Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1198

AGINDUA, 2018ko otsailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaian) «Diego Berguices-Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko «Diego Berguices-Otxarkoaga» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); irailaren 10eko 1128/2010 Errege Dekretua, zeinaren bidez arotzeriako eta altzarigintzako erdi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (urriaren 8ko BOE), eta 2012ko otsailaren 7ko 11/2012 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (otsailak 28ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48003114.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: Diego Berguices-Otxarkoaga.

Titularra: Bilboko Elizbarrutia.

Helbidea: Arbolantxa Bidea 57.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Arotzeria eta Altzarigintza» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

– Hezkuntza Berezia: zereginen ikaskuntzako 6 gela.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Elektrizitatea eta elektronika» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ «Ile-apainketa eta estetika» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ «Informatika eta komunikazioak» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ «Etxebizitzen mantentze-lanak» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Beroa sortzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Hozteko eta girotzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa:

○ «Arotzeria eta altzarigintza» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Instalazioa eta altzari-hornikuntza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ « Arotzeria eta Altzarigintza» erdi-mailako heziketa-zikloa.Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Ibilgailuen mantenimendua» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Karrozeria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala