Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1200

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 227/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 227/2016 hitzez judizioa.

Demandatzailea: Generali España S.A. de Seguros y Reaseguros.

Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Demandatua: Liberty Seguros Compañía de Seguros y Reaseguros S.A. eta Jesus Villar Rodriguez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-02-08an. Hona hemen epaitza:

Osorik ezesten dut José Félix Basterrechea epaitegietako prokuradoreak Generali España S.A. de Seguros y Reasegurosen izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Jesús Villar Rodríguez jaunaren eta Liberty Segurosen aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak absobiltzen ditut demanda-idazkian haien aurka egindako uzi guztietatik.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatzailea.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Jesus Villar Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko otsailaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala