Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1207

IRAGARKIA, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzarena, abiazio-erregaia eskuratzeko administrazio-kontratuko oinarri teknikoen pleguko eranskinean akats materialak zuzentzeari buruzkoa (Espedientea: S-006/2018).

Akats materialak atzeman dira, abiazio-erregaia eskuratzeko administrazio-kontratuko (Espedientea: S-006/2018) oinarri teknikoen pleguko eranskinean (2018ko otsailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen). Hori dela eta, akatsa zuzendu da Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariaren 2018ko otsailaren 15eko Ebazpenean ezarri moduan (2018ko otsailaren 19an argitaratua, Euskal Jaurlaritzaren kontratatzailearen profilean; www.contratacion.euskadi.eus).

Zuzenketa hori dela eta, eskaintzak aurkezteko epea zabaltzen da 2018ko apirilaren 4ko 10:00ak arte zabaltzen da, eta informazioa eskuratzeko azken eguna 2018ko apirilaren 3a izango da; eskaintzak irekitzeko ekitaldi publikoa 2018ko apirilaren 11ko 12:00etara pasatu da.

Erandio, 2018ko otsailaren 20a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala