Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1218

IRAGARKIA, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horien bidez adierazten da zerrendatik kanporatuak geratu direla irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien eranskinean agertzen diren zerrendakideak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du, ohartarazpen hauekin:

Hamabost egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, ebazpen horren testu osoa jasotzeko. Horretarako, Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 08:00etatik 14:30era bitarteko ordutegian) berez edo ordezkari baten bidez agertu beharko dira.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 26a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala