Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2018ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1190

AGINDUA, 2018ko otsailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publiko bat iragartzen baita Garraio Azpiegituren Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari-lanpostua izendapen askez betetzeko (kodea: 520010; dotazioa: 102).

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean Garraio Azpiegituren Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari-lanpostua hutsik dagoenez (kodea: 520010; dotazioa: 102), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Deialdi honetan, aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte, honako egoera hauetan ez badaude:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badaukate. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako baldintzak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko eskakizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren langileen gaietan duen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

2.– Hautagaiek eskabidearekin batera «curriculum vitae» aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandakoaz gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 21a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA

Lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 102).

– Kokapena: Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.

– Saila: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak.

– Herria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.

– Destino-osagarriaren maila: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 2017-12-31.

Betebeharrak:

– C1 edo D1 kidegokoa izatea.

– Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia, edo, administrari laguntzaile kidegoan, urte biko esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala