Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2018ko martxoaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1100

EDIKTUA, 2241/2012 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik, hau ematen dut aditzera:

Epaitegi honetan 2241/2012 espedientea bideratu da, Franklin Stalin Nivela Pozo zigortuaren aurka (AIZ: X6397330H; haren azken helbidea: Barrenetxe kalea, 8, 4.a C., Azpeitia – Gipuzkoa) zeina, egun, auzi-ihesean baita. Espediente horretan autoa eman da 2012-06-19an, eta haren egitateek eta erabakiak honako hau diote, hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2012ko ekainaren 19a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2012-04-18an jaso da Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 310/10 auzian (Zigor Betearazpenen Bulegoa) Franklin Stalin Nivela Pozo zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 31 lanaldiren betearazpen-plana.

Bigarrena.– 2012-05-28an, Gipuzkoako Zigorren Kudeaketa eta Neurri Alternatiboen Zerbitzuak txosten bat bidali zuen, non jakitera ematen baita zigortua bi egun baino gehiagotan ez dela azaldu ere egin lanaldi horiek betetzera, nahita zigorra betetzeari uko eginez, eta ez dela agertu inguruabar hori argitzeko hitzordura.

Hirugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazita, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu behar dela.

ERABAKIA:

Jarduketen testigantza egitea eta Donostiako Guardiako Epaitegira bidaltzea.

Jarduketak artxibatzea.

Bidal bekio ofizioa Gipuzkoako Zigorren Kudeaketa eta Neurri Alternatiboen Zerbitzuari, gizartearentzat lan egiteko zigorra betetzeko beste plan bat egin dezaten; izan ere, aurrekoa eraginik gabe geratu da, zigortuak, inolako justifikaziorik izan gabe, ez baitu bete.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, kanpoko gizarte-zerbitzuei eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hala agindu eta sinatu du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratuak. Fede ematen dut.

Franklin Stalin Nivela Pozo zigortua non dagoen ez dakigunez, eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hiruan; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala