Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1203

EDIKTUA, 1595/2017 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik,

Jakinarazten dut:

epaitegi honetan 1595/17 espedientea bideratu da, Michel Lucas Garcia Batista zigortuaren aurka (AIZ: XY4422440Z; haren azken helbidea: Magallanes kalea, 31 - 3. esk., Barakaldo) zeina ez baitakigu egun non den. Espediente horretan autoa eman da 2017-05-31n, eta haren egitateek eta erabakiak honako hau diote, hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 31.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2017-03-06an, espediente honi dagokionez jakin da Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiak 885/16-K auzian Michel Lucas Garcia Batista zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 47 (38+9) lanaldiko betearazpen-planaren berri.

Bigarrena.– 2017-05-08an, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena bidali du, non esaten baita zigortuak, 3 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa, ez dakigu zergatik eta nolatan.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortua agertu behar dela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan bat egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; izan ere, gizarte-zerbitzuetan egin beharreko agerraldia ez da gauzatu.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu behar dela.

ERABAKIA

Michel Lucas Garcia Batistari gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 47 (38+9) eguneko zigorretik 44 egun bete gabetzat jotzea. Zigor hori Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiak ezarri zion 885/16-K betearazpenean.

Bidal bekio lekukotza Bilboko guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adierazi haren aurka erreforma errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.

Michel Lucas Garcia Batista zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazortziko otsailaren zortzian; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala