Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1199

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, 2017. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko emandako diru-laguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2017ko irailaren 15ean argitaratu zen 177 zenbakidun EHAAn 2017ko irailaren 12ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2017. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten zuena.

2.– 2017ko irailaren 12ko Aginduaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jende orok jakin dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda, diru-laguntzen zenbatekoa eta finantzatutako proiektua jasota.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Aginduaren babesean, 2017. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende orok izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala