Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1205

IRAGARKIA, xede hau duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor eta Instituzionala –zeinaren defentsa Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiaren esku baitago– prozesalki ordezkatzeko prokuradore-zerbitzuak ematea agintzen zaizkion eta egoitza Madrilen duten epaitegi eta auzitegietan gauzatu behar diren auzialdi eta prozedura judizialetan. (A-003-DGPA-2018).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 019 098.

5) Telefaxa: 945 019 029.

6) Helbide elektronikoa: t-saenz@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018-03-21.

d) Espediente-zenbakia: A-003-DGPA-2018.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor eta Instituzionala –zeinaren defentsa Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiaren esku baitago– prozesalki ordezkatzeko prokuradore-zerbitzuak ematea agintzen zaizkion eta egoitza Madrilen duten epaitegi eta auzitegietan gauzatu behar diren auzialdi eta prozedura judizialetan».

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko tokia: egoitza Madrilen duten epaitegi eta auzitegiak. Prestazioak entregatzea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Araubide Juridikoaren Sailburuordetza.

e) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hamazortzi (18) hilabete; hala ere, kontratistak agindu zaion zerbitzua ematen jarraitu beharko du, prozesuak dauden auzialdia amaitu arte.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) CPV (nomenklatura-erreferentzia). 79112100-2.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazio-irizpideak: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

1) Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: haztapena, guztira, 85 puntu.

– Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu.

– Preskripzio teknikoen pleguan jasotakoez gain, giza baliabide gehigarrietan eginiko hobekuntzak: 15 puntu.

2) Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

Haztapena, guztira: 15 puntu.

● Zerbitzuaren antolaketa: 10 puntu.

● Dokumentazio-, artxibo- eta komunikazio-teknologia erabiltzea: 5 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 193.180,16 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 80.991,74 euro. Zenbatekoa, guztira: 98.000 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: bai, lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZa kanpo.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak:

a) Zer sailkapen eskatzen den: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

Betekizunak: lanbide-arriskuen kalte-ordainetarako aseguru-poliza; poliza horrek indarrean egon beharko du eskaintzak aurkezteko epea amaitu arte, eta gutxienez 500.000 eurokoa izango da; era berean, aseguru hori berritu edo luzatzeko konpromisoa ere adierazi beharko da, kontratua egikaritu bitartean estaldura hori mantenduko dela bermatuz.

Gaitasun teknikoa edo profesionala:

Betekizunak:

1) 3 urteko antzinatasuna elkargokide gisa.

2) Esperientzia: azken hiru urteetan, ordezkaritza prozesala gutxienez 100 prozedura judizialetan egin izana.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 26ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» «B» eta «C» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabetez, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 161. artikuluaren arabera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) «C» gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez neurtzekoak diren irizpideak:

● Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.

● Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II, I. aretoa).

● Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

● Eguna eta ordua: C gutun-azala: 2018-04-16ko 10:00ak.

b) «B» gutun-azalak irekitzea, eskaintza ekonomikoari dagokiona:

● Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.

● Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II, I. aretoa).

● Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

● Eguna eta ordua: B gutun-azala: 2018-04-26ko 10:00ak.

10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu (473,13 euros; EHAA).

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

12.– Subrogazioa: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala