
46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1224
IRAGARKIA, titulartasuna aldatzeko prozedurako entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa dena.
Aipatutako entzunaldi-izapidea aurrez aurre jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan (artikulu hura Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen).
Espedienteak Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan aztertu ahal izango dituzte interesdunek (Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua, 20015 Donostia), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, egoki irizten diren dokumentuak eta egiaztapenak aurkeztu ahal izango dira.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluarekin eta horrekin bat datozen artikuluekin bat etorriz.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak eta oro har jende guztia jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS