Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1220

IRAGARKIA, administrazioarekiko 891/2017 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 891/2017 prozedura arruntean bideratzen ari dena; auzi-errekurtso hori Kirol Justiziako Euskal Batzordeak emandako 2017ko urriaren 25eko Erabakiaren aurka aurkeztu dute. Akordio horrek ez du onartu Agrupación Deportiva Hípica de Loyolako presidentea den Jose Alberto Catalán Espeita jaunak jarritako errekurtsoa. Errekurtso horrek Gipuzkoako Hipika Federakuntzako kirol elkarte eta klubeko behin betiko hautesle-erroldarekin du zerikusia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala