Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1125

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, bideo-zainketa eta intrusioaren kontrako sistemen mantentze-lanak ETSko trenbide sareko instalazioetan buruzko lizitazioari publizitatea emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: bideo-zainketa eta intrusioaren kontrako sistemen mantentze-lanak ETSko trenbide sareko instalazioetan.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzapen/entrega epea: hogeita hamasei (36) hilabete.

e) Luzapenak: bai, bat (1) urtebeteko luzapena, bi alde aurretiazko adostasun bidez.

f) Loterik: bai.

1. lotea: CCTV Geovision.

2. lotea: CCTV Vigilant eta Bosch.

3. lotea: Antiíntrusión.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: Irizpide objektiboak; Eskaintza Ekonomikoa (balorazioa 0 eta 30 puntu artean); Erantzute denbora (balorazioa 0 eta 10 puntu artean); Arreta zerbitzuaren hobekuntza (balorazioa 0 eta 10 puntu artean); Berme epearen hobekuntza (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak; Eskaintzaren kalitatea (balorazioa 0 eta 40 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: bostehun eta berrogeita hamaika mila laurehun (551.400,00) euro, BEZik gabe, honako lote hauetan banatua:

1. lotea: ehun eta hogeita bost mila eta ehun (125.100,00) euro, BEZik gabe.

2. lotea: hirurehun eta laurogeita bat mila eta hirurehun (381.300,00) euro, BEZik gabe.

3. lotea: berrogeita bost mila (45.000,00) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web-orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 21a goizeko 10:00ak.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20017438).

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2018ko apirilaren 9ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2018ko otsailaren 21a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala