behineko funtzionario gisa, hautatua gertatu den espezialitateko plaza batean. Beraz, destino horretan mantenduko da, eta bertan ebaluatuko da praktiketako funtzionario gisa izendatu ondoren.

Maialen Alberro Lasuen andreak Hezkuntza Sailaren ikastetxe publiko batean –esleitzen zaiona– egingo ditu praktikak, hautatua gertatu den espezialitatean.

Hortaz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran hautatutako izangai hauek:

– Elaia Torres Bizkarra andrea, Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea, txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna, zerrenda-zenbakia: 2017038750.

– Maialen Alberro Lasuen andrea, Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea, txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna, zerrenda-zenbakia: 2017046650.

Bigarrena.– Elixabete Izaguirre Ayestaran andrea ikasturte baterako legezko atzerapen-egoeran deklaratzea, 2017-2018 ikasturtean praktika-aldia egiteko.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak Elaia Torres Bizkarra andrea praktiketako funtzionario izendatzeak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorio administratiboak Maialen Alberro Lasuen andrea praktiketako funtzionario izendatzeak, eta destinoa esleitzen zaionetik aurrera, aldiz, ondorio ekonomikoak.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita Interneteko helbide honetan ere http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala