Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1135

IRAGARKIA, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakiak jakinarazteko dena.

Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua baimentzeko erabakiak interesdunei jakinarazteko ahalegina egin arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 39/2015 Legearen 121.1 eta 122.1 artikuluek ezartzen dutenaren arabera, ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Trafikoko zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 19a.

Arabako Trafikoko lurralde-arduraduna,

MARIA FELICIDAD ARZAMENDI VARGAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala