Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1201

EDIKTUA, eskuratze-preskripzioari buruzko 346/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 346/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alberto Astigarraga Uria.

Abokatua: Manu Barrenetxea.

Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Demandatua: Domingo Aguirregomezcorta Azpiazu.

Gaia: eskuratze-preskripzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-02-12an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Alberto Astigarraga Uria jaunak Domingo Aguirregomezcorta Azpiazu jaunaren edo «finkaren gainean eskubideren bat duen beste edozeinen» aurka aurkeztutako demanda.

a) Auzi-jartzaileak eta bere arrebak, María Jesús Astigarraga Uríak, eskuratze-preskripzio bidez eskuratu dutela jarduketak eragin dituen demandaren lehenengo egitatean azaldutako lursailaren jabari osoa.

b) Beraz, auzi-jartzailea eta bere arreba aipatutako finkaren jabari osoaren titularrak dira.

Epai hau irmoa denean, bidal bekio agindua Eibarko Jabetza Erregistroari, han demandatuaren inskripzioa ken dezaten (demandatua Domingo Aguirregomezcorta Azpiazu da, ezkonduta dago, ustezko irabazpidezko erregimenarekin, Elgoibarko 723 zenbakidun finkaren erdi zatiezinari dagokionez,1.213. liburukia; 292. liburua) eta finka horren jabari osoa auzi-jartzailearen eta bere arrebaren alde inskriba dezaten.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Domingo Aguirregomezcorta Azpiazu demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2018ko otsailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala