Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1197

AGINDUA, 2018ko otsailaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez baimentzen baita San Mames Garaje Eraikineko (Jose Maria Eskuza 12-14, Urkixo zumarkalea 75-77 eta Sabino Arana 21) eta Jose Maria Eskuza 16 eraikineko zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzea udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean lehendik dauden lurzoru-erreserbetan.

GERTAKARIAK

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketaren espedienteak, San Mames Garaje Eraikinari eta Jose Maria Eskuza 16 eraikinari buruzkoak, Bizkaiko Hirigintza Plangintzarako Atalaren txostena jaso du 2017ko abenduaren 13an egindako 5/2017ko bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako dokumentuak Bilboko San Mames Garaje Eraikinak eta Jose Maria Eskuza 16 eraikinak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere badauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 83,09 m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, Arangoitiko ekipamendu publikorako orubean. Beraz, 743,91 m²-ko gehiegizko lurzati-azalera izanik etorkizuneko konpentsazioetarako.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, San Mames Garaje Eraikinak eta Jose Maria Eskuza 16 eraikinak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarra udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean lehendik ere badauden lurzoru-erreserbetan betetzeko; zehazki, Arangoitiko ekipamendu publikorako orubean.

Bigarrena.– Baimen hori emateko, Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuan jaso beharko da espedientea bete izanaren justifikazioa, 2/2006 Legearen 105. artikuluari eta 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz.

Hirugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango, behin betiko onarpena ematen bada eskumena duten esparruren batean (hartzailea edo igorlea) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin, zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzeari dagokionez.

Laugarrena.– Bilboko Udalari agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Haren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala