Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1148

121/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mikrobiologo-Parasitologo kategorian (Mikrobiologia eta Parasitologiako Fak. Esp. mediko eta teknikoaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016 eta 2017 urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.<0}

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mikrobiologo-Parasitologo kategorian (Mikrobiologia eta Parasitologiako Fak. Esp. mediko eta teknikoaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MIKROBIOLOGO-PARASITOLOGO KATEGORIAN (MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO MEDIKU-TENIKARI FE-REN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mikrobiologo-Parasitologo kategorian (Mikrobiologiako eta Parasitologiako Mediku-Tenikari Fak. Esp. lanpostu funtzional) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Medikuntzan, Farmazian, Biologian, Kimikan edo Biokimikan lizentziatua izatea, edo titulu baliokide bat izatea eta Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialitatearen titulazioa izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

1.– Oposizioaldian bi ariketa egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

Medikuntzako mediku espezialistentzat deitutako lanpostu funtzionaletan, mediku kategoriako oposizio-fasea honako hau izango da: proba bakar batean bi ariketa egin beharko dira, bat teorikoa eta bestea praktikoa, eta biak eskainitako lanpostuaren funtzio espezifikoei buruzkoak izango dira. Probaren azken puntuazioa bi ariketen batez besteko haztatua litzateke; ariketa teorikoak % 65eko balioa izango du, eta ariketa praktikoak, ordea, % 35ekoa. Lehenago aipatutakoa ez zaie aplikatuko Medikuntzako mediku espezialistentzako hautaketa-prozesuei. Prozesu horretan, dagozkien oinarri espezifikoen arabera, oposizio-fasean ariketa bakar bat egongo da. Ondorio horietarako, batez besteko haztatua formula honen arabera lortuko da:

(Ikus .PDF)

Oposizio-fasea gainditutzat jotzeko, bi ariketen batez besteko haztatuaren emaitza gutxienez 50 punturena izango da, 100etik.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Medikuntzako, Farmaziako, Biologiako, Kimikako edo Biokimikako lizentziaturaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza titulu baliokidearena eta Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialitatearena, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren batez jabetzen direnek lanpostuaren jabetze-ekitaldian honakoa aurkeztu beharko dute:

– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. MIKROBIOLOGIA ETA PARASITOLOGIAKO MEDIKU TEKNIKARIA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Txanda irekiaren deialdia: 11 destino.

Sarbide orokorra: 10.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU-ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO MIKROBIOLOGIA ETA PARASITOLOGIAKO FE MEDIKO ETA TEKNIKOA KATEGORIAREN MERITUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Deskontu hori ez zaie aplikatuko 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera espezialistaren titulua lortu dutenei.

1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean edo medikuntza alorreko kudeaketa-postuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako zerbitzu-erakundeetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Kupo eta Zonako mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako zerbitzu-erakundeetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa zentro ofizialetan edo erakundeetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Mediku Orokor edo beste espezialitateetako Mediku gisa edo Langile Ikertzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

4.– Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum laude doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo –espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.

– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.

Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako titulua edo tituluak (kategorian sartzeko eskatutakoa ez direnak) dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboentzako prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialistaren titulua edo tituluak dituzten izangaiak (BAME bidez ez): puntu 1.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10-19 ordu: 0,75 puntu.

– 20-29 ordu: 1,25 puntu.

– 30-49 ordu: 2 puntu.

– 50-99 ordu: 3 puntu.

– 100-249 ordu: 4 puntu.

– 250-599 ordu: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): Puntu 1.

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): Puntu 1.

– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): Puntu 1.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.

g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):

Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.

Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.

Alemana: 1,5 puntu, gehienez.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
MIKROBIOLOGIA ETA PARASITOLOGIAKO FAK. ESP. MEDIKO-TEKNIKOA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Mikrobiologia klinikoaren hastapenak.

1.1.– Edukia eta kontzeptua.

1.2.– Mikroorganismoen biologia orokorra.

1.3.– Mikrobio-patogenotasuna.

1.4.– Mikrobio-taxonomia: irizpideak, metodoak eta mikroorganismoen sailkapena.

2.– Ostalariaren eta parasitoaren arteko harremanak.

2.1.– Aparatuen eta sistemen eta horien funtzioen mikrobiota normala.

2.2.– Infekzioa eta gaixotasun infekziosoak.

2.3.– Kolonizazio- eta eraso-mekanismo mikrobianoak. Birulentzia-faktoreak. Toxinak.

2.4.– Antigeno mikrobianoak.

2.5.– Ostalariaren erantzuna bakterio-, birus-, onddo- eta parasito-infekzioen aurrean.

2.6.– Infekzioarekiko erresistentzia ez-espezifikoa.

2.7.– Erantzun immunitarioa.

2.8.– Immunodepresioa.

3.– Diagnostiko mikrobiologiko zuzena (I).

3.1.– Lagin klinikoak: indikazioak, bilketa, garraioa eta kontserbazioa.

3.2.– Laginak onartzeko eta baztertzeko irizpideak.

3.3.– Mikroskopia: kontzeptua, metodoak eta aplikazioak.

3.4.– Lagin klinikoen bidez mikroorganismoak haztea eta isolatzea.

3.5.– Lagin klinikoetako mikroorganismo kutsakorrak.

3.6.– Hazkuntza-inguruneak, tindaketak eta erreaktiboak.

3.7.– Eskuz eta automatikoki ereiteko eta inkubatzeko metodoak.

3.8.– Mikroorganismoak eta laginak kontserbatzea eta artxibatzea.

4.– Diagnostiko mikrobiologiko zuzena (II).

4.1.– Antigenoak eta metabolitoak hautematea.

4.2.– Masa-espektometriaren bidez mikroorganismoak identifikatzea.

4.3.– Diagnostiko-teknika azkarrak.

4.4.– Diagnostiko-metodo molekularrak: Alderdi orokorrak. Zunda bidezko hibridazioa. 4.5.–eko teknikak. Anplifikazioa. Mikroarrayak. Sekuentziazioa.

4.5.– Mikrobiologia molekularreko eta masa-espektometriako teknika berriak aplikatzea gaixotasun infekziosoen diagnostikoan, tratamenduan eta kontrol epidemiologikoan.

5.– Diagnostiko mikrobiologiko ez-zuzena (immunologia mikrobianoa).

5.1.– Azterketa immunomikrobiologikoen oinarriak, metodoak eta erabilera.

5.2.– Proba serologiko bat hautatzea: sentikortasuna, espezifikotasuna, balio-igarleak eta beste parametro batzuk.

5.3.– Diagnostiko-teknika azkarrak.

5.4.– Automatizazioa.

5.5.– IGRA saiakuntzak.

5.6.– Emaitzen interpretazioa.

5.7.– Profil serologikoak.

6.– Ingurugiro-mikrobiologia: airearen kontrol mikrobiologikoa, uraren eta gainazalen kontrol mikrobiologikoak, pazienteen zaintzan erabilitako tresnak eta objektuak.

7.– Eragile fisikoen eta kimikoen eragina mikroorganismoetan.

7.1.– Esterilizazioa: edukia, metodoak, aplikazioak eta kontrolak.

7.2.– Antiseptikoak eta desinfektatzaileak: sailkapena, ekintza-mekanismoak, indikazioak, ebaluazio-metodoak, erresistentzia-mekanismoak, gomendioak eta erabilera-kontrola.

8.– Bakteriologia klinikoa.

8.1.– Bakteriologia orokorra.

8.1.1.– Bakterioen sailkapena eta taxonomia.

8.1.2.– Morfologia eta egitura.

8.1.3.– Fisiologia eta metabolismoa.

8.1.4.– Bakterioen genetika.

8.1.5.– Aldaketa fenotipikoak eta genotipikoak. Mutazioak.

8.1.6.– Gene-transferentziaren mekanismoak.

8.2.– Bakterio-kontrakoak.

8.2.1.– Kontzeptu orokorrak eta sailkapena.

8.2.2.– Ekintza-mekanismoak.

8.2.3.– Farmakozinetika eta farmakodinamia.

8.2.4.– Bakterio-kontrakoekiko erresistentzia: oinarri genetikoak eta biokimikoak. Erresistentzien garrantzia eta egungo egoera. Erresistentzia-mekanismoak.

8.2.5.– Bakterio-kontrakoen erabileraren eragin klinikoa: bakterio-kontrako tratamenduaren ebaluazioa eta kontrola, erresistentziaren epidemiologia, ospitale- eta komunitate-esparruko erabilera-politika.

8.3.– Mikrobio-kontrakoekiko sentikortasuna aztertzeko oinarrizko metodoak eta metodo bereziak.

8.3.1.– Antibiogramak: diluzio- eta difusio-metodoak diskoan, mikrodiluzio-metodoak saldan, gradiente antibiotikoaren metodoak zerrendan, eskuzko beste metodo batzuk, sistema automatikoak eta erdiautomatikoak.

8.3.2.– Erresistentziak detektatzeko metodo fenotipiko eta molekularrak.

8.3.3.– Antibiogramaren interpretazio klinikoa.

8.3.4.– EUCAST eta CLSI araudiak.

8.4.– Estafilokoko generoa eta beste koko Gram-positibo katalasa-positibo batzuk.

8.5.– Estreptokokoak, enterokokoak eta beste koko Gram-positibo katalasa-negatibo batzuk.

8.6.– Haemophilus, Neisseria eta Moraxella.

8.7.– Bordetella, Legionella, Brucella, Pasteurella, Francisella, Bartonella eta beste bazilo nahiz kokobazilo Gram-negatibo batzuk, nutrizio-eskakizun handikoak.

8.8.– Enterobacteriaceae. Enterobakterio oportunista eta enteropatogenoak.

8.9.– Vibrio, Aeromonas eta Plesiomonas.

8.10.– Campylobacter, Helicobacter eta beste bazilo Gram-negatibo kurbatu batzuk.

8.11.– Pseudomonas eta Acinetobacter eta beste bazilo Gram-negatibo ez-hartzitzaile batzuk.

8.12.– Corynebacterium, Listeria eta Erysipelothrix. Beste korineforme batzuk.

8.13.– Baziloak eta beste bakterio aerobiko espora-ekoizle batzuk. Interes klinikoko aktinomizetalak.

8.14.– Mycobacterium. Mikobakterio patogeno primarioak eta oportunistak. Nocardia eta kideko generoak.

8.15.– Koko eta bazilo Gram-positibo anaerobikoak. Clostridium difficile. Koko eta bazilo Gram-negatibo anaerobikoak.

8.16.– Spirochaetales-en ordena. Sifilia eta trepanomatosi endemikoak.

8.17.– Borrelia: sukar itzulkorrak eta Lyme-ren gaixotasuna. Leptospira: Mikoplasmen, Rickettsien eta klamidien ordenak. Coxiella, Ehrlichia eta beste zelula barneko bakterio hertsi batzuk.

9.– Birologia klinikoa.

9.1.– Birologia orokorra.

9.1.1.– Birusen taxonomia eta sailkapena.

9.1.2.– Birus-gaixotasunen ezaugarri orokorrak.

9.1.3.– Diagnostiko birologikorako metodoak eta teknikak.

9.1.4.– Birusak hauteman eta identifikatzeko algoritmoak.

9.1.5.– Birus-kontrako farmakoak: sailkapena, ekintza-mekanismoak eta birus-kontrakoekiko erresistentzia.

9.1.6.– Sentikortasuna aztertzeko eta birus-kontrakoekiko erresistentzien hautemate molekularreko metodoak.

9.2.– Herpesviridae familia.

9.3.– Poxviridae, Parvoviridae eta Papovaviridae familiak.

9.4.– Gripearen birusa, arnas-birus sintzitiala eta beste arnas birus batzuk.

9.5.– Gaixotasun exantematikoen birusa eta parotiditisaren birusa.

9.6.– Hepatitisaren birusa.

9.7.– Urdail-hesteetako infekzioak eragiten dituzten birusak.

9.8.– Enterobirusa eta Parechovirus-a.

9.9.– Retroviridae familia.

9.10.– Filoviridae, Arenaviridae, Bunyaviridae familiak eta beste RNA birus batzuk.

9.11.– Prioiek eragindako gaixotasunak.

10.– Mikologia klinikoa.

10.1.– Mikologia orokorra.

10.1.1.– Onddoen ezaugarriak eta sailkapena.

10.1.2.– Gaixotasun mikotikoen ezaugarri orokorrak.

10.1.3.– Diagnostiko mikologikorako metodoak.

10.1.4.– Onddo-kontrakoak: sailkapena eta ekintza-mekanismoak.

10.1.5.– Erresistentzia-mekanismoak.

10.1.6.– Onddo-kontrakoekiko sentikortasun-probak.

10.2.– Mikosiak, azalean, larruazalean eta larruazalpean.

10.3.– Mikosi sistematikoak eta oportunistak.

11.– Parasitologia klinikoa.

11.1.– Parasitologia orokorra.

11.1.1.– Garrantzi medikoko parasitoen ezaugarriak eta sailkapena.

11.1.2.– Parasito-gaixotasunen ezaugarri orokorrak.

11.1.3.– Diagnostiko parasitologikoa.

11.1.4.– Parasito-kontrakoak: sailkapena, ekintza-mekanismoak, erresistentzia-mekanismoak eta sentikortasun-probak.

11.2.– Odoleko eta ehuneko protozooak.

11.3.– Hesteetako, urogenitaletako eta bestelako protozooak.

11.4.– Heste-helminteak.

11.5.– Ehun-helminteak.

11.6.– Medikuntzan garrantzia duten artropodoak.

12.– Mikrobio-kontrako terapeutikaren kontzeptu orokorrak.

12.1.– Tratamendu enpirikoa.

12.2.– Tratamendu etiologikoa.

12.3.– Arau orokorrak.

12.4.– Lehen aukerako tratamenduak infekzio-patologiako sindrome handietan.

13.– Infekzio-gaixotasunak.

13.1.– Jatorri ezezaguneko sukarra (JES).

13.2.– Bakteriemia, sepsia eta shock septikoa.

13.3.– Infekzio-endokartitisa. Miokarditisa. Perikarditisa. Beste hodi-barneko infekzio batzuk.

13.4.– Gailu protesikoekin loturiko infekzioak. Hodi-barneko kateterrei loturiko infekzioak.

13.5.– Nerbio-sistemako infekzioak.

13.6.– Begiko, begi inguruko, orbitako eta orbita inguruko infekzioak.

13.7.– Aho-barrunbeko infekzioak.

13.8.– Arnasbide altuetako infekzioak eta arnas egituretakoak.

13.9.– Infekzio bronkial eta pleuropulmonarrak.

13.10.– Gernu-traktuko infekzioak.

13.11.– Urdail-hesteetako infekzioak eta elikadurak eragindako toxoinfekzioak. Antibiotikoek eragindako beherakoa.

13.12.– Azaleko eta ehun bigunetako infekzioak.

13.13.– Infekzio exantematikoak.

13.14.– Hezur eta artikulazioetako infekzioak. Hezur- eta artikulazio-protesiekin lotutako infekzioak.

13.15.– Sexu-transmisiozko infekzioak (STI).

13.16.– Infekzio obstetrikoak eta perinatalak. Haurdunaldiko kontrol mikrobiologikoa.

13.17.– Paziente immunodeprimituen infekzioak. Paziente neutropenikoen, transplantatuen eta erredura handiak dituztenen infekzioak.

13.18.– Hartutako immunoeskasiaren sindromea. Loturiko infekzio oportunistak.

13.19.– Inportatutako infekzioak eta bidaia-infekzioak.

14.– Gaixotasun infekziosoen epidemiologia.

14.1.– Ospitaleko eta komunitateko infekzioak.

14.2.– Eragina eta prebalentzia: kontzeptua eta aplikazioak.

14.3.– Ikerlan epidemiologikoen eta azterlan estatistikoen motak.

14.4.– Transmisiozko gaixotasunen prebentzioa eta kontrola: infekzio-iturrien gaineko neurriak, transmisio-mekanismoak eta biztanle talde kalteberak.

14.5.– Txertaketak.

14.6.– Epidemiologia molekularra.

14.7.– Zaintza mikrobiologikoaren sistema. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasun infekziosoak.

15.– Infekzio nosokomialak.

15.1.– Sarrera eta kontzeptuak.

15.2.– Infekzio nosokomial nagusiak.

15.3.– Infekzio moten definizioak.

15.4.– Epidemiologia.

15.5.– Tipifikazio molekularrerako metodoak.

15.6.– Infekzio nosokomial nagusien zaintza-sistemak eta adierazleak.

15.7.– Infekzio nosokomialak ikertzeko eta kontrolatzeko egitura eta bitartekoak.

15.8.– Ospitaleko mikroorganismoen agerraldiak ikertzea eta ospitale-erresistentziak kontrolatzea.

15.9.– Infekzioen Batzordea: osaera eta funtzioak.

16.– Biosegurtasuna.

16.1.– Lege- eta araubide-xedapenak.

16.2.– Arrisku biologikoa objektibatzea.

16.3.– Eragile biologiko nagusiak eta horien arrisku-sailkapena.

16.4.– Biosegurtasun-mailak.

16.5.– Instalazioak diseinatzea eta laborategiko osasun-materialak eta -produktuak egokitzea.

16.6.– Hondakinen kudeaketa.

16.7.– Lagin biologikoen garraioa, biltegiratzea eta bidalketa.

16.8.– Emergentzia-planak.

17.– Bioterrorismoa.

17.1.– Erabil daitezkeen eragile biologikoak.

17.2.– Ezaugarri kliniko eta epidemiologikoak.

17.3.– Laginak bildu eta prestatzea diagnostikoa egiteko.

17.4.– Pazienteak isolatzeko metodoak eta sistema.

17.5.– Bioterrorismo-ekintzaren susmoa dagoenean informazioa emateko, jakinarazteko eta jarduteko mekanismoak.

17.6.– Tratamendua eta kimioprofilaxia.

18.– Antolaketa, kudeaketa eta informazioa.

18.1.– Zerbitzu baten organigrama.

18.2.– Zerbitzu-zorroa.

18.3.– Produktuen katalogoa.

18.4.– Jarduera eta kostuak kontrolatzeko neurriak.

18.5.– Laborategien informazio-sistemak.

18.6.– Informazioa transmititzea.

18.7.– Informazioaren tratamendu estatistikoa.

19.– Kalitatea kudeatzeko sistema.

19.1.– Kalitate-kudeaketaren metodologia.

19.2.– Kalitate-sistema ereduak eta araudiak.

19.3.– Kalitate-, ziurtapen- eta egiaztapen-kontrolak.

19.4.– Mikrobiologia-laborategiaren dokumentazioa kudeatzea. Prozeduren gidaliburua. Lan-prozedura normalizatuak.

19.5.– Erregistro, neurketa, hautemate, aginte-mahai eta adierazle-sistemak.

19.6.– Etengabeko hobekuntzaren ebaluazio-sistemak.

20.– Ospitale-ingeniaritza eta mikrobiologia-laborategi bat diseinatzea.

20.1.– Mikrobiologia-laborategi motak.

20.2.– Arlo orokorrak eta espezifikoak. Gutxieneko azalerak. Ekipamendua.

20.3.– Mikrobiologia-laborategia automatizatzea.

20.4.– Arrisku biologikoko eremuetarako plangintza.

20.5.– Airea girotzea.

20.6.– Esperimentu- eta ikerketa-eremuak.

20.7.– Mantentze-lanak.

21.– Mikrobiologiaren eta Parasitologia Klinikoaren irakasletza. Prestakuntza-plana. Saio klinikoak eta bibliografikoak.

22.– Mikrobiologia klinikoko ikerketa. Ikerketa kliniko-mikrobiologikoen proiektuak. Proiektuak diseinatzea. Ikerketa-jarduera ebaluatzea.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betekizunak. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betekizunak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Aurretiazko borondateak osasun-eremuan.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.

16.– Jardun-eremuak eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak Osakidetzan: 2013-2019 Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Espainiako Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Elkartearen (SEIMC) zientzia-idatziak.

Http://www.seimc.org/documentoscientificos.php?mn_MP=3#

2.– John Bennett, Raphael Dolin, Martin J. Blaser. Mandell, Douglas and Bennett’s Infectious Disease Essentials (1. edizioa). Filadelfia: Elsevier. 2017.

3.– John Bennett, Raphael Dolin, Martin J. Blaser. Mandell, Douglas and Bennett’s Principles and Practice of Infectious Diseases (8. edizioa). Filadelfia: Elsevier Saunders. 2015.

4.– Manual of Clinical Microbiology (1. eta 2. liburukiak; 11. edizioa). Errektore-buruak: James H. Jorgensen eta Michael A. Pfaller. Liburukien idazleak: Karen C. Carroll, Marie Louise Landry, Guido Funke, Sandra S. Richter eta David W. Warnock. American Society for Microbiology. Washington, DC: ASM Press. 2015.

5.– David H Persing, Fred C Tenover, Randall T Hayden, Greet Ieven, Melissa B Miller, Frederick S Nolte. Molecular Microbiology: Diagnostic Principles and Practice (3. edizioa). American Society for Microbiology. Washington, DC: ASM Press, 2016.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Aurretiazko Borondateena.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko: Xedapen orokorrak. Datuen babesaren prìntzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala